• ES
  • EU
  • EN

Irakaslearen fitxa

Hasiera > Irakaslearen fitxa

ALBA JARA AMILBURU MARTINEZ
PROFESOR/A PERMANENTE LABORAL

  • Saila: CIENCIAS HUMANAS Y DE LA EDUCACIÓN
  • Area: Didáctica y Organización Escolar
  • e-mail: albajara.amilburuATunavarra.es
  • Telefonoa: [+34] 948166281 (ext. 6281)
  • Ubicación  EDIFICIO LOS ACEBOS - DESPACHO 0002 - P.BAJA

Alba Amilburu Martínez Nafarroako Unibertsitate Publikoko Didaktika eta Eskola Antolakuntza arloko irakaslea da, Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailan. Filosofian graduatua Bolognako Unibertsitatean eta Filosofian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Zientziaren Filosofian doktorea, Cum Laude nazioarteko aipamena duena (UPV/EHU). Filosofia, Zientzia eta Balioak izeneko Masterra eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra ere egin zituen bertan.

2017-2019 ikasturteetan Euskal Herriko Unibertsitatean irakatsi zuen eta sare publikoko bigarren hezkuntzako ikastetxe batean lan egin zuen irakasle gisa, 2018-19 ikasturtean. 2019tik, NUPen irakasten du.

Ikerketa-jarduerari dagokionez, gaur egun Hezkuntza eta Osasuna (UPNA/NUP) ikerketa taldearen kidea da. Gainera, hamar ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta, gaur egun, NUPek finantzatutako proiektu bateko ikertzaile nagusia da. Proiektu horrek eskola-patioetako ikasleen jarduera genero-ikuspegitik aztertzen du. Hainbat kongresu, mintegi, batzorde zientifiko eta tailerretan parte hartu du, nazionalak zein nazioartekoak. Bestalde, hiru ikerketa-egonaldi egin ditu Pittsburgh eta Exeterreko Unibertsitatean. 

 

Universidad Pública de Navarra
Campus de Arrosadía - 31006 Pamplona
Pamplona
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. (+34) 948 417800
Fax. (+34) 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua