Kodea: 730566 | Irakasgaia: Practicum II (Euskara eta Literaturako espezialitatea) | ||||
Kredituak: 7 | Mota: Kanpo praktikak | Ikasmaila: 1 | Iraupena: Anual | ||
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
LOPEZ-MUGARTZA IRIARTE, JUAN CARLOS [Tutoretzak ] | SALABERRI ZARATIEGI, PATXI [Tutoretzak ] | ||||
ZUBIRI LUJAMBIO, JUAN JOSE (Resp) [Tutoretzak ] | SANTACILIA SALVADOR, EKAITZ [Tutoretzak ] |
1. HEZKUNTZA INGURUNEAREN BEHAKETA. Antolakuntza, ingurune soziologikoa eta ikastetxearen funtzionamendu gizarteratua. Norbanako eta talde garapena, eskola ingurunean. Ikasgelako behaketa eta derrigorrezko (DBH edo Lanbide Heziketako Erdiko Gradua) eta derrigorrezko ondoko (Batxilergoa, Lanbide Hezkiketako Goiko Gradua edo Hizkuntza Eskola) aldietako jardueraren azterketa, ikastetxe publiko edo itunduetan.
2. IRAKAS-JARDUNA. Programazioa, estrategia metodologikoak eta baliabide didaktikoak, eta Euskal hizkuntza eta literaturan duen gauzatzea. Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa eta orientazioa, eta Euskal hizkuntza eta literaturan duen gauzatzea.
3. IRAKAS-PARTE HARTZEA. Euskal hizkuntza eta literaturako irakaskuntza eta ikaskuntza saioen prestaketa eta, hala dagokionean, irakas-jarduera abian paratzea eta baloratzea.
4. IRAKAS-JARDUERAREN EBALUAZIOA. Euskal hizkuntza eta literaturako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuaren ebaluazio eta orientazioa, diagnostikoak egin, egitarauak balioetsi eta erabakiak hartzeko.
OINARRIZKOAK
6. OG - Sarri askotan ikerketa testuinguru batean, ideiak garatzeko eta/edo aplikatzeko jatorrizkoak izateko oinarria edo aukera dakarten ezagupenak edukitzea eta ulertzea.
7. OG - Ikasleek jakin dezatela ikasitako ezagutzak aplikatzen ingurune berrietan edo beren ikasketa arloarekin lotutako inguru zabalagoetako testuinguru ez oso ezagunetan (edo diziplina anitzetakoetan) eta arazoak konpontzeko gai izan daitezela.
8. OG - Ikasleak ezagutzak integratzeko gai izatea, eta moldatzen jakitea, informazio osatu gabe edo mugatu batetik abiatuz, eta beren ezagutza eta iritzien aplikazioari lotutako erantzukizun sozial eta etikoak kontuan hartuz, iritziak eman behar dituztenean, horrek duen konplexutasunarekin.
9. OG - Ikasleek jakin dezatela espezialistei eta espezialista ez direnei beren emaitzen eta haien oinarrian dauden ezagutza eta arrazoi nagusien berri ematen era argian eta anbiguotasunik gabe.
10. OG - Ikasleek izan ditzatela behar dituzten trebetasunak neurri handi batean beren burua zuzenduz eta era autonomoan ikasten jarraitzeko.
ZEHARKAKO GAITASUNAK
ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz edo atzerriko hizkuntza batean (ingelesa), Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa" delakoaren araberako C2 mailaren parekoa.
GAITASUN OROKORRAK
1. GO - Dagokion irakaskuntza espezializazioari buruzko irakasgaietako curriculum-arloen edukiak ezagutzea, bai eta dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozesuen inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere. Lanbide prestakuntzarako dauden lanbideen ezagupena ere jasoko da.
2. GO - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, dauden ikasketen gaitasun berezkoak hartzea errazten duten hezkuntza prozesuak sustatuz, kontuan hartuta ikasleek aurretik daukaten maila eta prestakuntza eta beren orientabidea, banaka zein ikastetxeko beste irakasle batzuekin eta profesionalekin lankidetzan.
3. GO - Informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea eta komunikatzea (ahozkoa, inprimatua, ikusentzunezkoa, digitala edo multimedia), hura ezagutza bihurtzea eta aplikatzea egiten den espezializazioaren berezko irakasgaien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan.
4. GO - Ikastegi batean ezarriko den curriculuma zehaztea, haren taldeko plangintzan parte hartuz; metodologia didaktikoak garatzea, bai taldekakoak bai pertsonalizatuak, ikasleen aniztasunera egokiturik.
5. GO - Ikasketa guneak diseinatzea eta garatzea arreta berezia emanez ekitateari, emozio eta baloreen hezkuntzari, gizonen eta emakumeen arteko eskubideen eta aukeren berdintasunari, hiritarren prestakuntzari eta giza eskubideen errespetuari, errazago eginez gizartean bizitzea, erabakiak hartzea eta etorkizun jasangarria eratzea.
6. GO - Estrategiak eskuratzea ikaslearen ahalegina suspertzeko eta bere kabuz eta beste batzuekin batera ikasteko ahalmena sustatzeko, eta autonomia, konfiantza eta norbere ekimena erraztuko dioten erabakitzeko eta pentsatzeko trebetasunak garatzea.
7. GO - Ezagutzea ikasgelako elkarreragin eta komunikazio prozesuak, ikasgelan ikaskuntza eta bizikidetza sustatzeko beharrezkoak diren trebetasunak eta abileziak menderatzea, eta diziplina arazoei aurre egitea eta gatazkak konpontzea.
8. GO - Diseinatzea eta gauzatzea ikastegia kokatzen den ingurunean parte-hartze eta kulturarako toki bat izan dadin lagunduko duten jarduera formalak eta ez formalak; ikasleen tutoretza eta orientabide eginkizunak garatzea elkarlanean eta koordinatuta; eta parte hartzea irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen ebaluazioan, ikerketan eta berrikuntzan.
