Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023 
Gizarte Lanean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 304301 Irakasgaia: OSASUNA ETA MENDEKOTASUNA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana
Irakasleak:
GARCIA CASTELLANO, MARÍA PILAR (Resp)   [Tutoretzak ] ANSA EGUILETA, IRUNE   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Egitura sozialei eta giza portaerari buruzko oinarrizko ezagutza. Irakasgaia: Soziologia

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Gizarte lanaren esku hartzea eta osasuna eta gaixotasuna kudeatzeko prozesuak lotzea da irakasgai honen asmoa. Gizarte lanak egituratzen eta kudeatzen ditu sistema zientifiko-biomedikoa eta prozesu jakin batzuk elkartzean sortzen diren desberdintasun batzuk. Egoera horiek prozesu jakin batzuk sortzen dituzte, zeinetan oso ongi bereizten baitira erabiltzaileek betetzen dituzten espazioak eta jarduerak. Horretarako lau interes ardatzen gainean egituratu dugu irakasgaia:

- Osasungintza baino gehiago da osasuna; osasun sistemak bereiziko ditugu aurrena, hau da, osasun zientziak eta pertsonen eskakizunak eta gaixotasun bizipenak aplikatzearekin zerikusia duten egitura instituzional berri samarrak. Osasungintza eta osasuna ez bereizteagatik sortzen dira desberdintasun egoerak hiritarrek osasunerako duten eskubide normaldua betetzean.

- Desegin eginen dira osasunari eta gaixotasunari buruzko iruditeria nagusiaren kontzeptu nagusiak; argitu eginen da nola jabetzen diren batzuk eta murrizten dituzten biologiaren aldetik osasunaren eta gaixotasunaren oinarrizko kontzeptuak. Gaixotasunaren dimentsioak eta esanahiak aztertuko ditugu hiru maila biosozialetan; berriz ikusiko dugu gaixotasun egoerak gaixotzearen prozesuaren ideiarekin duen aldea. Ildo beretik errepasatuko dugu zehatz-mehatz sozializatua dagoen, eta, hortaz, betebehar eta erantzukizun sozialen ikuspegitik arautua dagoen gaixoaren rola eraikitzearen gaia. Ardatz honetan, biologiaren eta biografiaren arteko bereizketa nabarmenduko dugu, eta ohartuko gara lehenbiziko hori gehiegi gainditua eta gainezka dagoela osasunaren/gaixotasunaren prozesuen eraikuntza kulturalaren ondorioz.

 Azkenik, gaixotasunari aurre egiteko baliabideen esparruan, osasun laguntzaren aniztasuna azpimarratuko dugu. Nabarmenduko dugu, halaber, beste elementu bat besterik ez dela sistema zientifikoa, ez dela aurrena eta esklusiboa osasunaren kudeaketan eta gaixotasunari aurre egitean.

- Osasun arloko desberdintasunen egoerak; jorratu eginen ditugu adituen sistemaren eta erabiltzailearen arteko desadostasunaren ondoriozko desberdintasun egoerak osasun arloan, indarrez eta ohi denez agertu izan direnak. Osasunaren kudeaketan ekitatea artikulatzeko arazoetatik eta desberdintasunaren prozesuak eta aldarrikapenetatik begira azpimarratuko dugu desgaitasunaren ideia, eta zer ekartzen duen mendekotasunari dagokionez. Desberdintasunaren kudeaketa horren beste alderdi batzuk ikusteko eta desberdintasuna arintzen saiatzeko hiru eremu hautatuko ditugu: genero diskriminazioaren ondoriozko desberdintasunak, kulturartekotasunaren ondoriozko gatazkak, eta, azkenik, sarrera labur bat eginen diogu medikuntzak, erabiltzaileen beste ikuspegi batzuen aurka, eraiki duen dilema etikoaren ereduari.

