Kodea: 304510 | Irakasgaia: GENEROA ETA GIZARTE LANA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Aukerakoa | Ikasmaila: | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana | |||||
Irakasleak: | |||||
ITURBIDE RODRIGO, RUTH (Resp) [Tutoretzak ] | PAZ VALLEJO, AMAIA [Tutoretzak ] |
Modulua: Esku hartzeko esparru espezifikoak Gizarte Lanerako
Jakintzagaia: Aukerakoak
02GO | Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak prestatuz eta defendatuz eta arazoak konponduz erakusten diren gaitasunak edukitzea. |
03GO | Ikasleek ahalmena izatea datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko (beren ikerketa arlokoak normalean), bakoitzak bere iritzia eman dezan, eta horrekin batera zenbait gai sozial, zientifiko edo etikori buruzko hausnarketa egin dezan. |
05GO | Ikasleek geroko ikasketei autonomia maila handiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikasteko trebetasunak garatu izana. |
01OG | Bere analisietan giza jokabidearen eta inguru sozialaren ezagutzak aplikatzen ditu. |
02OG | Errealitate sozialari, gizarteko problemei eta Gizarte Lanaren arloari buruzko jakintza sortzen du. |
03OG | Gizarte laneko langile gisa, beharrezkoak diren tresna kontzeptualak eta metodologikoak erabiltzen ditu jarduera guztietan (diagnostikoak, esku-hartzeak, azterketa sozialak eta politikak). |
05OG | Pertsona, familia, talde, erakunde eta komunitateen beharrak eta eskaerak bildu, balioetsi eta konpontzen ditu. |
06OG | Genero ikuspegia aplikatzen du esku-hartze sozialeko metodologian, ikuspegi hori tokian tokiko edo arloko plan, programa eta proiektuetan txertatzeko. |
10OG | Pertsonen, taldeen eta komunitateen arteko bitartekaritza egiten du gatazkak konpontzeko. |
11OG | Norbanakoen eta taldeen arteko desparekotasunak errespetatzen ditu, eta badaki moldatzen kulturarteko inguruetan. |
12OG | Aukera berdintasunerako politiken beharra ulertzen eta transmititzen du. |
15OG | Badaki Gizarte lanean ari denean trebetasun profesionalak erabiltzen (enpatia, entzute aktiboa, autokonfiantza, komunikatzeko ahalmena, mugak jartzea, malgutasuna). |
02GE | Ahalmena izatea gizarte-langileak esku hartzen duen arloan sortzen diren problemak eta behar sozialak identifikatzeko eta aztertzeko. |
03GE | Ahalmena izatea premiei aurre eginen dieten sareak garatzen laguntzeko eta planifikatutako emaitzen alde lan egiteko, pertsonekin aztertuz eskuratzen eta garatzen ahal dituzten laguntza-sareak. |
09GE | Ahalmena izatea zaurgarritasun egoerak eta baztertzeko arriskua ekartzen dutenak identifikatzeko eta bazterketa sozialeko arriskua identifikatzeko eta konpontzeko. |
12GE | Ahalmena izatea pertsonekin, familiekin, taldeekin, erakundeekin eta komunitateekin elkarrekintzan aritzeko, haien garapena sustatzeko eta haien bizi-baldintzak hobetzeko, Gizarte Lanean esku hartzeko ereduak eta metodoak erabiliz. |
13GE | Ahalmena izatea pertsonekin, familiekin, taldeekin, erakundeekin eta komunitateekin esku hartzeko, haiek ahalduntzearren dituzten beharrei, egoerei, arriskuei, lehentasunezko aukerei eta baliabideei buruzko erabakiak hartzeari dagokionez. |
16GE | Ahalmena izatea pertsonen, familien, taldeen, erakundeen eta komunitateen interesak aztertu eta defendatuko dituzten lantaldeak antolatzeko. |
17GE | Ahalmena izatea diziplinarteko esku-hartze planak diseinatu, inplementatu eta ebaluatzeko, plan horietan erabiltzen ahal diren baliabideak eta zerbitzuak kontuan hartuta. |
18GE | Ahalmena izatea talde dinamikak erabiliz hazkunde pertsonala sustatzeko eta pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak indartzeko. |
19GE | Ahalmena izatea pertsonentzat, taldeentzat eta komunitateentzat arriskutsuak diren portaerekin lan egiteko, portaera hori osatzen duten egoerak eta inguruabarrak identifikatuz eta ebaluatuz eta horiek aldatzeko estrategiak landuz. |
21GE | Ahalmena izatea bitartekaritza esku hartzeko estrategia gisa erabiltzeko, gatazkak modu alternatiboan konpontzearren hala eskatzen duten egoeretan. |
