Pribatutasunari buruzko klausula
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Unibertsitatea Erakusteko Egunetan on-lineko inprimaki baten bidez izena emanez gero, zure datu pertsonalak tratatuko dira. NUP da zure datuen tratamenduaren arduraduna, eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) eta Datuak Babesteko Lege Organikoa (DBLO) bete behar ditu.
Honako hauek dira tratatuko diren datuak: izena, deiturak, harremanetarako datuak, jatorrizko ikastetxea eta bisitariaren profila ere (DBHko, Batxilergoko edo Lanbide Heziketako ikaslea, ama/aita, tutorea edo ikaslearekin bestelako loturaren bat duen norbait). Estatistikak egiteko, interesdunekin harremanetan jarri eta informazioa emateko eta/edo haiek beste ekitaldi batzuetara gonbidatzeko erabiltzen ahalko dira datuak.
Presentzialak izanen dira jardunaldiak, eta inprimakiaren bidez beste datu batzuk ere bildu dira: zer informazio saiotara joan nahi duten bisitariek eta unibertsitateko instalazioak bisitatu nahi ote dituzten.
Halako datu tratamendua beharrezkoa da jardunaldiak egin ahal izateko eta adierazitako helburuak lortzeko.
Interes publikoko xedea dute helburu horiek (DBEOren 6.1. artikulua), hau da, Unibertsitatea gizartera hurbiltzekoa. Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 1. artikuluan eta Unibertsitatearen Estatutuetako 3. artikuluan jasoa dago interes hori. DBLOren 7. artikuluarekin bat etorriz, gutxienez 14 urte dituztenek edukiko dute aukera izena emateko.