- Osasungintzako Gizarte Lana; hemen, osasungintzako gizarte lanaren ekintzen bidez adibideak emanen ditugu erakusteko nola den beharrezkoa gizarte lanarentzat ikasgaiaren programan aurrez ikusi diren elementuei eta ikuspegiei adi egotea, gizarte lan hori egin ahal izateko. Osasungintzako gizarte lanaren esku hartzeko mailak azalduko ditugu saio batean, eta, azkeneko saioetan, berriz, osasungintzako diagnosi sozialak zer esan nahi duen landuko dugu.

Gora

Gaitasun orokorrak

1GO - Bere azterketetan giza jokabidearen eta ingurune sozialaren ezagutzak aplikatzen ditu.

2GO, Gizarte errealitateari, gizarteko problemei eta Gizarte Laneko diziplinari buruzko jakintza sortzen du.

1OG - Ikasleek frogatu izatea badauzkatela eta ulertzen dituztela bigarren hezkuntza orokorraren oinarrian den ikasketa arloari dagozkion ezagutzak, kontuan harturik arlo horren jakintza maila edukitzeko, nahiz eta testuliburu aurreratuetan aurkitzen den, eduki behar direla, halaber, alderdi batzuetan, ikasketa alor honen abangoardiatik heldu diren ezagutza batzuk.

3OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak biltzeko eta interpretatzeko ahalmena izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoetak edukiko dituzten iritziak emateko.

5OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasteko iaiotasunak garatu izatea.

Gora

Berariazko gaitasunak

1GE - Gizarte garaikidea, bere egitura eta bere dinamika aztertzeko beharrezkoak diren diziplinazko ezagutzak bereganatzeko eta menderatzeko gaitasuna. Ezagutza horien artean dago fenomeno sozialen konplexutasuna diziplina anitzeko ikuspegitik aztertzea.

2GE - Ahalmena izatea gizarte langilearen esku hartzeko arloan sortzen diren problemak eta behar sozialak identifikatzeko eta aztertzeko.

19GE - Ahalmena izatea pertsonentzat, taldeentzat eta komunitateentzat arriskua ekartzen duten jokaerekin lan egiteko, jokaera horiek eratzen dituzten egoerak eta zirkunstantziak identifikatuz eta ebaluatuz, eta jokaera horiek aldatzeko estrategiak landuz.

Gora

Ikasketaren emaitzak

1E Osasunaren/gaixotasunaren/arretaren prozesuen alderdi soziokulturalen aldakortasuna eta presentzia bereizgarria ezagutzea.

2E Osasun arloko desberdintasunak modu kritikoan identifikatzea, bai eta desberdintasun horiek pertsonen biografietan eta talde sozialen dinamikan izaten dituzten ondorioak ere (3E). Osasuna eta gaixotasuna tratatzeko estrategia formalak eta infornalak ezagutzea eta bereiztea.

4E Osasun arloko gizarte lanean esku hartzeko programak diseinatzea eta programa horien helburuak erdiesteko modua ebaluatzea. 5E Mendekotasunaren inguruko babes sozialeko sistemen definizioak eta inplikazioak ezagutzea eta ulertzea.

Gora

Metodologia

  Jarduera presentzialak   Metodologia   Orduak   Presentziala ez den ikasleen lana   Orduak   Gaitasunak
  Azaltzeko eskolak   Eduki teoriko nagusiak azaltzea   28   Ikasteko lana   40   1GO, 2GO, 1OG, 3OG, 5OG, 1GE, 2GE, 19GE
  Mintegiak adituekin   Esku hartzeko estrategiak aurkezteko saioa   4   Azterketa eta txostenak prestatzeko lana   20   1GO, 2GO, 1OG, 3OG, 5OG, 1GE, 2GE, 19GE
  Mintegia, testu iruzkinari buruzkoa eta ikus-entzunezko materialak aztertzeari buruzkoa.   Testuak aurkeztea eta analizatzea idatziz eta/edo ikusizko formatuan     4   Materiala ikustea eta txostenak irakurtzea eta prestatzea     10   1GO, 2GO, 1OG, 3OG, 5OG, 1GE, 2GE, 19GE
    Kasu praktikoen analisia   Kasu praktikoak azaltzeko, eztabaidatzeko eta ebazteko saio praktikoak     8   Kasuen ikuspegia hobetzeko argudiatze kritikoa eta proposamen egilea.     10   1GO, 2GO, 1OG, 3OG, 5OG, 1GE, 2GE, 19GE
  Azalpenak eta eztabaidak taldeetan   Azaldu edukiei buruzko testuen/artikuluen analisia eta eztabaida.     10   Koordinazioa eta talde lana     10   1GO, 2GO, 1OG, 3OG, 5OG, 1GE, 2GE, 19GE
  Saiakera idatziak gainbegiratzea   Saiakera idatzien eta/edo ikasgelako jardueren arteko loturaren tutoretza     4       1GO, 2GO, 1OG, 3OG, 5OG, 1GE, 2GE, 19GE
    Guztira   60   Guztira   90  

