• ES
  • EU
  • EN


Estatutu batzordeak


Hauteskunde Batzorde Nagusia

Unibertsitateko hauteskunde Batzordeari dagokio  Nafarroako Unibertsitate Publikoko hauteskunde prozesuak antolatzea, kontrolatzea, emaitzak aldarrikatzea eta aurkaratzeak ebaztea.

Ikerketa Batzordea

Ikerketa politikari, ezagutza bestetaratzeari eta zientzia dibulgazioari buruzko jarraibideak proposatzen ditu plan estrategikoaren esparruan, ikerketa sustatzeko programa berekiak, laguntzak eta ikerketa beken deialdia eta esleipena, unibertsitateko talde eta ikertzaileen ikerketa lanaren jarraipen eta ebaluazio jarduerak, bai eta ikerketa sustatzeko tresnen ondorioen jarraipena eta ebaluazioa ere.

Kalitate Batzordea

Kalitateari dagokionez, aholkularitza emateko, proposamenak egiteko, eta, beharrezkoa bada, irakaskuntzari, ikerketari eta zerbitzuei eragiten dieten ekintzak onetsi, garatu, abiarazi, eguneratu eta haien jarraipena egiteko ohiko organoa da. Ikastegietako Kalitatea Bermerako Batzordeek egiten dituzten jarduerak koordinatzen ditu, batez ere tituluen aldizkako egiaztapenera bideratutakoak.

Hizkuntza Plangintzarako Batzordea

Bere eginkizunak dira Unibertsitatean euskara erabiltzeko plangintzari buruzko proposamenak egitea Unibertsitatean eta Unibertsitatearen hizkuntza politikaren jarraipena egitea.

Unibertsitateko irakaskidegoetan Sartzeko Batzordeak

Unibertsitateko Irakaskidegoetako lanpostuetara sartzeko lehiaketak ebazten dituzte. Horretarako,  balioetsi beharko dute, nolanahi ere, izangaiaren  ikasketa, irakaskuntza eta ikerketa historia eta bere irakaskuntza eta ikerketa proiektua, bai eta dagokion irakasgaian edo espezialitatean izangaiak dituen gaitasunak. Halaber, kontuan hartuko dituzte irakaskuntza kudeaketaren eremuan egindako jarduera, egindako lanen kalitatea eta bere egokitzapena egin beharreko lanetara.

Unibertsitate Irakaskidegoetako Erreklamazio Batzordeak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko Irakaskidegoetan Sartzeko Batzordeak egiten duen proposamenaren aurka interesdunek aurkezten dituzten erreklamazioak balioesten ditu.

Irakasleak eta ikertzaileak Kontratatzeko Batzordeak

Irakasle eta ikertzaile lanpostuetarako kontratazio lehiaketak ebazten dituzte honako kategoria hauetan: laguntzailea, irakasle laguntzaile doktorea, irakasle kontratatu doktorea, irakasle elkartua eta irakasteko ordezkapen kontratua duen irakaslea.

Kontratupeko irakasle-ikertzaileen arloko Erreklamazio Batzordea

Kontratatutako irakasle eta ikertzaileen lanpostuak betetzeko hautaketa prozesua amaitzean Kontratazio Batzordeak egiten duen kontratatzeko proposamenaren aurka interesdunek aurkezten dituzten erreklamazioak balioesten ditu.

Kontratupeko irakasle doktorearen lanpostuei dagokienez, Unibertsitateko Irakaskidegoetarako ezarritako Erreklamazio Batzordeak balioesten ditu erreklamazioak.

Estatutu Batzordeen osaera