Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziazko dastaketak

Partes de este texto:

“Prometea” dastaketak


Ikerketa institutua
Nekazaritza eta Elikagaien Katearen Berrikuntza eta Iraunkortasun Ikerketarako Institutua (IS-FOOD )

Tokia: Civican

Eguna: irailak 27, ostirala

Saioak:17:30

Iraupena: 2 ordu

Aforoa: 25 lagun



INSKRIPZIOA (BETETA)

 

PROMETEA proiektuaren helburua (sigla bat da, eta hau esan nahi du gaztelaniaz: hirugarren adinekoentzako babes integrala immunitateari eta zirkulazio-sistemari loturiko gaitzen aurrean) tratamendu konbinatuak garatzea da, beren osasun egoeraren ondorioz luzaroan geldirik egon behar duten pertsonen presio-ultzerei loturiko konplikazioak murrizteko.

PROMETEA proiektuaren jasangarritasunaren ildo berean daude BIRBIZI proiektua (gazur-edariei buruz) eta NEMOS proiektu europarra. Azken horrek jasangarritasuna hezkuntza-sisteman integratu, eta hezkuntza eta ikerkuntza bateratzen ditu.

NUPen oliba olio birjina estren eta hondakin olio ekologikoen ozonizazio prozesuak aztertzen ditugu, bai eta etorkizunean osasunerako onuragarriak diren produktuak eskuratzeko balioko duten bestelako produktu batzuk ere, batzuk eragin hirukoitza dutenak: inflamazioaren aurkakoa, birsortzailea eta antiseptikoa.

Garaiotan elikagaiak xahutzea da nekazaritzako elikagaien industriaren problema handietako bat. Hori horrela, PROMETEAn ikerketan dihardugu industria horretan gutxiegi erabiltzen diren azpiproduktuei bestelako erabilera bat emateko (kideetako batzuk Nafarroako enpresa ekologiko txikiak dira). Produktu ekologikoak, jasangarriak eta hondakinik sortzen ez dutenak ditugu abiapuntu:

  • Gaztagintzan (Ultzamako Baserri-eskola, Lizaso), gazta egitean sobera gelditzen den likidoa (gazura) oso kutsakorra da, eta, beraz, PROMETEAn hari beste aplikazio eta erabilera batzuk bilatzen ari gara produktu horiei bizitza berri bat emateko. Gazta ondua eta krema-gazta dastatuko ditugu –biek dute gazura–, baita gazurezko jogurta ere. 
  • Bestalde, olioaren industrian (Biosasun enpresa, Allon eta Deikaztelun), olibatik olioa atera ondoren oliba-hondarrei gelditzen zaien soberako likidoa erabiltzen dute: olio zuku urtsua. Olio zuku urtsuz eginiko produktu batzuk dastatuko ditugu, hala nola hauek: olio trufatua, tartufata saltsa, pikillo- eta boilur-saltsa, pikillo- eta boilur-marmelada, zainzuri trufatuzko saltsa eta orburu trufatuzko saltsa.
  • Gainera, Eztitsu mikrokooperatibak (Lorka) ezti-marmelada egiteko erromero-eztia emanen digu dastatzeko.

Jarduera honetan, parte-hartzaileek larruazalerako krema batzuk probatuko dituzte, olio ozonizatua dutenak.

 

IKERTZAILEA

Iosune Cantalejo
Elikagaien
Teknologia
+ profila ikusi

Paula Domínguez
Elikagaien
Teknologia
+ profila ikusi

 

 

 

 

2024KO PROGRAMA

OTAMEN BAT GAUA BAINO LEHEN. ENTZUN PROTAGONISTEI!

Kultura Zientifikoaren Unitatea
Sekuoia eraikina
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 84 08
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@cultUPNA