Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Soziologia Aplikatuan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 303202 Irakasgaia: POLITIKA ETA GOBERNUA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana
Irakasleak:
INNERARITY GRAU, M. CARMEN (Resp)   [Tutoretzak ] ZULOAGA LOJO, LOHITZUNE   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko prestakuntza/Zientzia Politikoa

Gora

Gaitasun orokorrak

OINARRIZKOAK

3. OG Ikasleek (normalean beren ikasketen arloan) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG Ikasleak, baijende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideakjakinarazteko gauza izatea.

 

OROKORRAK

1. GO - Gizarte bizitza antolatzeko ikuspegi soziologikoak duen garrantziaz ohartzeko gaitasuna.

4. GO - Arrazoibide kritikoa eta azalpen alternatiboen balioa zein den jakiteko gaitasuna.

5. GO -  Gizarte eta kultura aniztasunaren aitorpenari irekitako gizarte sentsibilitatea eta hiritartasun kontzientzia garatzea.

6. GO - Giza Eskubideen, gizon eta emakumeen arteko berdintasun printzipioen, elkartasun printzipioen, ingurumenaren babesaren printzipioen, irisgarritasun unibertsalerako printzipioen eta bakearen kultura sustatzeko printzipioen garapena laguntzeko gaitasuna.

8. GO - Gaurko gizarteko prozesu, egoera eta arazoei egokitutako azterketa teoriko eta enpirikoaren arazoak planteatzeko gaitasuna.

 

ZEHARKAKOAK

2. ZG Gaztelaniaz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa" izenekoaren C1 mailako gaitasun linguistikoa erakustea.

Gora

Berariazko gaitasunak

 

10. GE - Gaurko gizarteen bilakaera eta eraldaketa aztertzeko gaitasuna.

11. GE - Sortzen ari diren joerak eta arazoak diagnostikatzeko gaitasuna.

12. GE - Krisi eta gizarte gatazkaren testuinguruak aztertzeko gaitasuna.

13. GE - Diskurtso publikoa aztertzeko eta komunikazio proiektuak planifikatu eta betezeko gaitasuna.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Zientzia Politikoaren kontzeptu, egile, ikuspegi eta eztabaida nagusiak ulertzea.

 

Politika konparatuaren oinarriak ezagutzea.

 

Eragile politikoen jarrera ulertzea.

 

Sistema politikoen funtzionamendua eta egitura ezagutzea, batez ere Espainiakoak.

 

Irakasgaiaren ezagutza teorikoak gaurko prozesu politikoen analisiari aplikatzeko gaitasuna garatzea.

Gora

Metodologia

PRESTAKUNTZA JARDUERAK ORDU PRESENTZIALAK ORDU EZ PRESENTZIALAK
Eskola teorikoak (funtsatzea, adibideak, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 45  
Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpoko praktikak 15  
Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa.   30
Ikaslearen ikasketa autonomoa   50
Tutoretzak   5
Ahozko edo idatzizko azterketak.   5
GUZTIRA 60 90

 

Irakasteko metodologiaren barruan hau dago:

 

- Eskola teorikoak, zeinetan garatuko baitira, egutegiak ematen duen luzerarekin, gaitegiko atal guztiak, gai bakoitzerako ezartzen den bibliografia batekin osatuko dena. Irakurketek balioko dute ematen den irakaskuntzari laguntzeko material moduan, baita lan eta tutoretzapeko praktikak prestatzeko ere, zeinek, irakasleek garatzen dituzten gaiekin batera, ebaluazioaren edukia osatuko baitute.

- Mintegiak: mintegietan, ikasleek aldez aurretik banatutako testu batzuk nahitaez irakurri eta gero, teorikoki azaldu diren gaien alderdi berezietan sakonduko da.

- Zientzia politikoaren artikulu eta testu klasikoei buruzko iruzkinak.

- Lanak egitea, bakarka edo taldeka, ikuspegi teorikoarekin edo enpirikoarekin, irakasgaiarekin lotutako interes soziopolitikoa daukaten auziak aintzat hartuko dituztenak.

- Irakasgaiarekin loturiko kasuak eta ikus-entzunezko materiala aztertzea.

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa



Jarduera mota: Ordu kp. guztiaren % Garatzen diren gaitasunak
Jarduera presentziala Eskola magistrala 45 30 3OG, 1GO, 5GO, 6GO, 2ZG, 10GE, 11GE, 12GE
Eskola parte-hartzailea eta zuzendutako jarduera 15 10 3OG, 4OG, 4GO, 5GO, 6GO, 8GO, 2ZG, 10GE, 11GE, 12GE
  Ikaslearen lan autonomoa Irismen murriztuko proiektua     90     60 3OG, 4OG, 4GO, 5GO, 6GO, 8GO, 2ZG, 10GE, 11GE, 12GE, 13GE
Norbanakoaren ikasketa 3OG, 4GO, 8GO, 2ZG, 10GE, 11GE, 12GE, 13GE

