Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023 
Gradu Bikoitza Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan eta Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 503891 Irakasgaia: GRADU AMAIERAKO LANA IIPA
Kredituak: 12 Mota: Ikasmaila: 5 Iraupena: 2º S
Saila:
Irakasleak:
ARROQUI VIDAURRETA, CRISTINA (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Gradu Bukaerako Lana

Gora

Deskripzioa/Edukiak

  • Elikagai produktuen eta prozesuen berrikuntzarekin erlazioa duen proiektu bat garatzea.
  •  Elikagaien arloko enpresa berrikuntzarako proiektu bat garatzea.

Gora

Gaitasun orokorrak

1GO - Elikaduraren eta berrikuntzaren arloan jarduerak garatzeko ahalmena izatea, konpromiso sozial, etiko eta jasangarria nork bere gain hartuz.

2GO - Elikaduraren arloan arazoak konpontzeko eta paradak sortzeko aukera ematen duten ezagutzak erabiltzeko ahalmena izatea, proiektuak eta merkatua abian jartzeko ikuspegiarekin.

1GO - Ikasleek frogatu izatea badauzkatela eta ulertzen dituztela bigarren hezkuntza orokorraren oinarrian den ikasketa arloari dagozkion ezagutzak, kontuan harturik arlo horren jakintza maila edukitzeko, nahiz eta testuliburu aurreratuetan aurkitzen den, eduki behar direla, halaber, alderdi batzuetan, ikasketa alor honen abangoardiatik heldu diren ezagutza batzuk.

2OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak prestatuz eta defendatuz, eta arazoak konponduz, erakusten diren gaitasunak edukitzea.

3OG - Ikasleek datu esanguratsuak biltzeko eta interpretatzeko ahalmena izatea (normalean beren ikasketen arlokoak), bakoitzak bere iritzia eman dezan, eta horrekin batera zenbait gai sozial, zientifiko edo etikori buruzko hausnarketa egin dezan.

 4OG - Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta konponbideak jakinarazteko.

1ZG - Ahoz eta idatziz eraginkortasunez komunikatzeko ahalmena izatea.

3ZG - Informazioa, araudiak eta arautegiak bilatzeko eta erabiltzeko ahalmena izatea, nork bere jarduera eremuari dagokiona.

5ZG - Modu autonomoan ikasteko ahalmena izatea.

6ZG - Arazoak sormenarekin, ekimenarekin, metodologiarekin eta arrazoibide kritikoarekin konpontzeko ahalmena izatea.

7ZG - Proiektuka lan egiteko ahalmena izatea.

Gora

Berariazko gaitasunak

Egin beharreko lanaren araberakoa izanen da gaitasun espezifikoen garapena, eta, betiere, Graduaren gaitasun espezifikoen artean egonen dira gaitasun horiek eta Gradu Bukaerako Lanaren proposamenean.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Elikagai produktu, prozesu eta/edo ontzi baten berrikuntzarekin erlazionatzen den proiektu bat garatzeko ezagutza praktikoak izatea.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
1.J Azaltzeko / parte hartzeko eskolak    
A-2 Praktikak    
A-3 Eztabaidak, bateratze lanak, taldeen tutoretza    
4.J Lana prestatzea        145       150
5.J Materialak irakurtzea    
6.J Bakarka ikastea    
7.J Azterketak, ebaluazio probak            1  
8.J-  Banakako tutoretzak            4  
     
Guztira        150  

Gora

Ebaluazioa

 Ikaskuntzaren emaitzak Ebaluaziorako jarduera Pisua (%) Errekuperatzekoa den edo ez Eskatzen den nota minimoa
Elikagai produktu, prozesu eta/edo ontzi baten berrikuntzarekin erlazionatzen den proiektu bat garatzeko ezagutza praktikoak izatea. Ariketa original bat banaka egiteko eta Unibertsitateko epaimahai baten aurrean aurkezteko eta defendatzeko ahalmena izatea. Ariketa hori elikagai prozesuen eta produktuen berrikuntzaren arloko proiektu profesional bat izanen da, zeinetan ikasleak graduan hartu dituen gaitasunak laburbilduko eta integratuko baititu. Dokumentu idatzia % 60 Ahozko aurkezpena % 20 Defentsa % 20   EZ  

Jardueretako batean ez badira betetzen haztapena egiteko gutxieneko baldintzak, 10 puntuetatik 4,9 puntu izanen da irakasgaiaren nota handiena (ez gainditua). 

Gora

Hizkuntzak

GBLaren proposamenean esaten dena

Gora