Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Zuzenbidean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 351202 Irakasgaia: ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEAREN OINARRIAK
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Zuzenbidea
Irakasleak:
ROMEO RUIZ, ARITZ (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

OINARRZIKOA/ZUZENBIDEA

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Ikasgai honen objektua Administrazio Zuzenbidearen oinarri orokorren ikasketa da. Ikasleak Administrazio Publikoaren jarduera eta herritarren eskubideak oinarritzen dituzten hastapen eta arau orokorren ezagupenean sarbideratzea du helburu. Administrazio Zuzenbidearen kontzeptualizazioa eta eraketa historikoa aztertu ondoren,  iturriak, administrazio-egintza, prozedura administratiboa, errekurtso administratiboak, irakasten dira administrazio-jarduera ezberdinak eta, oso bereziki, zehatze ahala irakasten dira. Modu honetan, ikasleek Administrazio Publikoen funtzionamenduaren eta haiekin erlazionatzeko moduaren inguruko oinarrizko ezagupena eskuratuko dute. Atal hauek guztiak ikastearekin ikasleek Administrazioan bertan, edo Administrazioaren aurrean jarduteko oinarrizko tresnak eskuratzea lortu nahi da.

Gora

Gaitasun orokorrak

Ez dagokio.

Gora

Berariazko gaitasunak

Es dagokio.

Gora

Ikasketaren emaitzak

IE18.- Idatzi juridikoak idaztea.

IE19.- Egoera bati aplikagarriak zaizkion Zuzenbidearen iturriak bilatzea, hautatzea eta maneiatzea.

IE20.- Problema juridikoei soluzioa bilatzea Zuzenbidearen iturriak aplikatuz eta interpretatuz.

IE22.- Errealitate sozialeko problema juridikoak identifikatzea.

IE23.- Testu juridikoak irakurtzea eta interpretatzea.

IE24.- Auzi nagusiak aztertzea eta sintetizatzea, nagusiki arlo juridikoan.

IE30.- Lana efizientziaz antolatzea eta planifikatzea, eskuraturiko gaitasun sozial eta antolakuntzakoak aplikatuz.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
A-1 Klase teorikoak 30  
A-2 Praktikak 15 30
A-3 Eztabaidak, amankomunean jartzea, talde-tutoretzak 15  
A-4 Lanak egitea    
A-5 Materialaren irakurketa   7
A-6 Banakako ikasketa    51
A-7 Azterketak, ebaluazio probak 2  
A-8 Banakako tutoretzak    
Osotara 62 88

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
 R142,R145,R23,R44,R207,R47 Lanak eta kasu praktikoak egitea. Saiatuta, ikasgaia gainditu ez duten ikasleek, berreskuratu ahal izango dute atal hau ez ohiko deialdian 20 % BAI. Ez ohiko deialdian  
R142,R145,R23,R40,R20,R16,R44, R1,R207,R47,R18 Azken azterketa (zati teoriko batekin eta kasu praktiko baten edo batzuen ebazpenarekin). Azterketa partziala egiteko aukera egongo da, horrela
erabakitzen dute irakasgaiko irakasleek . Irakasgaiaren Irakasle arduradunak hala erabakiko balu, azterketa partziala liberatorioa izan ahalko da, proba gainditzen duten ikasleendako (alegia,  10etik 5eko kalifikazioa eskuratu dutenendako)
70 % BAI . Ez ohiko deialdian Irakasgaia gainditzeko, 10etik 4ko edo hortik gorako kalifikazioa behar da azken azterketan (edo kalifikazio proportzionala balioespenarekiko). Azterketa finalean 10etik 4tik beherako nota lortuz gero, ebaluazio jarraiaren kalifikazioa hartuko da kontuan, eta irakasgaiaren azken kalifikazioa, ebaluazio jarraiaren kalifikazioa eta azterketa finalaren kalifikazioa batuta, ezin izango da 10etik 4 '9 izan (alegia, ez gainditua).
R40,R16,R1,R18 Saio presentzialetan (teorikoak zein praktikoak) bertaratze eta parteartze aktiboak 10% Ez.  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gora

