Hasiera > Irakaslearen fitxa
Jokin Aginaga García Industri Ingeniaritzan lizentziaduna da, Mekanikako adarrean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2004 urtetik. Nafar Gobernuko beka bat jaso ondoren, 2007 urtean Ikasketa Aurreratuen Diploma lortu zuen. Aurrerago, Doktoretza lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean 2011 urtean.
2006 urtetik, Irakasle Laguntzaile, Asoziatu eta Irakaskuntzaren Ordezko izan da eta gaur egun Irakasle Kontratatu Doktorea da Ingeniaritza Sailan. Irakatsitako ikasgairik aipagarrienak Mekanika, Makina eta Mekanismoen Teoria eta Makinen Kalkulu eta Diseinua dira. Horrez gain, zenbait Karrera Amaierako Proiektu eta Gradu/Master Amaierako Lan ere zuzendu ditu.
Ingeniaritza Mekaniko Aplikatu eta Konputazionaleko (IMAC/IMAK) Ikerketa Taldeko kidea da eta bere ikerketa lerro nagusiak mekanismo paraleloen zinematika eta dinamika eta hauen lasaiera eta zurruntasunaren analisia dira. Gai hauen eta beste batzuen inguruan Journal Citation Reports delakoan indexaturiko aldizkarietan 19 artikulu publikatu ditu. Bestetik, Mekanika Ingeniaritzaren arloan ospatutako zenbait kongresutan ere parte hartu du. Ikertzaile laguntzaile bezala FP-7 Europako Proiektu batetan parte hartu du, halanola deialdi publikoek finantziaturiko I+G proiektuetan eta baita enpresa pribatuekin egindako kontratuetan ere.
Unibertsitatearen barnean zenbait kudeaketa lanetan inplikatu da, Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritzako Saila zeneko zuzendariordea izan baitzen, bai eta gaur egungo Ingeniaritza Sailekoa ere. Halaber, Ingeniaritza Mekanikoaren arloko koordinatzailea izan da, eta Industria Ingeniaritzako Masterreko Irakaskuntza Batzordeko kidea. Bestalde, Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuko eta Konputazionaleko Masterreko Kalitatearen Arduraduna da gaur egun.
Kudeaketa instituzionalari dagokionean, lau urtez Ikasleen Arloko Zuzendaria izan da (2019-2023), Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzaren barruan.