Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Humanidades, ciencias sociales y educación

Espezializazio Diploma Familia, Haur eta Nerabeekiko Esku-hartze Sozialean

  • Zuzendaritza:

    Lucía Martínez Virto

Aurkezpena

Gizartean gertatzen diren eraldaketek berehala eragiten diote familiari, eta, beraz, familiaren bizitza gizartean bertan gertatzen denaren isla izaten da maiz.

Egungo baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalen ondorioz, hainbat egoera konplexuri egin behar izaten diegu aurre, eta horrek tentsioa sortzen du familia-sistemen eta beren bideen bizi-zikloetan. Egoera berri horien aurrean ongi moldatzeko, erantzun instituzional eta profesionalak behar dira, familiei, haurrei eta nerabeei aholkularitza soziala, hezkuntza familiarra, bitartekaritza, prebentzioa eta babesa eskaintzeko. NUPen titulu bereki honen bidez, erantzun instituzional eta profesional horiek emateko gaitasuna bideratu nahi dugu, familia, haur eta nerabeekiko esku-hartze sozialeko estrategiak diseinatu, kudeatu eta garatzeko gai izanen diren profesionalak trebatuz.

Aditua Familia, Haur eta Nerabeekiko Esku-hartze Sozialean

Kredituak:

30

Iraupena:

Ikasturte bat

Lanpostuak:

Gutxienez ere: 5 - Gehienez ere: 20

Non emanen den: 

Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko mintegietan (Arteak eraikinean) eta Arrosadiko campuseko Ikasgelategian

 

 

Asmoa da ikasleek, ikasturtea bukatzean, gaitasun espezifiko hauek edukitzea:

  • Gizabanakoekin, familiekin eta komunitateekin lankidetzan aritzea, erakundeetan eta erakundeetatik, osasuna eta gizarte ongizatea hobetzeko.
  • Bitartekaritza lana zintzotasunez egitea pertsonen arteko eta taldeen eta erakundeen barneko gatazkak konpontzeko estrategia gisa.
  • Ongizate sozialeko politiken analisian, plangintza estrategikoan eta aplikazioan aholkuak ematea eta  ongizate zerbitzuak kudeatzea.
  • Aldaketa sozialei eta taldeetan duten eraginari erreparatzea, haiek kritikoki aztertzea eta haiei buruz hausnartzea, esku hartzeko testuinguru eta espazio berriak diseinatu ahal izateko.
  • Ikasi diren eduki teorikoak eta esku-hartze sozialeko proposamen praktikoak integratzea.
  • Proiektu pertsonalak edo kolektiboak jendaurrean aurkeztea eta defendatzea.
  • Askotan ikerketa arloan ideiak garatzean edo/eta aplikatzean originalak izateko oinarria edo aukera ematen duten ezagutzak edukitzea eta ulertzea.
  • Ikasleek ikasi dutena aplikatzen jakitea, bai eta problemak  konpontzeko duten gaitasuna aplikatzen ere, beren ikerketa arloarekin erlazioa duten testuinguru zabalagoetan (edo diziplina anitzekoetan) dauden ingurune berrietan edo oso ezagunak ez direnetan.
  • Ikasleak gai izatea ikasi dituztenak integratzeko eta iritziak formulatzearen konplexutasunari aurre egiteko,  hasieran daukaten informazioa osatugabea edo mugatua bada ere, barnean hartzen baditu  ezagutzak eta iritziak aplikatzearekin zerikusia duten erantzukizun sozial eta etikoei buruzko hausnarketak.
  • Ikasleek jakin dezatela publiko espezializatuei eta ez espezializatuei modu argian eta anbiguotasunik gabe azaltzen zein diren beren ondorioak eta horien oinarri diren azken ezagutzak eta arrazoiak
  • Familien, haurren eta nerabeen zaurgarritasun, prekarietate, indarkeria edo krisi egoerak gainditzeko balio dezaketen baliabide pertsonalak eta instituzionalak zein diren detektatzen jakitea.
  • Familia sistemetan komunikatzeko dinamikak zein diren hautemateko sentsibilitatea garatuko dute.
  • Familiekiko esku-hartze sozialeko prozesu bat diseinatzen ikasiko dute.