• ES
  • EU
  • EN


Shanghai Ranking Expanded


 

SHANGHAI RANKING EXPANDED

Shangai, Academic Ranking of World Universities (ARWU) sailkapenean, atalase bat gainditzen duten unibertsitateak baizik ez dira agertzen. Espainiako oso unibertsitate gutxi agertzen dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez da agertzen sailkapen honetan- Alabaina, Domingo Docamporen lanei esker, posible da ARWUren emaitzak unibertsitate guztiei aplikatzea, jakin ahal izateko, Shanghai Ranking Expanded izeneko Rankings–I-UGR atalaren bidez, zer gertatzen den sailkapenean ez dauden unibertsitateekin. 2014ko irailean argitaratu zen txostenean, Nafarroako Unibertsitate Publikoa 43. tokian zegoen, Espainiako 73 unibertsitate publiko eta pribatuen artean. Mundu mailan, 1.002-1.500 tartean dago.