• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

2022(e)ko maiatzaren 12a

2022ko bidaia-poltsak

Eskaera aurkezteko epea: 2022ko maiatzaren 31ra arte

Xedea: ikerketa-jarduera sustatu eta bultzatzea, bereziki prestakuntzan dauden irakasleena, Espainian zein nazioartean kongresu edo sinposio zientifikoetara joateak edo horietan parte hartzeak sortzen dituen gastuak finantzatzen lagunduz hitzaldiak, komunikazioak, posterrak edo bestelako ekarpenak aurkezten direnean.

Norentzat diren:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoan lanaldi osoz aritzen diren irakasleak, deialdia ixten den egunean ikerketa-talde batean erroldatuak daudenak, betiere talde hori 2022ko Sustapen Planetik kanpo utzi badute.
  • Unibertsitateko irakaskidegoetako irakasleak, arduraldi partzialean aritzen direnak eta Osasun Zientzien Sailari atxikita daudenak, aurreko baldintza berberetan.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle laguntzaileak eta laguntzaile doktoreak, ikerketa-talde batean erroldatuak daudenak deialdia ixten den egunean, kontuan hartu gabe taldeak 2022ko Sustapen Planeko funtsak jasotzen dituen edo ez.

Nolanahi ere, eskaerak aurkezteko epean eta laguntzaren xede den jarduera egiteko unean, onuradunak zerbitzu aktiboan aritu beharko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

NUPen iragarki-ohol elektronikorako esteka

Dokumentazio gehigarria: