Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2025/2026 | Beste urte batzuk:  2024/2025  |  2023/2024  |  2022/2023 
Gizarte Lanean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 304405 Irakasgaia: ERAKUNDEEN ETA PROIEKTUEN KUDEAKETA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 2º S
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana
Irakasleak:
URIBE OYARBIDE, JOSE MARIA   [Tutoretzak ] SANCHEZ SALMERON, VICTOR (Resp)   [Tutoretzak ]
SARASA CAMACHO, HODEI   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

KOMUNIKAZIOKO, IKERKUNTZAKO ETA ANTOLAMENDUKO TRESNAK GIZARTE LANERAKO

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Hiru gai multzo handitan daude egituratuak irakasgaiaren edukiak:

 

1.     Lehenbiziko multzoa.

1.1   Gizarte zerbitzuen organizazioak.

1.2   Plangintza.

2.     Bigarren multzoa.

2.1   Pertsonen eta taldeen kudeaketa.

2.2   Kalitatea eta ikuskaritza soziala.

2.3   Erantzukizun sozial korporatiboa.

3.     Hirugarren multzoa.
3.1 Proiektu sozialen diseinua eta kudeaketa.

 

Gaien atalean xehetasun handiagoz deskribatzen da multzo bakoitza

Gora

Gaitasun orokorrak

03OG   Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea, gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko hausnarketa hartzen duten iritziak emateko.

04OG   Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta konponbideak jakinarazteko.

01GO   Ikasleak bere analisietan aplikatzen du giza jokabidearen eta ingurune sozialaren jakintza.

04GO   Pertsonekin, familiekin, taldeekin, organizazioekin, komunitateekin eta beste profesional batzuekin planifikatzen du gizarte lanaren praktika, eta praktika hori abian jartzen du, berrikusten du eta ebaluatzen du.

06GO   Esku hartze sozialeko metodologian aplikatzen du generoaren ikuspegia, ikuspegi hori plan, programa eta proiektu lokal eta sektorial guztietan zehar sartzeko.

07GO   Gizarte programak, zerbitzuak eta politikak diseinatzen, planifikatzen, betetzen eta ebaluatzen ditu.

13GO   Organizazioaren barneko praktika administratzen du, gainbegiraleak eta laguntzaileak dituela, eta praktika horretaz arduratzen da.

Gora

Berariazko gaitasunak

04GE   Baliabideak eta zerbitzuak administratzen laguntzeko gaitasuna izatea. Haiek iristeko behar diren prozedurak kontuan hartu behar dira, beren eraginkortasuna gainbegiratu eta beren kalitatea bermatu.

06GE   Ikerketa proiektuak diseinatzeko eta egiteko gaitasuna izatea. Proiektu horiek Gizarte Laneko esku hartzearen berezko ekintzarako eta eraldaketarako jakintzaren beharretara egokitu behar dira.

07GE   Gizartean esku hartzeko proiektuak eta programak diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko gaitasuna izatea.

08GE   Esku hartze sozialarekin zerikusia duten ikerketa proiektuak diseinatzeko eta kudeatzeko gaitasuna izatea.

15GE   Organizazio sozialen kudeaketan parte hartzeko gaitasuna izatea.

20GE   Sistemetan, diziplinarteko taldeetan eta erakunde anitzeko sareetan eraginkortasunez lan egiteko gaitasuna izatea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

1.E Ikasleak ulertzen du zein den komunikazioaren garrantzia organizazioetan.

 

1.E Badaki zer den AMIA analisia, bai maila pertsonalean bai erakunde mailan.

 

1.E Ezagutzen ditu, ulertzen ditu eta modu kritikoan analizatzen ditu behar sozialei sektore publikoak eta pribatuak ematen dizkieten erantzunak (irabazteko asmoz edo asmorik gabe).

 

1.E IKTek ematen dituzten ahalbideak eta aukerak ulertzen ditu, bai eta nolakoa den jakintzaren kudeaketa organizazioetan.

 

2.E. Badaki nolakoa den giza baliabideak, ekonomikoak, teknologikoak, sozialak eta abarrak esleitzeko eta kudeatzeko modu egokia.

 

2.E. Ulertzen du zer den erantzukizun sozial korporatiboa, kudeaketa gardena eta jasangarritasuna, bai eta nola erabiltzen diren Gizarte Lanaren praktikan.

 

3.E Badaki zein diren proiektu bat prestatzeko eta garatzeko funtsezko elementuak.

 

3.E Badaki zer den aurrekontua eta zein diren finantzatzeko iturriak.

 

3.E Badaki zein diren proiektu baten faseak, haien segida eta fase bakoitzaren garrantzia.

Gora

Metodologia

Irakasgaian ezinbestekotzat jotzen diren gaitasun orotariko eta espezifiko guztiak bereganatzen direla bermatzeko, ikasleen baliabideak mugiarazten saiatuko gara, ikuspegi oso batetik, teoriaren eta praktikaren arteko lotura estua eskatzen baita.

 

Saio teorikoen eta praktikoen banaketak erraztu egiten du, Graduak dituen eskakizunen arabera, osotasun hori eta gaitasunak praktikan ematea.

 

Bateragarri egin behar da taldeko lana eta ikasle bakoitzari begiratzeko lana, ikasten denaren gainetik bakoitzaren ardura jarriz eta zentzu kritikoa eta aztertzeko gaitasuna sustatuz. Horren kariaz eta gradu osoan bezala, ikasleek banakako eta taldeko lan autonomoa egin beharko dute ikasgelako testuingurutik kanpo. Lan horrek kreditu kopuru jakin bat du irakasgaiaren kredituetan.

 

Tresnak:

 

1.  Saio teorikoak

 

Eduki teoriko nagusiak azalduko dituzte eta garatuko dituzte ikasgelan irakasleek.

Esku hartzeko estrategiak eta esperientzia praktikoak aurkeztuko dituzte aditu gonbidatu batzuek.

Bibliografia eta oinarrizko dokumentazioa irakurriko da, analizatuko da eta eztabaidatuko da.

 

2. Saio praktikoak

 

Kasu praktiko bat garatuko da irakasgai osoan zehar, eskola teorikoetan eta praktikoetan aurretik landu diren eduki teorikoetatik abiatuz.

Ahozko aurkezpenak talde handian.

Eztabaidak eta analisi praktikorako beste teknika batzuk.

 

3.  Beste euskarri metodologiko batzuk:

 

Tutore jarraipena banaka eta taldean.

Ikasgelategi birtuala erabiliko da (banakako eta taldeko lanak aurkezteko eta baliabideak, egitekoak eta ebaluazioa kontsultatzeko) eta posta elektronikoa erabiliko da eskola saioetan sortzen diren zalantzei buruzko kontsulta egiteko.

Ikasle taldearen ordezkariaren bitartez tramitatuko da taldeko arazoen ebazpena.

Prestakuntza jarduera Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
1-J Azaltzeko / parte hartzeko eskola 22  
2-J Adituek esperientziak aurkeztea 6  
3-J Kasu praktiko bat taldean prestatzea 24 26
4-J Bakarka ikastea   20
5-J Prestatu diren kasu praktikoak ahoz aurkeztea 6 12
6-J Saiakera(k) prestatzea banatu diren testuak (irakurketak) erabiliz eta saiakera librea, zenbait formatutan.   30
7-J Azterketa 2  
8-J Tutoretzak bakarka 0. urtean 1
9-J Tutoretzak taldean 0. urtean 1
Guztira 60 90

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitzak Ebaluazio jarduera Pisua (%) Errekuperatzekoa den edo ez Eskatzen den nota minimoa
1E, 2E, 3E Eskoletako bertaratzeen, parte-hartzearen eta inplikazioaren erregistroa 10 Ez -
1E, 2E, 3E Fitxa praktikoak egitea eta entregatzea 15 Bai, errekuperazio aldian lana berriz landuz irakaslearen zuzenketak kontuan hartuta 5/10
1E, 2E, 3E Banakako hausnarketa-lana egitea 15 Bai, errekuperazio aldian lana berriz landuz irakaslearen zuzenketak kontuan hartuta 5/10
1E, 2E, 3E Irakasgaiaren azken hiru multzoetan taldeko lan bat egitea (idatziz) eta azaltzea (ahoz) 20 Bai, errekuperazio aldian lana berriz landuz irakaslearen zuzenketak kontuan hartuta 5/10
1E, 2E, 3E Irakasgaiaren eduki teoriko eta praktikoei buruzko proba idatzia 40 Bai, proba idatzi bidez 5/10