Gora

Ebaluazioa

Talde lana edo barkakako lana Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio jarduera Pisua (%) Errekupera daitekeen edo ez Eskatzen den nota minimoa  
Barkakako lana E.1. Gaien ulermena eta aplikazio teorikoa   AZTERKETA IDATZIA %50 Bai 5
Bakarkako lana E.1. Ikus-entzunezko materialaren azterketa eta hausnarketa kritikoa E.2. Ikus-entzunezko eta irakasgaian emandako teoriaren arteko lotura   IDATZIZKO SAIAKERA %10 Bai 5
Bakarkako lana E.1. Irakurketaren azterketa eta hausnarketa kritikoa E.2. Irakurketaren eta irakasgaian emandako teoriaren arteko lotura   LIBURUAREN HAUSNARKETA. IRAKURKETAREN HAUSNARKETA AURREZ AURREKO SAIOAN EGINGO DA, IDATZIZKO PROBAN %40 Bai 5
Talde-lana E.1. Hautatutako gaiaren deskribapena eta esku hartzen duten dimentsioak modu arrazoituan garatzea. E.2. Gaiaren ulermena, azterketa eta hausnarketa kritikoa. E.3. Hautatutako gaiaren ahozko azalpena.   IDATZIZKO DOKUMENTUA ETA IKASGELAKO AURKEZPENA %40 Bai 5
Talde-lana E.1. Testua ulertzea, aztertzea eta kritikoki hausnartzea. E.2. Gaiaren ahozko azalpena. E.3. Irakasgaian emandako teoriaren eta irakurritako testuaren arteko erlazioa.   "GENEROA ETA OSASUNA" GAIAREKIN LOTUTAKO HAUSNARKETA ETA AURZKEPENA %10 Bai 5

Gora

Gai-zerrenda

1.- Osasunerako eskubidea eta osasun sistema.

Osasun arloko politika publikoak.

Koordainketa, unibertsaltasuna, fundazioak, pribatua/publikoa

Osasun publikoa eta Osasun laguntza (zeharkakotasun instituzionala = soziosanitarioa)

2.- Osasungintzako gizarte lana

Osasungintzako kasu sozial batean esku hartzea

Ebaluazioa, jarraipena eta eraginkortasun konparatiboa

Heziketa prozesuak: bizitzeko estiloak

Komunitateko esku hartzea: Osasun promozioa eta osasunean parte hartzea (kanpainak, komunikazioa)

Osasungintzako diagnosi soziala

3.-Kultura- osasuna eta gaixotasuna  

Maila bio-psiko-sozialak.

Kosmoikuspegiak

4.-Dimentsio sozialak eta kulturalak

Generoa, adina eta desberdintasun soziala  

5.-Gaixotasunaren eraikuntza soziala

Normala eta patologikoa dena: gaixotasuna prozesu gisa eta eraikuntza gisa.

Gaixoaren rola: faseak, parte hartzaileak eta gaixotasunaren psikologia

6.- Osasun laguntzaren prozesuak:

Osasun laguntzaren aniztasuna. Arretaren mailak.

