Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio klausula
Formularioa betetzean jasoko diren datu bakarrak ikastetxe bakoitzeko erreferentziazko pertsonarekin lan kontuetarako harremanetan jartzeko behar direnak izanen dira (izen-deiturak eta harremanetarako datuak). Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 19. artikuluaren arabera, datu horiek harreman profesionalerako baizik ez dira tratatuko. Informazio, sarbide, zuzenketa edo ezabapen eskubideak erabiltzeko, idatzi protecciondatos@unavarra.es helbide elektronikora.