Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Gaitasunetarako prestakuntza

Desgaitasuna eta denontzako balio duen diseinua

 

AURKEZPENA

Askotariko gizarte batean bizi gara, zeinean pertsona asko baitaude desgaitasun mota fisiko, psikiko edo zentzumenezko bat dutenak. “Desgaitasuna eta denontzako balio duen diseinua” izeneko ikastaroari esker, desgaitasunen bat dutenek zer traba dituzten ulertuko duzu, eta nola zailtzen dieten bizimodua eta galarazten dizkieten eskubideak. Oinarriak jartzen dira, halaber, gizarte inklusiboa honela definitzeko: bere kide guztien parte hartzea errazten duen gizartea, horretarako bere baliabide guztien eskuragarritasunaren alde eta aukeren berdintasunaren alde egiten duena.

 

EMAN IZENA   

 

HELBURUAK

  • Ikastaro honek lagundu eginen dizu desgaitasun fisikoaren, psikikoaren edo zentzumenezkoaren motak zein diren ezagutzen, eta zein diren egoera horietan daudenen gaitasunak eta komunikatzeko erak.
  • Aniztasunari zenbait arlotan arreta emateko politikak baloratzen ikasiko duzu eta traba sozialek nola zailtzen dituzten traba horiek dauzkatenen eskubideak.
  • Eskuragarritasun unibertsalaren printzipioa aplikatzen ikasiko duzu eta nola egin eskuragarri pertsona guztientzat ingurune guztiak, fisikoak, digitalak, hezkuntzakoak, osasun arlokoak etab.
  • “Pertsona guztientzako diseinuaren” ikuspegia garapen profesionalerako zure ingurunean nola aplikatu jakinen duzu.

 

 

IRAKASKUNTZA-GIDA

Deskarga ezazu hemen

descarga la guía docente