Gai-zerrenda

1go Gaia. Administrazio Zuzenbidea eta bere hastapen konstituzionalak 1 Administrazio Zuzenbidearen osaera historikoa. 2. Administrazio Zuzenbidearen Kontzeptua. 3. Administrazio Zuzenbidearen printzipio konstituzionalak. 4. Administrazio Zuzenbidearen erregimena.                    4. 1. Legezkotasun printzipioa.                    4. 2. Ahal administratiboak.                    4. 3. Norbanakoen bermeak.
2. Gaia. Administrazio Publikoak eta Herritarrak 1. Administrazio Publikoaren kontzeptua.                    1. 1. Definizioa.                    1. 2. Pertsonifikazio juridikoa eta administrazio organoak. 2. Lurralde Administrazioak. 3. Lurralde oinarririk ez duten administrazioak                    3. 1. Korporazio administrazioak.                    3. 2. Administrazio instumentalak.                             A. Erakunde administrazioak.                             B. Administrazio independenteak. 4. Herritarrak
3. Gaia. Administrazio zuzenbidearen iturriak (I). Konstituzioa eta hierarkizatu gabeko arautzetasuna 1. Iturri-sistema 2. Konstituzioa. 3. Legeak eta Gobernuaren lege lerruneko arauak 4. Gobernuaren lege lerruneko arauak.                    4. 1. Lege dekretuak                    4. 2. Legegintzazko dekretuak 5. Hierarkizatu gabeko arautzetasuna 5. 1. Ohitura, aurrekasua eta administrazio eginera. 5. 2. Zuzenbidearen printzipio orokorrak. 5. 3. Jurisprudentzia.
4. Gaia. Administrazio zuzenbidearen iturriak (II): Erregelamendua. 1. Erregelamenduaren kontzeptua.                    1. 1. Definizioa: legearekiko menpekotasuna.                    1. 2. Administrazio ekintzekiko ezberdintasuna                    1. 3. Erregelamenduak egiteko ahala.                    1. 4. Arau-eragingarritasuna: banakako indargabeezintasuna. 2. Erregelamendu motak. 3. Erregelamenduak egiteko prozedura. 4. Legez kanpoko erregelamenuen kontrola.
5. Gaia. Administrazio egintza (I): Kontzeptua eta egintza motak. 1. Kontzeptua. 2.. Antzeko figurekin ezberdintasunak                    2. 1. Egintza politikoak edo gobernu egintzak.                    2. 2. Erregelamenduekiko ezberdintasunak 3. Egintza motak, subjektuak direla eta sailkatuak                    3. 1. Egintza orokorrak eta singularrak.                    3. 2. Aldebakarreko egintzak eta aldebiko egintzak. 4. Egintza motak, prozeduran duten posizioarekiko eta  beren aurkaratzetasunarekiko sailkatuta.                    4. 1. Administrazio bidea agortzen duten egintzak (egoera sortzen duten egintzak).                    4. 2. Egintza irmoak. Irmotasuna eta errekurtsoa ezartzeko ezintasuna.                    4. 3. Behin betiko egintzak eta izapide egintzak. 5. Egintza motak, sortzen duten ondorioen arabera: aldeko egintzak, kargak ezartzen dituzten egintzak eta efektu bikoitzeko egintza edo egintza mistoak. 6. Araututako egintzak eta zuhurtziagabekeriazko egintzak                    6. 1. Administrazio zuhurtziagabekeria                    6. 2. Kontzeptu juridiko zehaztugabeak.                    6. 3. Zuhurtziagabekeria kontrolatzeko teknikak. 7. Egintza motak, formaren arabera: Egintza espresuak eta alegiazko egintzak.
6. Gaia. Administrazio Egintza (II): Eragingarritasuna, betearazpena eta baliogabetasuna.  1. Baliozkotasun presuntzioa. 2. Administrazio egintzen eragingarritasuna. 3. Administrazio egintzen jakinarazpena eta argitaratzea. 4. Administrazio egintzen betearazpena:                    4. 1. Printzipio orokorrak.                    4. 2. Nahitaezko betearazpenerako bitartekariak. 5. Administrazio egintzaren baliogabetasuna:                    5. 1. Zuzenbide osoko deuseztasuna          5.2. Deuseztagarritasuna eta  baliogabetzailea ez den irregulartasuna 
7. Gaia. Administrazio prozedura (I):  aspektu orokorrak. 1. Kontzeptua, prozedura motak eta erregulazioa. 2. Subjektuak administrazio prozeduran                    3. 1. Administrazio organoak.                    3. 2. Interesdunak. 3. Prozeduraren hasiera. 4. Prozeduraren garatzea edo instrukzioa.
8.  Gaia. Administrazio prozedura (II): prozeduraren amaiera. 1. Amaiera forma anormalak: atzera egitea, uko egitea, iraungitzea. 2. Prozeduren ebazpen espresua 3. Hitzarmenezko amaiera. 4. Alegiazko amaiera: administrazio isiltasuna
9. Gaia. Administrazio egintzen berrikuspena administrazio bidean (I): administrazio errekurtsoak. 1. Administrazio errekurtsoak eta motak. 2. Gora jotzeko errekurtsoa. 3. Berraztertzeko errekurtsoa. 4. Berrikuspeneko errekurtsoa. 5. Errekurtsoaren prozedura          5. 1. Hasiera.          5.2 Garapena, bereziki errekurritutako egintzaren etendura.          5. 3. Amaiera.
10. Gaia. Administrazio egintzen berrikuspena administrazio bidean (II):  ofiziozko berrikuspena. 1. Zuzenbide osoz deusez diren egintzen eta xedapenen ezeztapen zuzena.                    1. 1. Oinarria eta objektua.                    1. 2. Berrikuspen-prozedura. 2. Egitntza deuseztagarrien berrikusena eta kaltegarritasun errekurtsoa. 3. Administrazio egintzen ezeztapena. 4. Akats material eta aritmetikoen zuzentzea.  5. Administrazio berrikuspenaren mugak.
11. Gaia. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa eta administrazioarekiko auzien prozedura. 1. Administrazio jardueraren control judiziala. 2. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa.                    2. 1. Eremu funtzionala.                    2. 2. Jurisdikzio organoak. 3. Administrazioarekiko auzien prozeduraren subjektuak. 4. Administrazioarekiko auzi errekurtsoaren objektua.
12. Gaia. Administrazioarekiko auzien prozedura. 1. Administrazioarekiko auzien prozedura, orokorrean. 2. Administrazioarekiko auzien prozedura arrunta. 3. Errekurtso sistema administrazioarekiko auzien ordenean.                    3. 1. Orokorrean                    3. 2. Apelazio-errekurtsoa.                    3. 3. Kasazio-errekurtsoak 4. Administrazioarekiko auzi epaien betearaztea.
13. Gaia. Administrazio jardueraren formei hurbilketa. 1. Administrazio jardueraren motak: mugatze jarduera, zerbitzu publikoko jarduera, dzuztapen jarduera, desjabetze jarduera. 2. Administrazio elektronikoa. 2. 1. Administrazio elektronikoaren kontzeptua. 2. 2. Administrazio elektronikoaren printzipio juridikoak. 2. 3. Herritaren eskubideak administrazio elektronikoa dela eta. 2. 4. Sinadura elektronikoa.. 3. Datu pertsonalen babestea.
14. Gaia. Zehatze jarduera administratiboa (I): oinarria eta printzipioak. 1. Administrazioaren zehatze-ahala: eboluzioa, oinarria eta kontzeptua. 2. Zehatze prozeduraren printzipioak.                    2. 1. Zehatze sistema konfiguratzen duten printzipioak.                             A. Legezkotasun printzipioa eta lege erreserba                             B. Tipikotasun printzipioa.                             C. Preskriptzio printzipioa.                    2. 2. Zehatze sistemaren esleitze printzipioak.                             A. Erruduntasun edo erantzukizun printzipioa.                             B. Proportzionaltasun printzipioa.                             C. Non bis in ídem printzipioa. 3. Arau hauste administratiboak. 4. Administrazio zehapenak.                    4. 1. Kontzeptua.          4. 2. Zehapen motak eta neurri erantsiak.
15. Gaia. Zehatze jarduera administratiboa (II): zehatzeko prozedura. 1. Zehatzeko prozedura administratiboaren printzipioak. 2. Zehatzeko prozedura administratiboaren faseak. 3. Zehapenen betearatzetasuna.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