9. GO - Ezagutzea hezkuntza sistemaren arauak eta antolamendua eta ikastegietan aplikatzen diren kalitatea hobetzeko ereduak.
11. GO - Familiei informatzea eta aholkularitza ematea irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuari buruz eta beren seme-alaben orientazio pertsonal, akademiko eta profesionalari buruz.
27. GE - Euskal hizkuntza eta literaturaren plangintzan, irakaskuntzan eta ebaluazioan esperientzia hartzea.
28. GE - Irakaskuntzaren praktikan ahozko eta idatzizko adierazpenen menderatzea ziurtatzea.
29. GE - Ikaskuntza eta bizikidetza erraztuko dituen giroa sustatzeko behar diren trebetasunak eta gizarte trebetasunak menderatzea.
30. GE - Praktikan oinarritutako hausnarketatik abiatuta, dauden jardun eremuetan hobetzeko proposamenetan parte hartzea.
Ikasketaren emaitzak zehazten dira, batez ere, aldez aurretik lortu diren gaitasunak Bigarren Hezkuntzako ikastegian egoki eta eraginkor martxan jartzen direnean. Hala badagokio, egindako jarduerari buruzko adierazpenean ere, ahoz edo idatziz, ikusiko da. Hiru maila ezartzen dira:
- Goi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienetan maisutasuna erakusten dela.
- Erdi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienak lortu direla, ezagutza pedagogikoetan eta diziplinakoetan defizitak badira ere; alabaina, defizit edo ments hauek zuzendu daitezke praktika profesionalarekin, ikastetxeetan integratzearekin eta aparteko arduraldiarekin; eta uste izatekoa da hori lor daitekeela praktikak egiten direnetik masterra lortu arte doan denboran.
- Eskasa: gaitasun falta irakaslana egiteko, eta ments nabarmenak, oro har, zuzendu ezin daitezkeenak aparteko arduraldiarekin, praktikak egiten direnetik masterra lortu arte doan denboran.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila goi mailakoa edo erdi mailakoa baldin bada.
Ikasgai honetan ikasketen emaitzak honela gauzatzen dira:
1.IE.- Irakas-sisteman era eraginkorrean parte hartzea.
2.IE.- Euskal hizkuntza eta literaturako gai bat garatzeko proposamenak egin eta testuinguru jakin batean aplikatzea.
3.IE.- Euskal hizkuntza eta literaturaren didaktikan oinarritzat harturik, irakas-egoerak analizatzea.
4.IE.- Eskuratutako materialetatik eta eskolako jardunetik beretutakoak sintetizatzea.
5.IE.- Nork bere eta besteren irakas-jarduera ebaluatzea.
Irakas metodologiak
Kodea | Deskribapena |
4. IM | Elkarreragina talde txikian |
5. IM | Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak |
Jarduera hezigarriak
Kodea | Deskripzioa | Orduak | Bertaratzea |
1. PJ | Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) | 4 | 100 |
2. PJ | Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak) | 145 | 100 |
3. PJ | Lanak egitea eta, hala badagokio, ahozko defentsa | 30 | 5 |
4. PJ | Tutoretzak | 6 | 100 |
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
E1 Irakas sistema batean egokiro parte hartzea E2 Euskal hizkuntza eta Literaturako gai baterako proposamenak egin eta halako testuinguru bati egokitzea E3 Ongi finkatutako teorian eta metodoetan irakas egoerak deiseinatzea eta testuinguru batean gertatzen diren egoerak interpretatzea | ES1 Ikastetxeko tutorearekiko elkarrizketa eta honek bete behar duen ebaluazio errubrika | 60 | EZ | 5 |
E4 Eduki berezituetatik ateratako ondorioak argi eta garbi komunikatzea E5 Irakas proposamenak balioestea E6 Nork bere irakas lana balioestea | ES2-ES3 Ezagutzak eta gaitasunak laburbiltzen dituen praktika oroitidazkia. Haiek alderdi epistemologiko-ekologikoari, kognitibo-afektiboari (ikasleen jokamoldeei buruzkoa) eta irakaskuntzakoari (ikasgelaren kudeaketarako eta curriculumaren garapenerako irakaslearen parte hartzeen ingurukoa) dagozkie. | 40 | BAI |
Notas/Oharrak:
- Para la superación del Prácticum es necesario obtener una calificación igual o superior a 5 tanto en la estancia en el centro como en la memoria. - Una calificación de suspenso en el centro educativo supone automáticamente la no superación de la asignatura, siendo la calificación máxima cuantitativa 4. - Siempre que se haya superado el periodo de prácticas, una calificación inferior a 5 en la memoria, podrá ser solventada en 2ª convocatoria, mediante la mejora solicitada por el profesorado tutor de la Universidad. | - Practicuma gainditzeko, beharrezkoa da 5eko kalifikazioa edo handiagoa lortzea, bai ikastetxeko egonaldian bai oroitidazkian. - Ikastetxeko kalifikazioa ez gainditzeak automatikoki ekarriko du irakasgaia ez gainditzea, eta gehieneko kalifikazio kuantitatiboa 4 izango da. - Praktiketako egonaldia gaindituta, oroitidazkian 5etik beherako kalifikazioa lortuz gero, 2. deialdian gainditzeko aukera egongo da, Unibertsitateko irakasle tutoreak eskatutako hobekuntza eginez. |
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
- Ikastetxean erabiltzen diren testu liburua eta irakas-materialak.
- Oinarrizko formakuntzako gaietako ikasgaietan (Hezkuntzan, Psikologian eta Soziologian) azaltzen diren erreferentziak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.