Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Zuzenbidean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 351105 Irakasgaia: EKONOMIAREN HASTAPENAK
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
GALARZA PRIETO, ENRIQUE   [Tutoretzak ] LERA LOPEZ, FERNANDO (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko / Ekonomia

Gora

Gaitasun orokorrak

Ikasgai honen bidez ikasleak barneratu beharko dituen konpetentziak honakoak dira:

  • Analisi eta sintesi gaitasuna
  • Antolaketa eta plangintza gaitasuna
  • Arazoen konponketarako gaitasuna
  • Informazioaren kudeaketarako gaitasuna

Gora

Berariazko gaitasunak

Ikasgai honen bidez ikasleak honako konpetentzi espezifiko hauek barneratuko ditu:

  • Ekonomia arloko informazio iturriak eta informazio herramintak erabiltzen jakitea.
  • Gerta daitezkeen fenomeno eta prozesuen aurrean ikasleak bakarrik jokatzeko ahalmena eskuratzea.
  • Arlo ezberdinetan informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen jakitea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Gaiarekin lotutako idazkiak zuzenki egitea

Irakasgaia gainditzeko plangintza egokia zehaztea

Berezko ondorio eta iritzi zientifikoak izatea

Mota ezberdineko ariketa eta frogak gainditzea

Afera ekonomiko nagusienak ezagutu eta ulertzea

Gora

Metodologia

 

Jarduera hezigarriak Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
A-1 Klase teorikoak 43  0
A-2 Praktikak 30 15
A-3 Lanen elaborazioa    20
A-4 Banakako tutoretzak  2  0
A-5 Materialaren irakurketak   20
A-5 Ikasketa indibiduala    26
A-6 Azterketak, frogak 2  
     
...    
Osotara 60 90

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

 

Konpetentzia Aktibitate formatiboa
Analisi eta sintesi gaitasuna Klasean azaltzen diren gaien inguan ikasleak egiten dituen galdera eta esku hartzeak
Antolaketa eta plangintza gaitasuna Bidaltzen diren lanak denboran eta kalitatean aurkeztea
Arazoen konponketarako gaitasuna Klasean azaltzen diren ariketa praktikoak ebaztea
Informazioaren kudeaketarako gaitasuna Gai bakoitzaren inguruan ikasleak egin beharreko idatzizko testua.
   

Gora

Hizkuntzak

Euskera

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
 R142, R20, R167, R107  Azterketa finala %50a  Bai. Errekupera daiteke Ez.
R142, R145, R138, R20, R5, R6   Talde lana burutzea eta gelan egindako aurkezpen partehartzailea %20a  Ez. Ezin berreskuratu Ez.
R142, R20   Ikasturtean zehar egindako frogak %20a  Bai. Errekupera daiteke Ez.
R145, R138, R20, R5 Gelan egindako elkarren arteko jarduerak eta nehorren partehartzea %10a. Ez. Ezin berreskuratu Ez.

 

Lau osagai ditu azken kalifikazioak

 

Azterketa finala: Irakasgaiaren funtsezko adigaien ulermen maila eta erabiltzeko gaitasun maila zehazteko azterketa finala eginen da. Osotara, notaren %50a  izanen dia. Errekuperagarria da, ez ohiko azterketa bat eginez.

Talde lana burutzea eta gelan egindako aurkezpen partehartzailea: Seihilekoan zehar talde lan bat prestatuko da; gelan aurkeztuko da, ikaskide guztien artean eztabaidatzeko. Kalifikazio finalaren haren zatia %20a da, eskola praktikoetara joatearekin lotuta. Ez ohiko ebaluaketan jarduera hau ezin da berreskuratu.

Ikasturtean zehar egindako frogak. Ikasturtean zehar hainbat froga eginen dira, azken notaren %20a balioko dutenak. Froga hauek errekuperatu daitezke, ezagueren froga berezi baten bitartez.

Gelan egindako elkarren arteko jarduerak eta nehorren partehartzea. Elkar laneko zenbait jarduera praktikoak gelan jorratuko dira, beti ere eskola praktikoetan. Ikasle bakoitzak gelan dituen jarrera eta jokaera aktiboak ere kontuan hartuko dira. Nota finalaren %10a da, eta ezin da errekuperatu.

