Kodea: 306112 | Irakasgaia: IRAKASLE LANBIDEA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Nahitaezkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
LEDESMA MARIN, NIEVES (Resp) [Tutoretzak ] | ESCUDERO LEGARRETA, JOSE IGNACIO [Tutoretzak ] |
Irakaskuntza lanbide gisa. Irakaskuntza-eginkizunaren Ezaugarriak, Araudia eta Gakoak. Irakasleen funtzioak eta beren inplikazio etikoak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eskola-etapetarako proposamen pedagogikoa: etapako curriculumaren ezagutza eta kudeaketa. Urteko/ikasturteko programazio didaktikoa (UPD edo IPD). Irakaskuntza eskolako eta gelako espazioan. Eskola-bizitzan parte hartzea: gakoak eta printzipioak. Eskola-eremua antolaketa, ebaluazioa eta kudeaketa. Irakaslana eta ekitatea: gainditu beharreko erronkak. Irakasleen prestakuntza eta irakaskuntzaren garapena.
Oinarrizko gaitasunak
1. OG Ikasleek frogatu izatea hainbat ezagutza dauzkatela ikasketa-arlo jakin batean. Arlo hori bigarren hezkuntza orokorraren oinarritik abiatzen da, eta testuliburu aurreratuetan oinarritzen bada ere, bere ikasketa eremuaren aitzinekoak diren ezagutzei dagozkien alderdi batzuk ere badituen maila batean egongo da.
2. OG Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
3. OG Ikasleek (normalean beren ikasketen arloan) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.
4. OG Ikasleek gaitasuna edukitzea ideiak, arazoak eta irtenbideak transmititzeko, publiko espezializatuari eta espezializatua ez denari.
Gaitasun orokorrak - Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua
1. GO Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.
2. GO Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.
3. GO Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.
4. GO Ikasgelan eta hortik kanpo bizikidetza sustatzea, diziplina arazoak konpontzea eta gatazkak era baketsuan konpontzen laguntzea. Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta horien gainean gogoeta egiten jakitea.
5. GO Taldean gogoeta egitea arauak onartzeaz eta besteekiko errespetuaz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.
7. GO Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.
9. GO Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.
10. GO 0-6 urte arteko aldian aiten eta amen orientatzailea izatea familia hezkuntzari buruz, eta ikasle bakoitzaren familiarekin eta familia guztiekin harremanetan egoteko beharrezkoak diren gizarte trebetasun guztiak menderatzea.
11. GO Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.
12. GO Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.
Gaitasun orokorrak - Lehen Hezkuntzako Irakasleen Gradua
1. GO Lehen Hezkuntzako curriculum-arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.
2. GO Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.
3. GO Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru aniztun, kulturaniztun eta eleaniztunetan. Eskola curriculumeko zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea.
4. GO - Ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan diseinatzea eta erregulatzea, arretaz hartuz, genero berdintasuna, ekitatea eta herritarren prestakuntzako balioen funtsa diren giza eskubideentzako errespetua eta sustapena.
5. GO Ikasgelan eta hortik kanpo bizikidetza sustatzea, diziplina arazoak konpontzea eta gatazkak era baketsuan konpontzen laguntzea. Ikasle bakoitzaren ahalegina, konstantetasuna eta diziplina sustatzea eta balioestea.
6. GO Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduera desberdinak ezagutzea. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza lanak eta orientazio lanak egitea, ikasleek dituzten hezkuntza-behar bereziak kontuan hartuz. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.
7. GO Hezkuntza komunitateko eta inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan jardutea. Irakaskuntzaren eginkizun hezitzailea norbereganatzea, eta hiritartasun aktibo baterako heziketa demokratikoa sustatzea.
8. GO Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.
10. GO Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.
12. GO Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zein diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zein diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.
Zeharkako gaitasunak
2. ZG Gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa"ren C1 mailako hizkuntza gaitasuna erakustea.
Berariazko gaitasunak - Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua
1. GE Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.
2. GE Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.
3. GE Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.
4. GE Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.
5. GE Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.
7. GE Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.
9. GE Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua ezagutzea, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.
10. GE Lankidetza, bizikidetza, motibazioa eta ikasteko nahia sustatzea, ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea eta familiekiko harremanak zaintzea.
11. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.
12. GE Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik.
Berariazko gaitasunak - Lehen Hezkuntzako Irakasleen Gradua
1. GE Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.
2. GE Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.
4. GE Ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta testuinguruetan eta testuinguru eleanitzetan diseinatzea eta erregulatzea. Ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea, begirunea eta giza eskubideak aintzat hartzea.
