Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Gaitasunetarako prestakuntza

Garapen jasangarrirako gaitasunetako prestakuntza

Inskripzioa

 

Garapen pertsonalerako gaitasunak erdiesteko prestakuntzan izena emateko aukera izanen duzu, eta eskaintzen diren ikastaroetatik nahi duzuna aukeratzeko (1 ECTS ikastaro bakoitzeko). 

Gutxienez hiru ikastaro egiten ahal dituzu, hiru programen artetik aukeratuak (norberaren garapena, gaitasun digitalak eta garapen jasangarria).

Hiru ikastaro baino gehiago egiteko, jarri gurekin harremanetan: oscar.lopezramallal@unavarra.es / 948 16 8940.
 
Hiru ikastaroren prezioa 59,70 € da.

Jarraian, 2022-2023 ikasturteko udaberriko seihilekoko eta 2023-2024 ikasturteko bi seihilekoetako egutegia ikusiko duzu. Dagoeneko aukera duzu horietan izena emateko.

 

Onarpena

  • Inskripzio ordenari zorrotz jarraituko zaio ikasleak programan onartzeko.

Mezu elektroniko bana bidaliko zaie ikasleei programan onartu dituztela jakinarazteko. 

 

2023-2024 ikasturteko egutegia

GAITASUNA SAIO PRESENTZIALAK MODALITATEA IZEN-EMATEA
Ekonomia zirkularra
  • Urtarrilak 31, 12:00etatik 14:00etara
  • Otsailak 14, 12:00etatik 14:00etara
  • Otsailak 21: Ekonomia Zirkularreko esperientzia bat ezagutzeko bisita eginen da. Ordutegia 12:00etatik 14:00etara izanen da, baina aldaketaren bat egon daiteke bisitatuko den enpresaren arabera.
6 ordu presentzial + 4 ordu online Eman izena
Migrazioak, kultura-aniztasuna eta bizikidetza
  • Otsailak 1, 17:00etatik 18:30era
  • Otsailak 8, 17:00etatik 18:30era
  • Otsailak 15, 17:00etatik 18:30era
  • Otsailak 22, 17:00etatik 18:30era
6 ordu presentzial + 4 ordu online Eman izena
Desgaitasuna eta denontzako balio duen diseinua
  • Otsailak 7, 17:00etatik 19:00etara
  • Otsailak 21, 17:00etatik 19:00etara
4 ordu presentzial + 6 ordu online Eman izena
Genero ikuspegia eta berdintasunerako politikak
  • Otsailak 12, 15:30etik 19:30era
4 ordu presentzial + 6 ordu online Eman izena
Klima aldaketa
  • Martxoak 4, 12:00etatik 14:00etara
  • Martxoak 8, 12:00etatik 14:00etara
  • Martxoak 13, 12:00etatik 14:00etara: online azterketa
4 ordu presentzial + 6 ordu online Eman izena
Desparekotasuna, pobrezia eta inklusio soziala
  • Martxoak 5, 16:00etatik 19:00etara
  • Martxoak 19, 16:00etatik 19:00etara
6 ordu presentzial + 4 ordu online Eman izena
Osasunaren sustapena
  • Martxoak 15, 09:00etatik 13:00etara
4 ordu presentzial + 6 ordu online Eman izena