• ES
  • EU
  • EN


Shanghaiko rankinga gaien arabera (GRAS)


Shanghaiko rankinga gaien arabera (GRAS)

 

Shanghaiko rankingak, Unibertsitateak erakunde mailan sailkatzeaz gainera (ARWU), gaien araberako ordenazio bat egiten du 2009az geroztik. Ordenazioaren izena Global Ranking of Academic Subjects (GRAS) da.

Bost gai aztertu zituzten hasieran (Matematika, Fisika, Kimika, Informatika eta Ekonomia / Negozioak). 2017ko edizio berrian 52 gai daude, naturaren zientzien, ingeniaritzaren, bizitzaren zientzien, medikuntza zientzien eta gizarte zientzien esparruetakoak. 

Mundu osoko 4.000tik gora unibertsitatetako datuak bildu eta ebaluatu dira. Rankingean gaien arabera sartzeko, ikerketa argitalpenen gutxieneko kopuru bat eduki behar dute unibertsitateek 2011-2015 aldian. Soilik 'Artikulu' erako paperak hartzen dira kontuan, eta  InCites datu basetik hartzen dira. Esparru bakoitzak bere argitalpen atalasea dauka. Aurreikusitako 5 adierazle bibliometrikoek balioesten dituzte artikulu kopurua, eragin-indizea , nazioarteko lankidetza, argitalpenak aldizkari aipagarrienetan eta gai horretan sari garrantzitsuak irabazi dituen erakundeko langileak.

2017an, Nafarroako Unibertsitate Publikoa GRASen TOP 500 izenekoan agertzen da gai hauetan eta puntuazio hauekin:

Gaia

Mundu osoa

Espainia

Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa

201-300

8

Informatikako Ingeniaritza

301-400

12

Nekazaritza Ingeniaritza

401-500

27