5. GE Eskola ikasketa eta bizikidetza testuinguruetan, arauen onarpenean, jarraikitasunean, norberaren diziplinan eta besteekiko begirunean sakontzea.
6. GE Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, baita bere funtzionamendua ere, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.
7. GE - Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.
8. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.
9. GE Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, ikasleek aktiboki parte har dezaten beren garapen sozial eta pertsonalean.
10. GE Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren diziplina irizpideetan ezartzea.
11. GE Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.
12. GE Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik. Kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.
13. GE Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza egitea, orientazioa ematea, eta gatazkak konpontzeko funtzioak betetzea. Ongi egindako lana baliozkotzen jakitea.
14. GE Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa sustatzea eta, etorkizun jasangarria iristeko, herritar aktiboen garapena ere bai.
Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.
- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea ,eta maisutasuna tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.
- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.
Irakasgai honetan gaitasun horiek honela zehaztuko dira:
1. IE Irakasgaiaren edukiei lotutako oinarrizko nozioak menderatzen dituela erakusten du (2. ES, 3. ES, 4. ES).
2.IE Eskola antolakuntza ulertzen du, baita ere hezkuntza erakundeen irakaskuntzaren planifikazioa eta ebaluazioa (2.ES, 4. ES).
3. IE Proposamen pedagogikoak eta programazio didaktikoak diseinatzen ditu, kontuan hartuta aniztasuna eta partaidetzarako eta gizarteratzeko eskaerak (3. ES).
4. IE Didaktikaren eta antolamenduaren dimentsioak modu autonomoan aditzera ematen ditu eta analizatzen ditu irakaskuntza eginkizunen testuinguru batean (2. ES, 4. ES).
5. IE Irakaskuntza eginkizuna balioesten du, eskola eta gizarte aktibo baten testuinguruan (1. ES, 2. ES, 3. ES).
6. IE Jarduera konprometitua erakusten du irakaskuntza eta ikaskuntza testuinguruen garapenarekin (1. ES, 2. ES, 3. ES, 4. ES).
7. IE Ikasitako ezagutzak aplikatzen ditu irakaskuntza jardueretako errealitate anitz eta zehatzetan (2. ES, 3. ES).
8. IE Dauden hezkuntza-berrikuntzako aukerak analizatzen ditu eta argi identifikatzen ditu haren osagarriak (2. ES, 3. ES, 4. ES).
Irakas metodologiak
Kodea | Deskribapena |
MD1 | Ikasgai magistrala osoko klasean |
MD2 | Talde handian antolatutako elkarrekintza |
MD3 | Talde ertainean antolatutako elkarrekintza |
MD5 | Banakako elkarrekintza: norberaren ikaste prozesurako eginkizun eta jarraibideak |
Prestakuntza Jarduerak
Kodea | Deskribapena | Orduak | Egote beharra |
1PJ | Klase teorikoak (oinarrien azalpena, adibideak, aplikazio eta burutze kontrastatuak, eta garapenak) | 45 | 100 |
2PJ | Klase praktikoak, edota kanpoan egindako praktikak | 15 | 100 |
3PJ | Lanen burutzea, eta dagokionean, horien ahozko aurkezpena | 30 | 10 |
4PJ | Ikaslearen ikaste autonomoa | 50 | 0 |
5PJ | Tutoretzak | 5 | 100 |
6PJ | Ahozko edo idatzizko azterketak | 5 | 100 |
Irakaskuntzaren metodologiak aplikatzean eta preskuntza jarduerak egitean, eginahalak egiten ditugu desberdintasunik izan ez dadin generoa dela-eta, eta ikasleek gelan parte-hartze orekatua izan dezaten saiatuko gara.