- osasun erakundeak Lehen mailako arreta  Ospitaleko arreta

- autoarreta

7.- Ekitatea eta osasun arloko desberdintasunak: zaurgarritasunaren kudeaketa soziala.

8- Mendekotasuna (adikzioak, muga fisikoak eta sozialak (irisgarritasunak; zainketak egituratzeko prozesuak) eta Desgaitasuna (gaixotasun fisikoak eta mentalak, lanekoak, adinekoena eta baliodun izatea).

9.- Osasun mentala.

10.- Kulturartekotasuna

11.-Generoa eta osasuna

- Zaintzea / sendatzea

- Rol profesionalak, okupazionalak

- Roles soziosanitarioak 12.- Osasuna eta Bioetika

Bioetika, herritarren eskubideak (zainketa osasungarria) eta diskurtso zientifikoa  Babes medikuntza

Komunitate birtualak Autolaguntzarako taldeak

Osasunari / heriotza duinari buruz sortzen ari diren prozesuak

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Bibliografía Básica

Colom, D., 2008, El trabajo social sanitario. Atención primaria y atención especializada. Teoría y práctica,  Madrid, Siglo XXI,

Comelles, J. M. y Martínez, A., 1993, Enfermedad, cultura y sociedad, Eudema, Madrid.

Ituarte, A., 2017, Práctica del Trabajo Social Sanitario, Neus Llibres, Barcelona.

Martinez, A., Comelles, J. M., y Miranda, M., 1998, Antropología de la Medicina, Trabajo Social y Salud, nº  29, Marzo , Asociacion Española de Trabajo Social y Salud

Martinez Hernaez, A., 2008, Antropología Médica. Teorías sobre la cultura, el poder y la enfermedad., Barcelona, Anthropos.

Menéndez,E.Poder, estratificación social y salud : análisis de las condiciones sociales y económicas de la enfermedad en Yucatán / Eduardo L. Menéndez.
Poder, estratificación social y salud : análisis de las condiciones sociales y económicas de la enfermedad en Yucatán.https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi?TITN=518550

Miqueo, Consuelo y otras(eds.) , 2001, Perspectivas de género en Salud, Mirara, Ediciones,

Moreno Preciado, M. 2008, El cuidado del otro. Un estudio sobre la relación enfermera/paciente inmigrado, Editorial Bellaterra, Barcelona,

Romaní, O y Miranda, M( comps), 1998, Estigmatización y Salud. Perspectivas antropológicas, Trabajo Social y Salud, Nº 31, Diciembre, Asociación española de Trabajo Social y Salud.

Segura del Pozo, J.,2018, Comunitaria, Ediciones Salud Pública y otas dudas, Madrid

 

Bibliografía complementaria

Ackerknecht, E. H., 1985, Medicina y antropología social. Madrid: Akal (1942).

De Miguel, J. M. y Rodríguez, J. A., 1990, Salud y poder. Madrid: CIS.

Devillard, M. J.; Otegui, R. y García Ferrero, P., 1991. La voz callada. Aproximación antropológico-social al enfermo de artritis reumatoide. Madrid: Consejería de Salud de la Comunidad Autónoma de Madrid. (1991).

Freidson, E., 1978 La profesión médica. Barcelona: Península (1970).

Goffman, E., 1987, Internados,. Ensayos sobre la situación social de los enfermos mentales. Madrid, Amorrortu-Murguía. (1961).

Kenny, M. y De Miguel, J.M., (eds.), 1980, La Antropología médica en España, Barcelona, Anagrama. (1980).

Prat, J. y Martinez, A. (eds.), 1996 Ensayos de Antropología Cultural. Homenaje a Claudio Esteva-Fabregat, Ariel, Barcelona.

Uribe, J. M., 1996, Educar y Curar. El diáologo cultural en Atención Primaria, Ministerio de Cultura, Madrid

Uribe, J.M., y Perdiguerio, E. (eds.) , 2014,  Antropología Médica en la Europa Meridionla. 30 años de debate sobre pluralismo asistencial., URV, Tarragona.

Gora

Hizkuntzak

Eusker

Gora