Hasiera > Irakaslearen fitxa
Noelia García Rueda Erizaintzako diplomaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2011), Zainketa Aringarrietako Erizaintzako masterduna Nafarroako Unibertsitatean (2013) eta Erizaintzako Zientzietako doktorea Nafarroako Unibertsitatean (2017). Doktoretza egiten ari zela, Nafarroako Unibertsitateko Erizaintzako Graduko ikasleen praktiketako tutore gisa egin zituen batik bat irakasle lanak.
2017tik aurrera, 3 urtez aritu zen zainketa aringarrietako erizain modura lanean, Iruñeko San Juan de Dios Ospitaleko etxez etxeko zerbitzuaren laguntza emateko lantaldean, eta, garai horretan, irakasle ere aritu zen Valentziako Unibertsitateko Zainketa Aringarrien Master Berekian (2019). Halaber, prestakuntzan sakontzen jarraitu zuen, eta, 2020an, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak ematen duen Erradioterapiako Instalazioetako Teknikariaren lizentzia lortu zuen.
2020az geroztik, erizain lanetan hasi zen Osasunbideko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuan, Iruñean. Horren ondoren, Medikuntza Nuklearreko Instalazioetako teknikariaren lizentzia ere lortu zuen (2024), eta, tarteka, Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuan aritu zen lanean.
Zenbait urte eman ondoren Erradioterapiako laguntza-lanetan, erreferentziazko erizain izan zen praktiketako ikasleentzat, bai Nafarroako Unibertsitateko Erizaintzako Graduan, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintza Onkologikoko Zainketetako Espezializazio Diploman ere.
2025az geroztik, Erizaintzako irakasle laguntzaile doktorea da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailean, Iruñean (Nafarroa, Espainia).
Inno-CARE ikerketa-taldeko kidea ere bada, eta, argitalpenetan, gai hauek lantzen ditu nagusiki: minbiziarekin bizitzearen esperientzia; paziente onkologikoaren mina eta bizi kalitatea; eta unibertsitateko hezkuntzarako berrikuntza-estrategiak. https://orcid.org/0000-0003-4724-4232