Hasiera > NUP Fundazioa > Prestakuntza jarraitua > Gaitasunetarako prestakuntza > Gaitasunetarako prestakuntza
AURKEZPENA
Gure egunerokoan inteligentzia emozionalak duen garrantzia ezagutuz eta garatuz, gaitasun pertsonal jakin batzuei buruz hausnartzera behartuko gaitu ikastaro honek, gero lanean gaitasun horiek trebatu ahal izateko.
HELBURUAK
Modulu honen helburu nagusia da parte-hartzaileek behar dituzten tresnak erdiets ditzaten konfiantza, enpatia eta asertibitatea garatzeko eta indartzeko, funtsezko tresnak diren aldetik hobekuntza pertsonaleko eta garapen profesionaleko prozesuan. Horretarako, moduluak fokuan jarriko du bakoitzak bere ongizate pertsonala hobetzeko behar dituen teknikak, trebetasunak, balioak eta portaerak ikastea eta lantzea, arrakasta profesionalaren oinarriak ere baitira.
Helburu espezifikoak:
- Gure autoezagutzaren eta ongizatearen mailak hobetzea eta handitzea (indarguneak eta ahuleziak).
- Gure emozioak modu eraginkorrean kudeatzen ikastea eta besteenak ere ezagutzeko gai izatea.
- Konfiantza, enpatia eta asertibitatea hobetzeko lan egitea, gure garapen profesionalerako funtsezko tresnak diren aldetik.
PROGRAMA
0.- Inteligentzia emozionala
1.- Nork bere buruan duen konfiantza
2.- Enpatia
3.- Asertibitatea
METODOLOGIA
Moduluak 3 saio edukiko ditu, bakoitza 4 ordukoa izanen da eta ondoz ondoko 3 egunez garatuko dira. Programarako metodologia anizkuna erabiliko da, zeinetan eginkizun garrantzitsua edukiko baitu gamifikazioak, betiere hausnartzera behartzeko asmoarekin. Horrekin batera PowerPointeko aurkezpenak eginen dira, banakako eta taldeko ariketak, eztabaidak, ikus-entzunezko materiala erabiliko da…
IRAKASLEAK
- Carolina Matellanes Marcos
Unibertsitate-Gizarte Fundazioko Talentuaren Garapenerako irakaslea.
IRAUPENA: 10 ordu.
EGUN-ORDUAK: ikusi egutegia HEMEN
IKASGELA: Sario eraikina.