Gora

Edukien azalpen laburra

 

 

Ikasgai honek Ekonomiaren inguruko oinarri eta kontzeptu orokorrak eskaini nahi dizkio ikasleari, Zuzenbidearen arlora bideratzen delarik. Baita ere, ikasgai honen ulertzeak ikasleek aurrerago izango dituzten beste ikasgaien ulermena ahalbideratuko du

 

 

Gora

Gai-zerrenda

 

 

1. GAIA: Oinarrizko kontzeptuak

1.1.¿Zer da ekonomia?

1.2. Urritasuna eta eraginkortasuna

1.3. Antolaketa ekonomikoaren hiru arazoak

 

2. GAIA: Kontsumitzaileen portaera

2.1. Hautapena eta asegarritasunaren teoria

2.2. Baliabideen eskaintza, ondasunen eskaria.

2.3. Kontsumitzaileen soberakina

2.4. Balioaren paradoxa

 

3. GAIA: Enpresa baten ekoizpen erabakiak

3.1. Enpresa: oinarrizko kontzeptuak. Ekoizpen funtzioa. Guztirako ekoizpena, bataz bestekoa eta erantsia. Etekin beherakorren legea. Eskalako etekinak. Epe luzea eta epe laburra. Aldaketa teknologikoa.

3.2. Kostuen Analisi Ekonomikoa. Guztirako kostua: finkoa eta aldakorra.

3.3. Lehia perfektua

3.4. Enpresa lehiakorraren erabakiak

 

4. GAIA: Oreka lehia merkatuetan

4.1. Eskariaren taula

4.2. Eskaintzaren taula

4.3. Eskaintzaren eta eskariaren arteko oreka

 

5. GAIA: Merkatuaren hutsuneak eta eskuhartze publikoa

5.1. Estatuaren zeregin ekonomikoa: esleipena, banaketa eta egonkortasuna.

5.2. Eraginkortasuna

5.3. Herri ondasunak

5.4. Kanpo eraginak  

5.5. Ekitatea

5.6. Hazkundea eta egonkortasun makroekonomikoak

 

6. GAIA: Merkatuko Interferentzia eta eraginkortasun ezak

6.1. Prezioen kontrola

6.2. Gutxieneko soldatak eta lan eskaintzaren kontrola

6.3. Zergak: eraginkortasun galera berreskuraezina

 

7. GAIA: Lehia inperfektua eta monopolioaren arazoa

7.1. Lehia inperfektuaren patroiak

7.2. Diru sarrera erantsia

7.3. Nola maxizatzen ditu diru sarrerak monopolista batek?

 

8. GAIA: Oligopolioa eta monopolio-lehia

8.1. Lehiatzaile inperfektuen jokabidea

8.2. Enpresa handien jokabidea

8.3. Lehia inperfektuari buruzko balantzea

 

9. GAIA: Lan merkatua eta langabezia

9.1. Ziklo ekonomikoak

9.2. Langabezia

 

10. GAIA: Hazkunde ekonomikoa eta eskaintza agregatua

10.1. Herrialdeen hazkundearen joerak

10.2. Eskaintza agregatuaren funtsak

 

11. GAIA: Orekaren doktrina klasikoa

 

12. GAIA: Teoria makroekonomiko Keynesiarra

 

13. GAIA: Ekonomia Politikoa eta política ekonomikoa

13.1. Funtsak

13.2. Zentzuzko iguripenak

13.3. Ondorioak makroekonomiarako

13.4. Langabezia

13.5. Ondorioak polítika ekonomikorako

 

14. GAIA: Gastu publikoa ongizatearen estatuan

15. GAIA: Diru sarrera publikoak: zergak

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


 

Oinarrizko bibliografia

- M. Zurbano   'MIkroekonomia'  UEU (apunteak)

- R. Edwards eta S Bowles 'Ekonomiarako Sarrera' UPV-EHU (apunteak)

 

Osagarria bibliografía:

-  Krugman, P., y Wells, R., (2022). Fundamentos de Economía, 5ª edición original. Ed. Reverte.

-   Torres López, J. (2022). Introducción a la economía. Pirámide.

- De la Torre Diaz, F. (2023). Y esto ¿quién lo paga? Economía para adultos. Penguin Random House Grupo Editorial.

 



Gora

Non emango den

Ikasgelategian

Gora