• ES
  • EU
  • EN

Irakaslearen fitxa

Hasiera > Irakaslearen fitxa

IRANTZU URIZ DORAY
Profesor Contratado Doctor Tipo 1

  • Saila: CIENCIAS
  • Area: Didáctica de las Ciencias Experimentales
  • e-mail: iranzu.urizATunavarra.es
  • Telefonoa: (+34) 948 16 9152 (ext. 9152)
  • Ubicación  EDIFICIO LOS MAGNOLIOS - DESPACHO 2022 - P.SEGUNDA

Irantzu Uriz, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) burutu zituen Ingeniaritza Kimikoa ikasketak. NUPen Ingeniaritza Kimikoa arloko Erreaktore Kimikoak ikerketa taldearen barnean burutu zuen bere doktoretza tesia, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako FPI-MICINN (BES-2010-030021) azpiprogramako Ikertzaileen Prestakuntza laguntza bekari esker. 2014ean doktoretza aurreko egonaldi bat burutu zuen Bartzelonako UPCren Insitut de Tècniques Energètiques institutuan eta 2015ean doktore titulua lortu zuen.

2016an Centro de Investigación Cooperativa (CIC) energiGUNEn lanean hasi zen doktoratu osteko ikertzaile moduan, energia termikoaren biltegiratze ikertzaile lantaldearen barruan. Aipatu beharra dago, Horizon 2020 programaren barneko 2 europar proiektuetan parte hartu zuela. Tartean, NUPeko Ingeniaritza Graduen barnean Kimika eta Ingurumenaren Teknologia ikasgaien irakaslea izan zen, irakasle elkartu moduan.

Gaur egun, eta 2017ko irailetik, Natur Zientzien Didaktika arloan lan egiten du Zientziak Sailaren barnean (NUP), Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasleen Graduetan eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletza Masterreko fisika eta kimika espezialitatean klase ematen duelarik.

Bere ikerketa-lanak, batez ere, STEM diziplinak irakatsi eta ikasteko prozesuak hobetzera bideratuta daude, genero-ikuspegiarekin. Gaur egun, NUPeko KIMUA (@kimua_dceikerketa-taldeko kide da.

Universidad Pública de Navarra
Campus de Arrosadía - 31006 Pamplona
Pamplona
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. (+34) 948 417800
Fax. (+34) 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua