• ES
  • EU
  • EN

Irakaslearen fitxa

Hasiera > Irakaslearen fitxa

HARITZ IRIBAS PARDO
Profesor Contratado Doctor Tipo 1

  • Saila: ESTADÍSTICA, INFORMÁTICA Y MATEMÁTICAS
  • Area: Didáctica de la Matemática
  • e-mail: haritz.iribasATunavarra.es
  • Telefonoa: (+34) 948 16 8054 (ext. 8054)
  • Ubicación  EDIFICIO LAS ENCINAS - DESPACHO 9032 - P.SÓTANO

Breve CV

Haritz Iribas Pardo Komunikazio, Bioingeniaritza eta Energia Berriztagarrietako Teknologietan doktorea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Gainera, Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan egin zuen NUPen, Matematika espezialitatean, eta Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean.

2019an, NUPeko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailean irakasle lanetan hasi zen, eta, gaur egun, bitarteko Irakasle Kontratatu Doktorea da. Gaur egun, NUPeko Haur eta Lehen Hezkuntzako Maisu-graduko Matematikaren Didaktika irakasgaietan irakasten du.

2018 eta 2022 urteen artean, Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktikaren arloko irakaslea izan zen Mondragon Unibertsitatean. Bertan, Matematikaren Didaktika, Zientzia Esperimentalen Didaktika eta Teknologiaren Didaktika irakasgaietan irakatsi zuen Lehen Hezkuntzako Graduan eta DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterrean.

Bere ikerketa-ildoak Matematikaren Didaktikaren arloan zentratzen dira, bereziki STEM esparruan eta irakasleen prestakuntzan.

Universidad Pública de Navarra
Campus de Arrosadía - 31006 Pamplona
Pamplona
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. (+34) 948 417800
Fax. (+34) 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua