Kodea: 306404 | Irakasgaia: GIZARTE INGURUNEARI BURUZKO PROIEKTU DIDAKTIKOAK | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Nahitaezkoa | Ikasmaila: 4 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
BERRAONDO PIUDO, MIKEL [Tutoretzak ] | NAVARRO NERI, IÑAKI (Resp) [Tutoretzak ] |
Didaktiko eta Diziplinazkoa / Natura eta Gizarte Ingurunearen ezagutza eta bere didaktika
2.1 Oinarrizko gaitasunak
1. OG- Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.
2. OG- Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta arazoak konponduz erakusten diren gaitasunak edukitzea.
3. OG- Ikasleek (normalean beren ikasketen arloan) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasun izatea, arlo sozial, zientifiko eta etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.
5. OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketa abileziak garatu izatea.
2.2 Gaitasun Orokorrak
1. GO- Lehen hezkuntzako curriculum-arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.
2. GO- Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.
3. GO - Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Eskola curriculumeko zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea.
6. GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduera desberdinak ezagutzea. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza lanak eta orientazio lanak egitea, ikasleek dituzten hezkuntza-behar bereziak kontuan hartuz. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.
7. GO - Hezkuntza komunitateko eta inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan jardutea. Irakaskuntzaren eginkizun hezitzailea norbereganatzea, eta hiritartasun aktibo baterako heziketa demokratikoa sustatzea.
8. GO - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.
9. GO - Etorkizun jasangarria izateko norbanakoen eta gizartearen erantzukizuna balioestea.
10.GO- Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.
11.GO- Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.
12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.
2.3 Zeharkako gaitasunak
2. ZG- Gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa" ren C1 mailako hizkuntza gaitasuna erakustea.
3. GE - Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.
4. GE - Ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta testuinguruetan eta testuinguru eleanitzetan diseinatzea eta erregulatzea. Ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea, begirunea eta giza eskubideak aintzat hartzea.
6. GE - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, baita bere funtzionamendua ere, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.
7. GE - Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.
Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.
- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.
- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.
ZEHAZTASUN
ikaskuntzaren emaitzak | Edukia | Prestakuntza jarduera | Ebaluazio estrategia |
1. Proiektuetan eta arazoetan oinarritutako ikaskuntzaren(POI-AOI) heziketa balioak eta bere ikasgelako aplikazioaren faseak aipatzea. | 1. gaia | A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6 | Ebaluazio proba |
2. Metodo historikoa eta Geografikoa aplikatzeko urratsak azaltzea | 2. gaia | A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6 | Ebaluazio proba |
3. Historiografia eta geografia joera esanguratsuenak aipatzea eta didaktikari egin dioten ekarpena azaltzea | 2. gaia | A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6 | Ebaluazioa proba |
4. Annalen historiografia eskola eta didaktikari egin dion ekarpena azaltzea | 2. gaia | A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6 | Ebaluazio proba |
5. Aipatutako artikuluetatik informazio aipagarria ateratzea, esaterako, Lehen Hezkuntzako ikasgelan honi buruzko laburpena egiteko: garai historia eta ezagutzaren eraikuntza eta azalpen historikoa | 2. eta 3. gaiak eta irakasleak aholkatutako artikuluak | A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6 | Ebaluazioa proba eta irakurgaiei buruzko galdetegia |
6. Ahozko iturriak eta ikono iturriak aztertzea (iturri historikoak), beren garrantzia balioestea, interpretatzea, aztertzea eta proiektu didaktiko batean aplikatzea. | 3. gaia | A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6 | Iturriak proiektu didaktikoan aurkeztea |
7. Proiektuetan eta arazoetan oinarritutako ikaskuntzaren eta metodo historikoaren eta geografikoaren metodologia integratzea eta azaltzea | 1. eta 2. gaiak | A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6 | Ebaluazio proba |
8. Eskuratutako ezagutza erabiltzea proiektu didaktiko bat eta material didaktikoa diseinatzeko esparru teoriko eta metodologiko egoki batetik. Lehen Hezkuntzarako ikasgelan gizarte ezagutza eraikitzea ahalbidetu behar du esparru horrek. | 1., 2. eta 3. gaiak. | A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6 | Proiektu didaktikoa |
Kodea | Azalpena |
IM1 | Azalpen magistralak talde handian |
IM2 | Interakzioa talde handian |
IM3 | Interakzioa talde ertainean |
IM4 | Bakarkako interakzioa: ikasketa autonomorako jarduerak |
Jarduera Hezigarriak | Ordu presentzialak | Ordu ez presentzialak |
PJ-1 Azalpen eskolak/Eskola parte-hartzaileak | 15 | 100 |
PJ-2 Praktikak | 45 | 100 |
PJ-3 Irakurketa, lanak egitea eta ahozko defentsa | 30 | 100 |
PJ-4 Bakarka ikastea | 50 | 100 |
PJ-5 Tutoretza bakarka | 5 | 100 |
A-6 Azterketak, ebaluazio probak | 5 | 100 |
Irakaskuntzaren metodologiak aplikatzean eta preskuntza jarduerak egitean, eginahalak egiten ditugu desberdintasunik izan ez dadin generoa dela-eta, eta ikasleek gelan parte-hartze orekatua izan dezaten saiatuko gara.
