• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

2024(e)ko irailaren 6a

Tracasa Katedraren doktoratu aurreko kontratua 2024

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko irailaren 6tik 19ra

Doktoratu aurreko kontratu baten deialdia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak finantzatua.

Xedea: Doktoratu aurreko kontratu baten deialdia egiten da doktoretza-tesi bat gauzatzeko, Lurraren behaketari aplikatutako adimen artifizialeko metodo aurreratuak ikertu eta garatzeko helburuz, sateliteetatik eta beste datu-iturri batzuetatik datozen datuen interpretazioa eta analisia hobetze aldera.

Deialdian doktoratu aurreko kontratu bat eskaintzen da.

Doktoratu aurreko kontratuak urtebeteko iraupena izanen du, eta aukera egonen da hura urtebeteko aldietan luzatzeko, gehienez 4 urteko iraupena izan arte.

Betekizunak:  Honako betekizun hauek bete behar dituzte eskatzaileek eskaera aurkezteko epearen barrenean:

  • 2024-2025 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Zientzietako eta Teknologietako Doktoretza Programan onartuak egotea, edo programa horretako onarpena eskatua izatea eskabideak aurkezteko epearen barrenean.

Hautatuak izanez gero, eskatzaileek ikasketa hauetakoren bat egina dutela egiaztatu beharko dute: Ingeniaritza Informatikoko Unibertsitate Masterra, Datuen Zientziako eta Konputagailuen Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra, Adimen Artifizialeko Unibertsitate Masterra, Machine Learningeko Unibertsitate Masterra edo haien parekoa.

Deialdi honetan ezin izanen dute parte hartu eskaera egiteko epea ixten den egunean doktoretza-tesi bat egiteko bestelako laguntza homologagarriren bat jaso dutenek, baldin eta 12 hilabete edo gehiagoko laguntzak izan badira.

12 hilabete baino gutxiagoko laguntza homologagarri baten onuraduna izan bada, deialdi honetan jasotako doktoratu aurreko kontratuaren eta haren luzapenen gehieneko iraupenari kendu eginen zaio eskatzailea kontratatua egon den denbora (hilabeteak eta egunak), Zientziaren Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Murrizketa hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da eskatzailea zenbat denbora egon den kontratatua deialdi honetako doktoratu aurreko kontratua formalizatzen den egunera arte.

Eskaeren aurkezpena:

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko irailaren 6an hasi eta 19an bukatuko da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki taula elektronikorako esteka

 

Dokumentazio gehigarria: