Hasiera > NUP Fundazioa > Prestakuntza jarraitua > Gaitasunetarako prestakuntza
Eman izena | NUPeko masterreko ikasleei edo 30 ECTS gaindituak dituzten NUPeko graduko ikasleei zuzentzen zaie batez ere |
Prestakuntza udazkeneko seihilekoan eta udaberriko seihilekoan | Modalitatea presentziala (salbuespenez, online ere egiten ahalko da) |
Goizeko ordutegia 10etatik 13.20etara edo arratsaldeko ordutegia 15etatik 18.20etara | Prezioa 19,90 € (ECTS bakoitzeko) |
15 eta 18 ECTS bitarte egiten badituzu, aukera izanen duzu Zeharkako Gaitasun Profesionaletako Unibertsitateko Espezialistaren titulua lortzeko(1) | Aukera duzu ikastaroak prestakuntza osagarriko kreditu gisa aitortzeko(2) |
NUPek prestakuntza pertsonal, profesional eta sozialerako programa bat eskaintzen dizu, nork bere burua ezagutzera eta enplegua lortzeko aukeretan erabakigarriak diren gaitasunetan trebatzera bideratua.
Aukera emanen dizu:
• Zure indarguneak eta ahuleziak aztertu eta identifikatzeko.
• Ikusteko nola indartzen dituzun zure abileziak programan zehar.
30 ECTS gaindituak dituzten NUPeko zeinahi gradutako ikasleei edo masterreko ikasleei zuzentzen zaie programa.
(1) Hauek dira Zeharkako Gaitasun Profesionaletako Unibertsitateko Espezialistaren titulua lortzeko betebeharrak:
(2) Prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatiko kredituak aitortzeko prozedura.
Kolaboratzaileak: