Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 501203 Irakasgaia: KIMIKA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Zientziak
Irakasleak:
CORNEJO IBERGALLARTU, ALFONSO (Resp)   [Tutoretzak ] JIMENEZ BLASCO, UXUA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko Eziketako Modulua

Gora

Deskripzioa/Edukiak

 

Materia eta bere erreaktibotasuna aztertzea da irakasgaiaren helburu nagusia. Horretarako:

- Materiaren egitura eta konposaketari buruzko ezagutza orokorra emango da, makroskopikotik (agregazio-egoerak) txikieneraino, atomoa eta lotura kimikoa aztertuz.

- Atomoen espektroek, egiturak eta konfigurazio elektronikoak Taula Periodikoaren antolaketara daramate.

- Termodinamika eta Zinetika Kimikoak finkatuko dituzte erreakzio kimikoen azterketaren oinarriak.

- Materiaren eraldaketa oreka kimikoaren ikuspuntutik landuko da, bereziki disoluzio/hauspeatze prozesuetan, protoien trukaketa erreakzioetan eta elektroien trukaketa erreakzioetan.

- Bukatzeko, Kimika Organikoaren sarrera bat ikusiko da, formulaketa, nomenklatura eta azido-base, oxidazio, kondentsazio eta polimerizazio erreakzioak kontutan hartuz.

Gora

Gaitasun orokorrak

  • CB1:Ikasleek derrigorrezko bigarren hezkuntzan lantzen hasitako ikasgai baten gaineko ezagutza eduki eta ulertzea frogatu beharko dute. Oro har, ezagutza-maila ikasliburu aurreratuetan oinarrituta egon ohi da eta barne hartzen ditu ikergaiaren abangoardiatik eratorritako ezagutzak eskatzen dituzten zenbait alderdi.
  • CB2:Ikasleek jakin dezatela beren ezagutzak lanean edo bokazioan modu profesionalean aplikatzen eta argudioen defentsarekin eta arazoak konpontzearekin egiaztatu ohi diren gaitasunen jabe izan daitezela, ikasgaiari dagokion guztian.

Gora

Berariazko gaitasunak

  • CE4  Oinarrizko ezagutzak kimika orokorrean, kimika organikoan eta inorganikoan eta haien aplikazioak ingeniaritzan.
  • CG2: Arazo fisikoen ezaguera egokia, teknologiak, makineria eta hornikuntza hidriko eta energetikoko sistemak, aurrekontuzko faktoreengatik eta araudi eraikitzaileagatik eta zergak ezarritako mugak, eta instalazioen edo eraikuntzen arteko erlazioak eta nekazaritza-ustiapenak, nekazaritzako elikagaien industriak eta lorezaintzarekin eta bere ingurune eta paisajismoarekin erlazionatutako espazioak, baita ere haiek erlazionatzeko beharra eta giza beharrekin eta ingurumenaren babesarekin erlazionatzea

 

 

Gora

Ikasketaren emaitzak

Heziketa bukatu ondoren, ikaslea gai da hauek egiteko:

  • R1: Materiaren eraketa, lotura eta  egiturari buruzko oinarrizko printzipioak ulertu.
  • R2: Konposatu organiko eta inorganikoen egitura eta beraien propietate fisiko eta kimikoen artean dagoen erlazioa ezagutu.
  • R3: Produktu kimikoen erreaktibotasunarekin erlazionatutako arazoak ulertu.
  • R4: Estekiometrian oinarritutako kalkuluak egiten jakitea. Datu eta emaitza garrantzitsuak ulertzen jakitea.
  • R5: Kimika laborategi batean berezkoak diren oinarrizko lanak teorikoki eta praktikoki ezagutzea.

RESULTADOS APRENDIZAJE ENAEE:
ENAEE-1: Bere ingeniaritza adarrean dauden printzipio zientifiko eta matematikoen ezagutza eta ulermena.
ENAEE-7: Egokiak diren analisi-metodoak eta modelizazio-metodoak aukeratu eta aplikatzeko ahalmena

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
A-1 Azalpen/parte hartze saioak 45  
A-2 Praktikak 15  
A-3 Ikaskuntza kooperatiboko jarduerak   7,5
A-4 Proiektuak taldeka egitea   7,5
A-5 Ikaslearen beregaineko ikasketa eta lana   60
A-6 Tutoretzak eta ebaluazio frogak 15  
Guztira 75 75

 

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio jarduera Pisua (%) Errekupera daitekeen edo ez   Eskatzen den nota minimoa
R1, R2, R3, R4, R5 Eproba idatziak 75 Bai 5
R3, R4, R5 Laborategiko lana eta txostenak 7,5 Ez *
R3, R4, R5 Lan experimentalaren azterketa 17,5 Bai *

 

*Irakasgaia gainditzeko lortu behar den gutxieneko kalifikazioa 10-etik 5 bat izango da, bai Erantzun Luzeko Frogetan, eta laborategiko froga eta txostenetako batazbestekoan.

 

Jardueretako batean ez badira betetzen ponderazioa egiteko gutxieneko baldintzak, irakasgaiaren nota 4,9 izanen da 10etik (ez-gainditua).

 

 

 

 

 

Gora

Gai-zerrenda

Teoria programa

I. Sarrera

Zientzia Kimikoa

II. Materiaren egitura

Materiaren konposaketa

Elementuen sailkapen periodikoa

Lotura kimikoa

Agregazio-egoerak

Disoluzioak

III. Erreakzio kimikoaren oinarriak

Termodinamika kimikoa

Zinetika kimikoa

Oreka kimikoa

Estekiometria eta materia balantzeak

IV. Erreakzio kimikoak

Azido-base erreakzioak

Elektroien trukaketa erreakzioak (oxidazio-erredukzio)

Hauspeatze/disoluzio prozesuak

 

V. Kimika organikoaren sarrera

Formulaketa eta nomenklatura

Azido-base, oxidazio, kondentsazio eta polimerizazio erreakzioak

 

Laborategiko praktiketako programa

 

1. Substantzia organiko baten prestakuntza

2. Termokimika, erreakzio beroa eta Hessen Legea

3. Merkatuko produktu baten azidotasunaren analisia

4. Erreakzio abiadura

5. Metalen erredukzio boterea. Eskala elektrokimikoa

 

 

 

Gora

Praktika esperimentalen programa

1. Substantzia organiko baten prestakuntza

2. Termokimika, erreakzio beroa eta Hessen Legea

3. Merkatuko produktu baten azidotasunaren analisia

4. Erreakzio abiadura

5. Metalen erredukzio boterea. Eskala elektrokimikoa

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia:
Kimika Orokorra. F. Basterretxea, G. Zabala, F. Mijangos, I. Izurieta, N. Etxeberria, E. Martinez de Marigorta. Editoriala: UEU-Udako Euskal Unibertsitatea

WHITTEN, Química, 10ª Ed. Cengage Learning

PETRUCCI Química General, 10ª Ed. Prentice HALL, 2011.
CHANG, Química, 10ª Ed. McGraw Hill, 2010.

Osagarriak:
DAVIS, BLAKE, STANLEY, WHITTEN, PECK. Química, 8ª Ed. Cengage Learning Editores, 2008
ATKINS-JONES, Principios de Química, 3ª Ed. Medica Panamericana, 2005.

Praktikak:
Kimika Aplikatua Saila. Praktikak hasi aurretik banatuko diren gidoiak.

Formulaketa eta nomenklatura:
PETERSON, Fundamentos de nomenclatura química. Ed. Reverté, 2012.
CIRIACO, Nomenclatura de Química Inorgánica. Recomendaciones de la IUPAC de 2005.  Ed. Prensas Universitárias de Zaragoza, 2007.
QUIÑOÁ, RIGUERA Nomenclatura y representación de los compuestos orgánicos. Ed. McGraw-Hill, Madrid, 2005.

 

 

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Non emango den

 Arrosadiako Kanpusa

Gora