• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

NUP-eko ikertzaile gazteek 2019an gidatutako ikerketa-proiektuak

Laguntzak behin betiko emateko ebazpena

Otsailaren 19an argitaratu zen behin betiko emakida.

Behin-behineko emakida-proposamena

Abenduaren 9an behin-behineko emakidaren proposamena argitaratu zen.

Alegazioak aurkezteko epea:

2019ko abenduaren 10etik (asteartea) abenduaren 17ra (asteartea)

Unibertsitateko Erregistro Orokorrean, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era arte.

Tramitera onartutako eskaeren behin betiko zerrenda

Maiatzaren 14an tramitera onartutako eskaeren behin betiko zerrenda argitaratu zen.

Tramitera onartutako eskaeren behin-behineko zerrenda

Maiatzaren 3an tramitera onartutako eskaeren behin-behineko zerrenda argitaratu zen. Zuzenketak aurkezteko epea: maiatzaren 10eko 14:30 arte, Unibertsitateko Erregistro Orokorrean

Deialdia

Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatzen diren eta ikertzaile gazteek gidatzen dituzten ikerketa-proiektuen garapena bultzatzea da deialdi honen xedea.

Baldintzak:

  • Ikertzaile nagusiak arduraldi osoko irakasle doktorea izan behar du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kidea, eta jardunean egon behar du eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta proiektua garatzen den denbora guztian.
  • Doktore izatea 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera. Emakumezko irakasleen kasuan, data hori urtebete luzatuko da 2009ko urtarrilaren 1aren ondoren jaiotako seme-alaba bakoitzeko, edo harreran hartutako haur bakoitzeko.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak eta ikertzaileak proiektua garatzen duen ikerketa-taldeko kide izaten ahalko dira, jardunean baldin badaude eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta proiektua garatzen den denbora guztian.
  • Ez ikertzaile nagusia, ez ikertzaile taldeko kideak ezin izanen dira agertu deialdi honetako eskaera batean baino gehiagotan. Halakorik gertatzen bada, ikertzaile horrek eskaerei uko egin beharko die baldintza betetzen den arte, edo, bestela, baliogabetu eginen dira hura agertzen den eskaera guztiak.
  • Ikertzaile nagusia ezin da ikertzaile nagusi gisara laguntzen onuraduna izan, ez lehen eta ez orain, ikerketa proiektuak garatzeko I+G+b-ko Plan Nazionaleko edo Estatu Planeko deialdietan.
  • Ikertzaile nagusia ez izatea laguntzen onuraduna ikertzaile nagusi gisa, ez lehen eta ez orain, NUPeko ikertzaile gazteek zuzendutako ikerketa proiektuak garatzeko laguntzen 2018ko deialdian.

Proiektua betetzeko epea: 2020ko abenduaren 31 arte