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
1. E, 2. E, 4. E, 5. E, 7. E | 4. ES / Ebaluazio proba | % 30 | Errekuperatzeko modukoa, idatzizko proba bat eginez | Azkeneko kalifikazioan ponderatu ahal izateko gutxieneko nota = 4/10 |
3. E, 5. E, 6. E, 8. E | 3. ES / Proiektu didaktiko bat taldean diseinatzea | % 70 | Errekuperatzeko modukoa, lana zuzendurik aurkeztuz gero irakasleak ezarritako datetan eta moduan | Azkeneko kalifikazioan ponderatu ahal izateko gutxieneko nota = 4/10 |
1. gaia. Gizarte Zientzien arloko proiektu didaktikoak diseinatzea. Oinarri teorikoak eta adibideak.
2. gaia. Gizarte Zientzien arloko proiektu didaktikoetan gaitasunen araberako ebaluazio-ikaskuntzarako estrategiak eta metodologiak.
3. gaia. Gizarte zientziak eta haien ikaskuntza integrala errealitatearen bidez. Iturrien erabilera eta ingurumena.
Praktika: Metodologia aktiboen ikuspegitik ikasgelan esku hartzeko proiektu bat lantzea.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizkoa
Arias, L; Egea, A. (2022) Didáctica de Geografía e Historia en Educación Primaria, Madrid, Síntesis.
Calle Carracedo, Mercedes de la. «Aprendizaje basado en proyectos (ABP): posibilidades y perspectivas en ciencias sociales». Iber: Didáctica de las ciencias sociales, geografía e historia, 2016, 7-12.
Fernández Valencia, Antonia. «Las mujeres como sujeto histórico: género y enseñanza de la historia». Didáctica de las Ciencias Experimentales y Sociales 24, n.o 18 (2005): 5-24.
MARTÍN GARCÍA, X. (2006). Investigar y aprender. Cómo organizar un proyecto. Barcelona: Universitat de Barcelona-Horsori.
DOMÍNGUEZ CASTILLO, J. (2015). Pensamiento histórico y evaluación por competencias. Barcelona: Grao.
Mendióroz Lacambra, A. M. (2013). Didáctica de las ciencias sociales formación del área e integración del conocimiento. Universidad Pública de Navarra = Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Servicio de Publicaciones.
Olcina Cantos, Jorge, y Álvaro-Francisco Morote Seguido, eds. La enseñanza de la geografía en el siglo XXI. Retos, recursos y propuestas docentes ante los nuevos desafíos globales. Universidad de Alicante, 2022.
Pérez de Albéniz, Alicia; Eduardo; Fonseca Pedrero, y Beatriz Lucas Molina. Iniciación al Aprendizaje Basado en Proyectos (ABP). Iniciación al Aprendizaje Basado en Proyectos: Claves para su implementación. Universidad de La Rioja, 2021. https://dialnet.unirioja.es/servlet/libro?codigo=785222.
RUIZ MARTIN, H. (2021). ¿Cómo aprendemos? Una aproximación científica al aprendizaje y la enseñanza. Barcelona: Grao.
TREPAT, C. A. y COMES, P. (1998). El tiempo y el espacio en la didáctica de las ciencias sociales. Barcelona: Grao.
Gomendagarria
Calvo Maturana, Antonio, Clelia Martínez Maza, Ágata Ortega Cera, y Lucía Priero Borrego, eds. Fuentes para el estudio de la Historia de las Mujeres. Granada: Comares, 2022.
Cobo Bedía, Rosa. «El género en las ciencias sociales». Cuadernos de Trabajo Social 18 (2005): 249-58.
Luri, Gregorio. La escuela no es un parque de atracciones. Una defensa del conocimiento poderoso. Ariel, 2020.
Simón Rodríguez, Elena. La igualdad también se aprende. Cuestión de coeducación. Madrid: Narcea, 2017.
Web de la Biblioteca de la UPNA: https://www.unavarra.es/biblioteca
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.