• ES
  • EU
  • EN

Irakaslearen fitxa

Hasiera > Irakaslearen fitxa

MARIA DEL CARMEN JAREN CEBALLOS
Catedrático Universidad

  • Saila: INGENIERÍA
  • Area: Ingeniería Agroforestal
  • e-mail: cjarenATunavarra.es
  • Telefonoa: (+34) 948 16 9170 (ext. 9170)
  • Ubicación  EDIFICIO LOS OLIVOS - DESPACHO 2080 - P.SEGUNDA

Carmen Jarén Ceballos (Montellano, Sevilla) nekazaritza ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Unibertsitate honetan doktoretza aurreko bekaduna izan zen (FPI) 1989tik 1992ra, eta 1994an doktoretza lortu zuen. 1992an Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Nekazaritza eta Baso Ingeniaritzako Sailean sartu zen, Nekazaritzako Motorrak eta Makinak irakasgaiko unibertsitate eskolako irakasle titularra izateko, eta 2019az geroztik Ingeniaritza Saileko Unibertsitateko katedraduna da.

Bere ikerketa-jardueraren gai nagusia nekazaritza-mekanizazioa izan da, hasi traktoreen eta nekazaritza makinen lan-segurtasunarekin, eta buka nekazaritza produktuen propietate fisikoekin (propietate mekanikoak, propietate optikoak, irudiaren analisia, espektrometria infragorri hurbilean, irudi hiperespektralak, eta abar), batez ere, propietate hauen aplikazioa fruituetan bilketan eta manipulazioan izaten diren kalteak zehazteko, testuaren bilakaera atzemateko kalitatea zehazteko eta prozesuak automatizatzeko.

Jarén irakaslea 100 argitalpen baino gehiagoren egilea da, bai nazioarteko aldizkari zientifiko indexatuetan (JCR), baita hedapen zientifikoaren aldizkarietan ere. Kanpoko unibertsitate eta erakunde hauetan egin ditu egonaldiak: Edinburgheko Scottish Centre of Agricultural Engineering (Eskozia), Evorako unibertsitatean (Portugal) eta Viçosako Unibertsitate Federalean (Brasil). NUPen sartu zenetik, hainbat deialdi publikok finantzaturiko 15 ikerketa-proiektutan hartu du parte; horietatik, 8 ikertzaile nagusia izan da, eta 37 OTRI hitzarmen izenpetu ditu enpresekin eta bestelako organismo publikoekin. Halaber, azken urteotan hizlari gonbidatua izan da nazioarteko hainbat biltzarretan, baita batzorde antolatzailearen eta aholkularitza batzordearen kidea ere.150 komunikazio baino gehiago egin ditu hitzaldietan. Lan hauei esker, Lan Segurtasunerako Proiektuen lehen saria eskuratu zuen, baita Ideactiva eta 3M sariak ere.

Bologna'Club kidea da, hainbat ISO batzorde, Baratze Zientzietako Espainiako Elkarteko kidea da, Nekazaritza Ingeniaritza Espainiako Elkartekoa eta European Society of Agricultural Engineering elkarteko kidea, eta Nekazaritza Makineriako Nazioarteko Feriako Berrikuntza Teknikoko (FIMA) epaimahaiko kidea.

Kudeaketa akademikoaren arloan, Carmen Jarén Ceballos Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Saileko idazkaria eta zuzendariordea izan da, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (NIGMET) idazkaria, Graduondoko Arloko zuzendaria, Irakaskuntzako errektoreordea, NIGMETeko Praktika Etxaldeko Batzordeko kidea, NUPeko Ikerketa Batzordeko kidea eta klaustroko kidea.

Universidad Pública de Navarra
Campus de Arrosadía - 31006 Pamplona
Pamplona
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. (+34) 948 417800
Fax. (+34) 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua