Kodea: 506105 | Irakasgaia: KIMIKA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
RAZQUIN LIZARRAGA, JESUS ANGEL [Tutoretzak ] | CORNEJO IBERGALLARTU, ALFONSO (Resp) [Tutoretzak ] |
Materia eta bere erreaktibotasuna aztertzea da irakasgaiaren helburu nagusia. Horretarako:
- Materiaren egitura eta konposaketari buruzko ezagutza orokorra emango da, makroskopikotik (agregazio-egoerak) txikieneraino, atomoa eta lotura kimikoa aztertuz.
- Atomoen espektroek, egiturak eta konfigurazio elektronikoak Taula Periodikoaren antolaketara daramate.
- Termodinamika eta Zinetika Kimikoak finkatuko dituzte erreakzio kimikoen azterketaren oinarriak.
- Materiaren eraldaketa oreka kimikoaren ikuspuntutik landuko da, bereziki disoluzio/hauspeatze prozesuetan, protoien trukaketa erreakzioetan eta elektroien trukaketa erreakzioetan.
- Bukatzeko, Kimika Organikoaren sarrera bat ikusiko da, formulaketa, nomenklatura eta azido-base, oxidazio, kondentsazio eta polimerizazio erreakzioak kontutan hartuz.
Ikasleak bereganatu beharreko oinarrizko gaitasunak eta gaitasun orokorrak
CB1
CT1 Ahozko komunikazioa modu eraginkorrean egiteko gaitasuna
CT3 Informazioaren kudeaketarako trebetasuna
CT5 Ikaskuntza modu autonomoan egiteko gaitasuna
CT6 Gatazkak konpontzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna. Asertziozko gaitasunaren garapena.
Ikasleak bereganatu beharreko gaitasun espezifikoak
CE1. Elikagaien Teknologia alorreko arazo teknikoak ebaztea ahalbidetuko dituzten Funtsezko Zientzien (kimika) oinarriak ezagutzea.
Heziketa bukatu ondoren, ikaslea gai da hauek egiteko:competencias transversales en inglés en química
Metodologia - Jarduera | Ordu presentzialak | Ordu ez presentzialak |
A-1 Azalpen/parte hartze saioak | 45 | |
A-2 Praktikak | 15 | |
A-3 Ikaskuntza kooperatiboko jarduerak | 7,5 | |
A-4 Proiektuak taldeka egitea | 7,5 | |
A-5 Ikaslearen beregaineko ikasketa eta lana | 60 | |
A-6 Tutoretzak eta ebaluazio frogak | 15 | |
Guztira | 75 | 75 |
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
R1, R2, R3, R4 | Erantzun luzeko frogak (ahoz edo/eta idatziz) Lanak eta txostenak | 75 | BAI | 5 |
R1, R2, R3, R4 | Lan esperimentalari buruzko frogak eta txostenak | 7,5 | EZ | * |
R1, R2, R3, R4 | Lan esperimentalari: azterketa | 17,5 | BAI | * |
*Irakasgaia gainditzeko lortu behar den gutxieneko kalifikazioa 10-etik 5 bat izango da, bai Erantzun Luzeko Frogetan, eta laborategiko froga eta txostenetako batazbestekoan. Irakasgaia ez badu gainditzen, ikaslearen kalifikazioaren zenbakia nota haztatua izango da, baldin eta 5.0 baino txikiago bada, edo kalifikazioa 4.5 izango da nota haztatua 5.0 baino handiago bada.
Jardueretako batean ez badira betetzen ponderazioa egiteko gutxieneko baldintzak, irakasgaiaren nota 4,9 izanen da 10etik (ez-gainditua).
Teoria programa
I. Sarrera
Zientzia Kimikoa
II. Materiaren egitura
Materiaren konposaketa
Elementuen sailkapen periodikoa
Lotura kimikoa
Agregazio-egoerak
Disoluzioak
III. Erreakzio kimikoaren oinarriak
Termodinamika kimikoa
Zinetika kimikoa
Oreka kimikoa
Estekiometria eta materia balantzeak
IV. Erreakzio kimikoak
Azido-base erreakzioak
Elektroien trukaketa erreakzioak (oxidazio-erredukzio)
Hauspeatze/disoluzio prozesuak
V. Kimika organikoaren sarrera
Formulaketa eta nomenklatura
Azido-base, oxidazio, kondentsazio eta polimerizazio erreakzioak
Laborategiko praktiketako programa
1. Substantzia organiko baten prestakuntza
2. Termokimika, erreakzio beroa eta Hessen Legea
3. Merkatuko produktu baten azidotasunaren analisia
4. Erreakzio abiadura
5. Metalen erredukzio boterea. Eskala elektrokimikoa
Praktika esperimentalen programa
Substantzia organiko baten sintesia
Azido-base bolumetria
Erreakzio zinetika / Disoluzio indargetzaileen prestakuntza
Kalorimetria
Metalen erredukzio ahalmena/ Erredox balorazioa
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizko bibliografia:
Kimika Orokorra. F. Basterretxea, G. Zabala, F. Mijangos, I. Izurieta, N. Etxeberria, E. Martinez de Marigorta. Editoriala: UEU-Udako Euskal Unibertsitatea
PETRUCCI Química General, 10ª Ed. Prentice HALL, 2011.
CHANG, Química, 10ª Ed. McGraw Hill, 2010.
Osagarriak:
DAVIS, BLAKE, STANLEY, WHITTEN, PECK. Química, 8ª Ed. Cengage Learning Editores, 2008
ATKINS-JONES, Principios de Química, 3ª Ed. Medica Panamericana, 2005.
Praktikak:
Kimika Aplikatua Saila. Praktikak hasi aurretik banatuko diren gidoiak.
Formulaketa eta nomenklatura:
PETERSON, Fundamentos de nomenclatura química. Ed. Reverté, 2012.
CIRIACO, Nomenclatura de Química Inorgánica. Recomendaciones de la IUPAC de 2005. Ed. Prensas Universitárias de Zaragoza, 2007.
QUIÑOÁ, RIGUERA Nomenclatura y representación de los compuestos orgánicos. Ed. McGraw-Hill, Madrid, 2005.