Hasiera > Irakaslearen fitxa
Nekazaritza Ingeniaria (NUP, 1998).
Doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2003).
Irakasle laguntzailea (NUP, 2003-2007). Denbora-tarte horretan doktoretza ondoko egonaldi bat egin zuen Max Planck Institute of Molecular Plant Physiology-n (Potsdam, Alemania).
Irakasle laguntzailea (NUP, 2007-2010).
Lan kontratupeko irakasle doktorea (2010-2021)
Irakasle titularra (2021-2024)
Katedraduna (2024-)
Irakaskuntza-jarduera
Ikerketa
Bere ikerketa-jarduerak aztergai ditu aminoazidoen biosintesiaren belar-hiltzaile inibitzailearekin tratatutako landareen heriotzan eragiten duten prozesu fisiologikoak, eta belar-hiltzaile horien toxikotasunaren arrazoi fisiologikoak zein diren bereizten ahalegintzen da. Egun ikerketa-lerro horrek aztergai du glifosatoarekiko eta azetolaktato sintasaren inibitzailekiko jarkikorrak diren belar txarren prozesu fisiologikoen konparaketa.
7 proiektu nazionaletan eta europar proiektu batean parte hartu du eta orain beste baten zuzendarikidea da. Gaur arte (2023ko iraila) 41 artikuluren egilekidea da Journal Citation Reports-ek indexatutako argitalpenetan Plant Sciences, Agriculture eta Agronomy kategorietan, beti beren kategorien lehen tertzilean. Landare Fisiologia eta Nekazaritzako Biologia ikerketa taldeko kidea da (informazio gehiago). Profil osoa eta argitalpenak: http://www.researcherid.com/rid/E-6203-2016 and ORCID http://orcid.org/0000-0001-6954-6317
Irakaskuntzako 3 seiurteko dauzka aitortuak.
2022ko azarotik Sociedad Española de Malherbologia (SEMh)-ren presidentea da http://semh.net/
Unibertsitate kudeaketa: Natura Ingurunearen Saileko zuzendariordea eta irakaskuntza-idazkaria izan da.
2027-2024, Unibertsitate Sarbideko Koordinatzailea izan da.