Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025
Soziologia Aplikatuan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 307106 Irakasgaia: GIZARTE EGITURA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana
Irakasleak:
FELIU MARTINEZ, RICARDO (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Erakunde sozialak eta egitura

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Desparekotasuna eta estratifikazio soziala. Estratifikazio sozialeko sistemak. Desparekotasunaren historia. Estratifikazio sozialari buruzko teoria klasikoak: Marx, Weber eta ikuspegi funtzionalista. Estratifikazio sozialari buruzko gaur egungo teoriak. Klase sozialen eredu analitiko nagusiak. Desparekotasun sozial berriak. Generoaren, adinaren eta etniaren estratifikazioa. Ospe soziala. Desparekotasun ekonomikoa. Pobrezia eta bazterkeria soziala. Mugikortasun soziala eta justizia soziala. Intersekzionalitatea. Prekariatua.

Gora

Ikasketaren emaitzak

IE03. Errealitate sozialari buruzko ikuspegi teorikoak ikastea.

IE11. Estratifikazio sozialeko prozesuak eta haiek erreproduzitzen dituzten prozesu nagusiak ulertzea eta aztertzea.

IE17. Prozesu eta testuinguru sozialak dagokien testuinguru historiko eta kulturalean ulertzea eta esplikatzea.

IE18. Krisi eta gatazka sozialen testuinguruak aztertzea.

IE20. Gaur egungo gizarteen bilakaera eta eraldaketa eta egungo munduaren erronka nagusiak aztertzea.

IE26. Alderdi sozialak neurtzeko tresnak eta adierazle sozialak ongi erabiltzen jakitea.

IE31. Ikuspegi konparatua erabiltzea ingurune kulturalak, politikoak eta sozialak ulertzeko eta aztertzeko.

IE34. Begirada kritikoa garatzea fenomeno sozialak aztertzeko.

IE47. Genero ikuspegia errealitate sozialaren azterketan txertatzea.

Gora

Metodologia

IM01. Eskola magistrala

IM02. Parte hartzeko eskola eta jarduera gidatua

IM03. Lan teoriko-praktikoa

IM04. Irismen mugatuko proiektua

IM05. Arazoetan oinarritutako ikaskuntza

IM06. Bakoitzaren ikaste lana

 

PRESTAKUNTZARAKO JARDUERA ORDUAK PRESENTZIALTASUNA
PJ01. Eskola teorikoak (teoria baten oinarriak, adibideak, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 40 % 100
PJ02. Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak 12 % 100
PJ03. Lanak egitea eta, hala badagokio, baita ahozko defentsa ere 30 % 10
PJ04. Ikaslearen ikasketa autonomoa 58 % 0
PJ05. Tutoretzak 5 % 0
PJ06. Ahozko edo idatzizko azterketak 5 % 100

 

Gora

Ebaluazioa

EBALUAZIO SISTEMAK GUTXIENEKO PONDERAZIOA GEHIENEKO PONDERAZIOA
ES02. Aipamen eta laburpenei buruzko lan teorikoak. 10 20
ES03. Lan praktikoak: behaketa, proposamena, eta, hala badagokio, ebaluazioa. 20 40
ES04. Ahozko edo idatzizko probak, partzialak edo osokoak. 50 70

Gora

Gai-zerrenda

1.- Egitura Soziala, desparekotasuna eta estratifikazio soziala.

2.- Estratifikazio soziala gizartean (Ikuspegi holistikoa).

3.- Gizarte estratifikazioa gizarte garaikideetan. 

4.- Gizarte desparekotasunaren neurketa.

5.- Mugikortasun soziala.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


 

Carabaña, J. y De Francisco, A. (comps) (1993) Teorías contemporáneas de las clases sociales, Madrid: Pablo Iglesias  (Ref. Biblioteca Alumnos I 525-2-1)

Carabaña, J. (2016) Ricos y pobres, Madrid: La Catarata

Crompton, R. (1994) Clase y estratificación, Madrid: Tecnos (Ref. Biblioteca Alumnos I 520-1-1)

Lenski, G. E. (1993) Poder y privilegio, Buenos Aires: Paidos 

Kerbo, H.R. (2003) Estratificación social y desigualdad (5 edición)Madrid: Mc Graw Hill (Ref. Biblioteca Alumnos I 520-2-1-2003)

Requena, M. Salazar, L. y Radi, J. (2013) Estratificación Social , Madrid: McGraw Hill (Ref. Biblioteca Alumnos I 520-5-1)

 

Gora

Hizkuntzak

Euskera

Gora