Gora

Gai-zerrenda

Edukien deskribapen laburra

Irakasgaiaren edukiak lau multzo handitan egituratzen dira:

I. multzoa. Gizarte zerbitzuen erakundeak eta Gizarte Lana

Gizarte lana, oro har, erakunde baten esparruan egiten da. Lehenbiziko multzo honetan, erakundeei eta, bereziki, gizarte- edo ongizate-zerbitzuetako erakundeei buruzko oinarrizko nozioak eskuratuko dira, hots, gure gizartean desparekotasunaren eta bidegabekeria sozialaren kausei eta ondorioei aurre egitea helburu duten erakundeei buruz. Horren barnean sartzen dira gizarte-zerbitzuak, zentzu hertsian, eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorea (GEHS) osatzen duten askotariko erakundeak.

II. multzoa. Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorearen ordenamendua

Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorea zabala eta askotarikoa da, ez soilik haren esku-hartzearen xede diren eremu guztiengatik, baita erakundeek hartzen duten forma juridikoarengatik ere. Multzo honetan, elkarteen, fundazioen eta erakunde berezi izenekoen arteko desberdintasunez berri izanen dute ikasleek. Gizarte erakundeek esku hartzeko dituzten aukera eta mugak azalduko dira, haien baliabideen araberakoak baitira. Hala, ikasleek sakon aztertuko dute zei diren erakundeen finantzaketa-iturri nagusiak eta haien artean zer desberdintasun dauden.

III. multzoa. Kudeaketa eta plangintza gizarte erakundeetan

Gizarte erakunde guztien helburu komuna aldaketa sozialak eragitea da. Hori lortzeko, beharrezkoa da errealitatea sakon diagnostikatzea eta lortu nahi diren eraldaketak sortzeko beharrezko urratsak planifikatzea. Multzo honetan, gizarte erakundeen plangintza-mailak ezagutuko dira, eta, orobat, haien helburuek nola erantzuten dieten beren misioari, ikuspegiari eta balio bereziei.

IV. multzoa. Nola egin, ebaluatu eta zabaldu esku hartzeko proiektuak

Gizarte erakundeek beren helburuak lortzeko bide nagusietako bat esku-hartze sozialeko proiektuak garatzea da.  Haien diseinua egokia bada eta premia garrantzitsuei erantzuten badiete, aldaketa positiboak sortzeko eta errealitatea eraldatzeko gaitasuna dute.  Multzo honetako edukien helburua da gizarte erakundeen barnean proiektu sozialak diseinatzeko eta ebaluatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak ematea.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia

Ander-Egg, E. (1991). Introducción a la planificación. Siglo XXI.

Lorenzo, R., & López Peláez, A. (2012). Trabajo Social, Tercer Sector e Intervención social. Universitas.

Ferna¿ndez Garci¿a, T., & Ares Parra, A. (argitaratzaileak). (2002). Gizarte zerbitzuak: Direccio¿n, gestio¿n y planificacio¿n. Alianza Editorial.

García Herrero, G., & Ramírez Navarro, J. M. (2000). Manual práctico para elaborar proyectos sociales. Siglo XXI.     

Bibliografia osagarria

Amezcua Viedma, C., & Jiménez Lara, A. (1996). Evaluación de programas sociales. Ediciones Díaz de Santos.

Coulshed, V. (1998). La gestión del Trabajo Social. Paidós.

Asís, A., Gross, D., Lillo, E., & Caro, A. (2005). Manual de ayuda para la gestión de entidades no lucrativas. Fundación Luis Vives.

Giménez Bertomeu, V. M. (2010). Las organizaciones de servicios sociales de atención primaria. Alacanteko Diputazioa.

Guinot, C. & Deustuko Unibertsitatea. (2013). Métodos, técnicas y documentos utilizados en trabajo social. Deustuko Unibertsitatea.

Hernández Aristu, J. (1999). La supervisión: Calidad de los servicios (una oportunidad para los profesionales de ayuda). Eunate.

Medina Tornero, M. E. (1996). Gestio¿n de servicios sociales. Diego Martín Editores.

Pérez Serrano, G. (2015). Proiektu sozialak prestatzeko: Casos prácticos. Narcea.

Vernis, A., Iglesias, M., Sanz, B., Solernou, M., Urgell, J., & Pau, V. (2004). La gestión de las organizaciones no lucrativas. Deustu.

Gora

Hizkuntzak

Euskera

Gora