  • COSCULLUELA MONTANER, L., Manual de Derecho Administrativo, Thomson Reuters, azken edizioa
  • AAVV., Lecciones y materiales para el estudio del Derecho Administrativo, tomo I, tomo III vol. I, tomo IV, ed. Iustel
  • SANTAMARÍA PASTOR, J. A., Principios de Derecho Administrativo General, 2 vols. Ed. Iustel, Madrid, azken edizioa.
  • PARADA VAZQUEZ, R., Adminstrazio Zuzenbidea, I, Zati Orokorra, Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 1996.
  • ARZOZ, X., Administrazio-Zuzenbidearen Hastapenak, Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea-Universidad del País Vasco, 2006.
  • PARADA VAZQUEZ, R., Derecho Administrativo I, Parte General, Madrid: Marcial Pons, azken edizioa.

 

Bibliografía osagarria

  • García de Enterría, E. y Fernández Rodríguez, T. R., Curso de Derecho Administrativo, 2 vols., Civitas, Madrid.
  • González Navarro, F., Derecho Administrativo Español, ed. EUNSA, Pamplona.
  • González Pérez, J y González Navarro, F., Comentarios a la Ley de régimen jurídico de las Administraciones públicas y procedimiento administrativo
  • Nieto, A., Derecho administrativo sancionador, 4ª ed., Tecnos, Madrid, 2004.Muñoz Machado, S., Tratado de Derecho Administrativo y Derecho Público General, ed. Iustel, Madrid.

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Non emango den

Ikasgelategian

Gora