Hasiera > Irakaslearen fitxa
MIREN JAIONE APALATEGI BEGIRISTAIN
Pedagogian Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Doktorea UPV/EHUn 1994an, Eskola erakuntza eta hololinguistika Tesiarekin. Iruñeko Magisteritzako Unibertsitate-Eskolako irakaslea (1988-1990) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea bere sorreratik gaurdaino.
Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko eta egun Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Saileko Didaktika eta Eskola-Antolakuntza ezagutza arloko Unibertsitateko Irakasle Titularra da, Haur hezkuntzako Irakasle Graduan, Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduan eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Unibertsitate Masterreko euskarazko lerroetan.
Bere ikerketa arloa hezkuntza eta ikastetxearen erakuntzaren teoria eta praktikaren eremuak dira. Bakarreko bi liburu, taldeko batzuk, bideo, aldizkari eta argitalpen digitaletan artikuluak, jardunaldi ugarietan komunikazio eta hitzaldiak burutuak ditu. Doktorego Tesi eta Espainia Estatuko Unibertsitate Titularreko lanpostuetako epaimahaikidetzan eskarmentu zabala du.Université de Pau et des Pays de l'Adour (UPPA)eko Institut de recherche sur les socieétés et l'aménagementen hainbat ikerketa egonaldi egin ditu.
Nafarroako Unibertsiate Publikoan kudeaketa akademikoan hamasei luze ibilia da: Psikologia eta Pedagogia Sailean zuzendariorde bezala (1992-1996); Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko Dekanorde bezala (1996- 2000), Dekanoa (2000-2004) eta berriro dekanorde (2008-2012).
1992. urtetik Jorge Oteiza Fundazio-Museoko patronatuko kidea da, Nafarroako Altzuzan egoitza duen Museoan (www.museooteiza.org). Artista berarengandik jaso zuen izendapena. 2020ko urtarriletik patronatuko lehendakaria. Oteizaren obra eta pentsamenduaren zabalkundean zerikusia duten jarduera, ikerlari zein artistekin lankidetzan aritzen da.