Hasiera > NUP Fundazioa > Prestakuntza jarraitua > Gaitasunetarako prestakuntza > Gaitasunetarako prestakuntza
AURKEZPENA
Parte-hartzaile bakoitzak duen lanbidean aritzearekin erlazioa duten gaitasun eta trebetasun profesionalak indartzea eta garatzea du helburutzat prestakuntzarako ibilbide honek.
Zer alde dago profesional on baten eta beste edozeinen artean?
Begi bistakoa da ezinbesteko betebeharrak direla prestakuntza teknikoa eta esperientzia, baina kasu errealak kontuan hartuz, hauek dira era esponentzialean balioa ematen diotenak profesional bati: nola aritzen den, nolako harremanak dituen lankideekin, bezeroekin, hornitzaileekin, nola mintzatzen den, nola erabakitzen duen, nola kudeatzen dituen problemak...
Azken finean nola garatu dituen bere gaitasun pertsonalak eta sozialak.
Trebetasun horiek, ordea, ez dizkigute ohi denez irakatsi gure prestakuntzako urteetan, eta geure eredu eta esperientzia pertsonaletan oinarritzen ditugu. Hala ere, inteligentzia emozionala oinarritzat hartzen duten korronte zientifiko eta humanistiko berrien arabera, gaitasunak entrenatu eta garatu egin daitezke.
Prestakuntza honen oinarria da jakintza hori eta tresna horiek ematea parte-hartzaileei, beren lanean duten balioa eta gogobetetasuna handitzeko eta beren erakundeen errendimendua hobetzeko.
ELBURUAK
Ibilbide honetan sakondu egin nahi da garapen profesional onerako eta bizitzan ongi garatzeko behar diren gaitasunetan.
Helburu orokorrak
1.- Hausnarketa egitea gaitasun pertsonal hauei buruz, eta gaitasun horiek eta lan munduan duten balioa analizatzea:
2.- Banan-banan proposatzea zein diren hobetzeko puntuak.
Helburu espezifikoak
PROGRAMA
1.- Autokontrola
2.- Estresaren kudeaketa
3.- Ikuspegi positiboa
METODOLOGIA
Esperientziazko dinamiketan eta taldeko coaching izenekoaren bidezko laguntzan oinarritzen da funtsean. Apunte teorikoak ematen dira, bai eta tresna praktikoak ere (bideoak, kasu errealak, testak, etab.), garatu beharreko gai bakoitzari buruzkoak, parte-hartzaileek ulertzeko ingurune egokia izan dezaten.
IRAKASLEAK
- Carolina Matellanes Marcos
Unibertsitate-Gizarte Fundazioko Talentuaren Garapenerako irakaslea.
IRAUPENA: 10 ordu.
EGUN-ORDUAK: ikusi egutegia HEMEN
IKASGELA: Sario eraikina.