Ikaskuntzaren emaitza | Edukia | Prestakuntza-jarduera | Ebaluaziorako tresnak |
Genero ikuspegiaz ezagutzea oraingo gizarte egituraren eraikuntza soziala (modernizazio prozesuak, generoaren teoria eta genero desberdintasunak). | Modernizazio prozesu erabakigarriak (legezko zilegitasun arrazionala, indibiduazioa, askatasuna, etab.), generoari buruzko eta genero desparekotasunei buruzko elementu kontzeptualak eta esparru teorikoak (familia, hezkuntza, lana eta enplegua, osasuna, baztertze soziala, etab.) Gizarte Lanari aplikatuak. | Prestakuntza-jarduera presentzialak: eskola magistralak. Genero gaietako bideoak, telebistako programak eta filmak aztertzea genero ikuspegia Gizarte Laneko lanbidean aplikatzeko. | Ikasgelan esku hartzea eta parte hartzea. Gogoetazko banako lan bat aurkeztea bakoitzaren genero eraketari eta ereduei buruz eta beren eraginari buruz gizarte-langile gisa esku hartzean. |
Genero ikuspegia zer den jakitea eta Gizarte Laneko lanbidean aplikatzen jakitea. | Genero ikuspegiari buruzko elementu kontzeptualak eta esparru teorikoak, Gizarte Lanari aplikatuak. | Prestakuntza-jarduera presentzialak: eskola magistralak. Nafarroan dauden baliabideetan genero ikuspegia erabiliz lan egiten duten profesionalei bisitak egitea. Genero ikuspegia ezarria duten ikerketak eta proiektuak aurkeztea. | Kasu praktiko bat genero ikuspegiaz taldean ebaztea. |
Teoria eta korronte feministak ezagutzea. | Sakontasunez aztertzea erreibindikazio feministak, beren lorpenak, oztopoak eta oraingo egoera. | Prestakuntza-jarduera presentzialak: eskola magistralak. Filmak ikustea. Zenbait material eta liburu irakurtzea, esaterako Nuria Varelaren Feminismo para principiantes izenekoa. | Talde lan bat egitea, sufragistetatik hasi eta gaur egunera arte existitzen diren korronte feministetako bat ikertzeko. |
Metodologia - Jarduera | Ordu presentzialak | Ordu ez-presentzialak |
A-1.- Azalpenak emateko / parte hartzeko eskolak | 28 | |
A-2.- Praktikak | 28 | |
A-3.- Eztabaidak, bateratze lanak, taldeen tutoretza | ||
A-4.- Lana egitea | 40 | |
A-5.- Materialak irakurtzea | 20 | |
A-6.- Bakarka ikastea | 30 | |
A-7.- Azterketak, ebaluazio probak | 2 | |
A-8.- Banakako tutoretzak | 2 | |
Guztira | 60 | 90 |
Ikaskuntzaren emaitzak | Ebaluaziorako jarduera | Pisua (%) | Errekuperatzekoa den edo ez | Eskatzen den nota minimoa |
Genero teoria ezagutzea eta esku-hartze sozialaren arlo guztietan (familian, hezkuntzan, lanean, osasunean, bazterketa sozialean eta abarretan) dauden genero desparekotasunak identifikatzea. | Saio presentzialetara joatea, parte-hartzeak eta ekarpenak. Banako lana genero ereduei buruz (Gizarte Laneko esku-hartzeari aplikatua) eta talde lanak ikasgelan. | % 10 %45 | Ez Bai | Ez 5 |
Genero ikuspegia zer den jakitea eta Gizarte Laneko lanbidean aplikatzen jakitea. | Saio praktikoetako dinamiketan landutako azken produktuak. | % 15 | Ez | Ez |
Feminismoaren jatorria ezagutzea; bere olatuak eta korronteak sufragistetatik hasi eta gaur egunera arte. | Talde lana, dauden korronte feministetako bat ikertzeko, haren proposamenak, lorpenak, arazoak eta pertsonaia giltzarriak aztertzearren. | % 30 | Bai | 4 |
1.- Genero ikuspegiaren arabera analizatzea oraingo gizarteak eta haien barnean indarra duten genero egitura sozialak (modernizazio prozesuak).
2.- Genero desparekotasunak analisi arlo klasikoetan (familia eta demografia, hezkuntza, osasuna, lana eta enplegua, baztertze soziala, etab.), eta genero ikuspegia Gizarte Lanean modu praktikoan aplikatzea.
3.- Esku-hartze soziala eta generoa; genero ikuspegiaren arabera aztertzea zaurgarritasun bereziko egoerekin zerikusia duten taldeak eta esku hartzeko arloak: prostituzioa, kontsumoak, genero indarkeria, diskriminazio duala edo anizkoitza duten emakumeak (problematiken pilaketa).
4.- Feminismoa eta Gizarte Lana: korronte feministak sufragistetatik hasi eta gaur egunera arte. Feminismoak eraldaketa sozialerako teoria eta ekintza gisa.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.