Ikasketaren emaitzak | Kalifikazio metodologiak | % | % errekuperagarria | Eskatzen den nota minimoa |
1. IE - 8. IE | 1. ES Klasera, edo, hala badagokio, ikastetxera joatea eta bertan parte hartzea. | 10 | Ez | |
1. IE - 8. IE | 2. ES Aipamen eta laburpenei buruzko lan teorikoak. | 20 | Ez | |
1. IE - 8. IE | 3. ES Lan praktikoak: behaketa, proposamena, eta, bidezkoa bada, ebaluazioa. | 30 | Bai, % 20 (ahozko proba edo proba idatziaren bitartez) | |
1. IE - 8. IE | 4. ES Ahozko edo idatzizko probak, partzialak edo osokoak. | 40 | Bai, % 40 (ahozko proba edo proba idatziaren bitartez) | 10etik 5 |
GUZTIRA | 100 | 60 |
I. IRAKASLE LANBIDEA
Irakasle-lanbidearen garrantzia eta konplexutasuna. Ikastetxeetako hezkuntzako irakasleen eta bestelako profesionalen lanbide-profilak. Araudia: Irakaskuntza-funtzioak; Haur eta Lehen Hezkuntzarako proposamen pedagogikoak; Ikasleen, irakasleen eta familien eskubideak eta betebeharrak. Irakaskuntzako etika eta deontologia. Neuro-hezkuntzaren eta beste diziplina batzuen ekarpenak irakaskuntza-lanean. Lehen sorospenak eskolan.
II. IRAKASLEEN KOORDINAZIORAKO ETA LANERAKO GUNEAK
Irakaskuntzako lan-espazioak. Ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua (irakaskuntzako kudeaketa- eta koordinazio-organoak, dokumentu instituzionalak). Eskola zuzendaritza. Hezkuntza administrazioaren laguntzak eta gizarte eta osasun-zerbitzuekiko harremanak. Neoliberalismoaren eraginak irakaskuntza-lanean.
III. HEZKUNTZA PARADIGMAK ETA IRAKASLE LANA
Hezkuntza-paradigmak/ikuspegiak eta horien inplikazioak irakaskuntza lanean: curriculumaren diseinuan eta garapenean, harremanen kudeaketan, elkarbizitzan eta eskolako parte hartzean...
IV. HEZKUNTZA-EKITATEA ETA IRAKASKUNTZA-PRAKTIKA ESKOLA INKLUSIBO HEZKIDEAN
Ikasleen aniztasuna, hezkuntza-ekitatea eta irakaskuntza-praktika eskola inklusibo batean. Genero-ikuspegia hezkuntzan.
V. IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA, IRAKASKUNTZAREN GARAPEN PROFESIONALA ETA IKERKETA ESKOLAN
Errespetuzko eta emantzipatzeko hezkuntzarako irakasleen prestakuntza didaktikoa eta sozioemozionala. Irakaslea ikertzaile gisa ikasgelan: ikerketa-ekintza.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
BIBLIOGRAFIA GAZTELANIAZ
BIBLIOGRAFIA INGELESEZ
. Ainsworth, Larry (2011). Rigorous Curriculum Design: How to Create Curricular Units of Study That Align Standards, Instruction, and Assessment. U.K: Lead & Learn Press
. Robinson, Ken & Aronica, Lou (2016). Creative Schools: Revolutionizing Education from the Ground Up. U.S.A: Penguin.
. Lenoir, Yves & Hansi, Abdelkrim (2015). Curricular and didactic conceptions of interdisciplinarity in the field of education: a Socio-Historical Perspective. Issues in Interdisciplinary Studies, 33, 39-93.
. Levi, Amir (2017). Mastering organizational change. Theory and practice. Lomdon: Levi PublisherIndependently published
. Suciu, Andrea & Mata, Liliana (2010). Didactic approaches to the curriculum area of Language and communication from the perspective of curricular innovation. Recent Researches in Mechanics, Transportation and Culture, S.N.
. Brookfield, Stephen (2005). The Power of Critical Theory for Adult Learning and Teaching. Maidenhead, England: Open University Press.
. EP-Nuffic (2015).The Spanish education system described and compared with the Dutch system. Germany: EP-NUFFIC-Internationalising education. (Creative Commons Attribution).
. Gravells, Ann (2012). Preparing to teach in the Lifelong Learning Sector. California: Sage.
. Jasper, Melanie (2006). Professional development, reflection, and decision-making. Oxford: Blackwell Publishing.
. National Professional Development Center on Inclusion. (2008). What do we mean by professional development in the early childhood field? Chapel Hill: The University of North Carolina, FPG Child Development Institute, Author.
. OCDE (2003). Diversity, inclusion and equity: Insights from special needs provision. Brussels: OCDE-Education Policy Analysis.
. Reece, Ian, Walker, Stephen (2007).Teaching, training and learning. UK: Busines Education Publishers.
. Zaki, Claudio (1988) Formal, non formal and informal education: concepts/applicability. Cooperative Networks in Physics Education - Conference Proceedings, 173, 300-315.
ARAUDIA
* Bibliografiaren zerrenda zabalagoa dago Nire Ikasgelan argitaratutako irakasgaiaren programetan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.