Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Humanidades, ciencias sociales y educación

Espezializazio Diploma Familia, Haur eta Nerabeekiko Esku-hartze Sozialean

  • Zuzendaritza:

    Lucía Martínez Virto

Inskripzioa

AURREINSKRIPZIOA
Epea 2025eko maiatzaren 19ko 9:00etatik abuztuaren 22ko 14:30ak arte
Aurreinskripzioa NUPeko ikaslea izan ez bazara, lehenengo erregistratu egin behar duzu. (Erregistro gida)
Lehenago NUPeko programaren batean izena eman baduzu, irakaslea edo langilea izan bazara, zure pasa-hitza beharko duzu: Pasahitza berreskuratu.   
(Aurreinskripzio gida)

 

AURREINSKRIPZIOA
Dokumentazioa
  • NANaren fotokopia, NUPen ikasi ez baduzu
  • Unibertsitate tituluaren fotokopia, NUPen ikasi ez baduzu
  • Ziurtagiri akademikoaren fotokopia, NUPen ikasi ez baduzu
  • Curriculum Vitae-a

Dokumentazio eskaneatua aurreinskripzioa on line egiteko programaren bidez erantsiko da, hots, pdf formatuan igo beharko da aurreinskripzioa egiteko plataformara.
Orrialde bat baino gehiago dituzten dokumentuak pdf dokumentu bakarrean eskaneaturik igoko dira.

Onartuen zerrenda Behin-behineko onartuen zerrenda: 2025eko irailaren 3ko 14:30etan
Erreklamazioak: 2025eko irailaren 4ko 9:00etatik irailaren 5eko 14:30etara
Behin-betiko onartuen zerrenda: 2025eko irailaren 8ko 14:30etan

 

MATRIKULA
Matrikula-epea 2025eko irailaren 11ko 9:00etatik irailaren 12ko 14:30ak arte
 
Nola (Interneten bidez) Matrikula on line egiten da. Egin aurretik kontsultatu Automatrikularako Gida.
Zure pasahitza gogoratzen ez baduzu: Pasahitza berreskuratu

MATRIKULA

 
Dokumentazioa

Dokumentazioa:
- Noten ziurtagiria eta unibertsitate titulua (jatorrizkoa eta kopia, edo fotokopia konpultsatua).
Atzerriko tituluak legez onartuak egon behar dira. Beste unibertsitate batzuetako ikasle berriak soilik.
- Tasen murrizketarako eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa, baldin eta ikasle berriak baldin badira edo aurreko ikasturtean emandakoa indarrean ez badago.

Familia ugaria osatzen duten, desgaitasunen bat duten edo terrorismoaren edo genero indarkeriaren biktima diren ikasleen kasuan, joan den ikasturtean aurkeztutako dokumentazioa indarrean badago, hala adieraziko da automatrikularen programan, eta ez duzu dokumenturik entregatu beharko. Indarrean ez badago, matrikula “arrunt” bat egin beharko duzu automatrikularen programan, eta dagokion egiaztagiri berritua aurkeztu.


Dokumentazioa aurkezteko tokia:
- Sarbidearen, Beken eta Tituluen Bulegoan (Administrazio eraikina), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. (Ordua eskatzeko: titulos.propios@unavarra.es)

Matrikula egiten denetik bi asteko epean.

Prezioak

2024/25 ikasturteko irakaskuntza zenbatekoa: Argitaratzeke
2023/24 ikasturteko prezioak 

Matrikula aldatzeko epea Irakasgaien matrikula-aldaketa ikasturtean zehar egin ahal izango da, irakasgai hori ematen hasi eta 10 egunera arte, betiere irakasgaia amaitu ez bada.
Matrikula deuseztatzeko epea
Matrikula deuseztatu ahal izango da berezko tituluaren irakaskuntza ematen hasten denetik hilabeteko epean.
 

 Nola ordaindu behar da?

Matrikula egiteko unean ateratzen den abonu- edo ordainketa-agiriaren edo ordainagiriaren bidez. Nolanahi ere, kontu-zenbaki bat eman beharko da egon daitezkeen itzulketetarako.

Era berean, aukera duzu online ordainketa egiteko.

Ez da beharrezkoa ordainagiria unibertsitatean aurkeztea.

Ordainketa bakarra edo zatikatua

Ordainketa bakarra: banku hauetan egin beharko da, abonu-agirian adierazten den epean: Banco Santander, CaixaBank edo Nafarroako Rural Kutxa, BBVA, Laboral Kutxa.
Matrikularako ohiz kanpoko aldietan, matrikula-zabalpena egiten denean edo bekak indargabetzeagatik eratorritako kalkulu berrietan, ordainketa aldi bakar batean egin behar da.

Ordainketa zatikatua. Lau epemugatan egin beharko da:

  • 1. ordainketa = zenbatekoaren % 40, abonu-agirian ezarritako epean. Administrazio-prezioak eta eskola-asegurua lehen ordainketa horretan sartuko dira, oso-osorik.
  • 2., 3. eta 4. ordainketa = zenbatekoaren % 20.

Ordainketa zatikatua ez da ezarriko 350 €-tik beherako kopuruetan.