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio jarduera Pisua (%) Errekupera daitekeen ala ez Eskatzen den nota minimoa
1, 2, 3, 4 Idatzizko froga 70 Bai 5
5 Idazlanak eta ariketa praktikoak 20 Bai 5
1, 2, 3, 4, 5 Parte hartzea 10 Ez -

 

 

 

Gora

Edukien azalpen laburra

 

Irakasgai honen helburua da tresna kontzeptual eta analitiko batzuk ematea politika zientifikoki ezagutzeko. Horretarako, nahi dena da ikasleak ezagutzea Zientzia Politikoak garatu dituen ikerketa-lerro nagusien emaitzak ezagutzea, baita prozesu, eragile eta erakunde politikoen azterketari aurre egiteko ikuspegiak ere. Gainera, saio bat egingo da ikasleek ikas ditzaten zein diren pil-pilean dauden auzi politologikoen azterketari aurre egiteko ohikoen diren baliabideak.

Gora

Gai-zerrenda

  1. Politika eta politika ezagutzea. Zientzia Politikoaren jatorria eta garapena. Zientzia Politikoaren metodoak. Azterketa eremuak. Politika zer den. Botere politikoa. Boterea, autoritatea eta zilegitasuna. Politika egitura, prozesu eta emaitza den aldetik.
  2. Antolaketa politikoa eta estatua. Antolamendu politikoaren formen bilakaera. Estatuaren jatorria eta ezaugarri funtsezkoak. Estatuaren elementuak: nazioa, lurraldea, subiranotasuna. Estatu modernoaren bilakaera. Estatu nazionalaren krisia?
  3. Estatua eta bere erakundeak. Estatu nazionala eta botere politikoaren lurraldearen araberako banaketa. Estatu unitarioak eta estatu konposatuak. Autonomien Estatua.
  4. Diktadurak eta poliarkiak. Erregimen autoritarioak eta totalitarioak. Demokrazia zer den. Demokraziaren gizarte oinarriak. Demokrazia ereduak. Demokraziaren kalitatea. Demokraziaren haustura.
  5. Gobernua. Gobernuaren funtzioa. Gobernu moduak: presidentetza, parlamentarismoa, erdi-presidentetza. Gobernua, botere betearazlearen erakundea den aldetik. Gobernua Espainiako eredu parlamentarioan.
  6. Parlamentuak. Aurrekariak, bilakabide historikoa. Erakunde parlamentarioen egitura. Parlamentuen funtzioak. Prozesu legegilea. Parlamentuaren antolaketa eta funtzionamendua.
  7. Alderdi politikoak. Definizioak eta tipologiak. Jatorria eta funtzioak. Alderdi politikoen bilakaera. Alderdien barne-antolamendua eta helburuak. Alderdien finantzazioa. Alderdi-sistemak. Alderdien erronkak mendebaldeko demokrazietan.
  8. Hauteskundeak eta hauteskunde-sistemak. Sufragio eskubidea. Hauteskunde-sistemaren osagaiak. Hauteskunde-barrutia. Hautagaitzaren forma. Botoaren egitura: hautagaiak eta zerrendak. Hauteskunde-formulak; gehiengodunak eta proportzionalak. Lege-hesia. Hauteskunde-sistemen ondorioak. Espainiako hauteskunde sistema.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Bibliografia nagusia:

Sodaro, M. (2006):Política y Ciencia Política: una introducción, Madril, McGraw-Hill Interamericana.

Vallès, J. M. (2000): Ciencia Política: una introducción. Bartzelona, Ariel (Ikasgaiaren oinarrizko eskuliburua).

Molina, I. (2008): Conceptos fundamentales de Ciencia Política, Madril, Alianza.

Larrinaga, A. eta Barcena, I. (2004): Politika eta gizartea, Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea.

 

Bigarren mailako bibliografia:

Aguila, R. del (ed.) (1997): Manual de Ciencia Política. Madril, Trotta.

Caminal, M. (2019): Manual de Ciencia Política. Bartzelona, Tecnos. (9ª ed).

Colomer, J. M. (2009): Ciencia de la política, Barcelona, Ariel., Bartzelona, Ariel.

Goodin, R. eta Klingemann, H. D. (2002): Nuevo manual de Ciencia Política, Madril, Istmo.

Pasquino, G. (bil.) (1995): Manual de ciencia Política. Madril, Alianza.

 

Material hau osatzeko hainbat erakunderen eta erakunde politiko eta sozialaren web-orrialdeetan lortzen ahal diren baliabideekin osatuko da. Esaterako, web-orrialde hauetan dauden baliabideekin:

 

http://www.congreso.es

http://www.senado.es

http://www.la-moncloa.es

http://www.cis.es

http://www.ipu.org

http://www.aelpa.org

http://www.cepco.es

http://www.aecpa.es

http://www.europa.eu.int

http://www.cidaj.gva.es

http://www.psoe.es

http://www.pp.es

http://www.iu.es

http://www.mir.es

http://www.electionweb.es

http://www.aceproject.org

http://www.electionguide.org

http://www.idea.int

http://www.es.amnesty.org

http://www.freedomhouse. org

http://www.portalelectoral.es

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

 

Gora