Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Soziologia Aplikatuan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 303105 Irakasgaia: KOMUNIKAZIO TREBETASUNAK ETA IKT
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
LOPEZ FLAMARIQUE, MAITE (Resp)   [Tutoretzak ] IRIARTE GOÑI, IBAI   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko prestakuntza: komunikazioa

Gora

Gaitasun orokorrak

G1: Zuzen eta egokiro mintzatu, irakurri eta idaztea.

Gora

Berariazko gaitasunak

 

E1. Komunikazio ekintzan eta ahozko eta idatzizko testuan parte hartzen duten elementuei buruzko ezagutzak egoera komunikatiboei aplikatzeko gauza izatea. Elementuak hauek dira: aktanteak, ahozko eta idatzizko kanalen osagaiak (ortografia eta puntuazioa, bigarrenaren kasuan), berbaldi motak (elkarrizketa, deskribapena, narrazioa, argudiatzea, azalpena).

 

Elkarrizketari, eztabaidari, talde lanari eta disertazioari ahozko gaitasun komunikatiboak aplikatzea.

 

E2: Eskutitzetan, informazio oharretan, curriculum vitaeetan, instantzia edo eskarietan, azalpen eta lan txostenetan komunikazio gaitasunak aplikatzea.

 

E3: Gauzak ulertu eta ulertarazteko gizartezko trebetasunak erakustea. Komunikazio eta elkarrekintza prozesuak ezagutzea. Beste langile espezialista batzuei gauzen berri ematen jakitea.

 

E4: Testu editoreen edo editore grafiko testualen bidezko edizio eta diseinuaren oinarrizko teknikak ezagutzea (word, power point, web orriak, blogak), posta elektronikoa,aurkezpenak, informazio agiriak (buletinak, egitarauak, kartelak...) bezalako komunikazio egoera jakinei egokiro aplikatzeko.

 

E5: Informazioaren eraikuntza partekatzeko lanabesak ezagutzea, wikien modukoak, talde lana garatzeko.

 

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikaskuntzaren ondorioak ikasleak ikasgaian erdietsiko dituen konpetentzien zehaztapena dira. Hiru maila ezarri dira:

-Gorena: konpetentzien 100% bereganatzea eta maisutza lortzea horietako  %75en gutxienez.

-Ertaina: ikasgaian erdietsi beharreko konpetentzien gehiengoa lortzea eta tituluaren konpetentzia espezifikoak laguntzen dituzten alorretan maisutza eskuratzea.

-Urria: tituluaren konpetentzia espezifikoak laguntzen dituzten alorren jabetze askieza.

IE1: Jendaurrean zuzen adierazten ditu ideiak, gizarte- eta hizkuntza- arauekin bat eginez.

IE2: Ikaskideekin elkarlanean aritzen da ahozko lanen prestakuntzan, gauzatzean eta ebaluatzean, hainbat testuinguru eta egoera komunikatibotan.

IE3: Berbaldi mota bateko baino gehiagotako lan idatziak egiten ditu, euskarri digitalean edo inprimatuan, hizkuntza oro hartzailea erabiliz.

IE4: Bere jarrerei tinko eusten die, argudio zindoetan oinarriturik, eta askotariko informazio iturriak erabiltzen ditu, era kritikoan.

IE5 : Ikasturtean zehar egindako lanik garrantzitsuenak jasotzen dituen portafolioa jendaurrean aurkezten du, ahalaz webgune baten bidez, gaitasun komunikatiboen eta informazio eta komunikazio tekniken menperatzean izandako bilakabidea kritikoki baloratuz.

Gora

Metodologia

Saio teorikoak, praktikoak, eztabaidak, elkarlanak, lanak, banakako ikasketa, ebaluazio probak, banakako tutoretza.

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

Gaitasuna Formazio jarduera
G1 A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-7, A-8
E1 A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-7, A-8
E2 A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-7, A-8
E3 A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-7, A-8
E4 A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-7, A-8
E5 A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-7, A-8

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio Sistema Ehunekoa (%) Berreskuragarria Eskatzen den gutxieneko kalifikazioa
E4 Informazio-gaitasunei buruzko Online ikastaroa % 5 Idatzizko proba bidez berreskuragarria Ez
E2, E3 Behatze, proposatze edo ebaluatze lan praktikoak % 10 Ez Ez
E3, E4 Banakako lan idatzia, ikasgaiaren edukiak aplikatu eta garatzen dituena % 30 Idatzizko proba bidez berreskuragarria Azken kalifikazioan haztatzeko gutxieneko puntuazioa: 4/10
E1, E2, E4 Ahozko lan indibiduala formatu digitalean % 15 Berreskuragarria, baldin eta lana zuzenduta irakasleari ematen bazaio berak adierazitako datan eta berak ezarritako baldintzetan Ez
E1, E4, E5 Ahozko banakako lana, portfolio digitala aurkezten duena % 20 Ez Ez
E3, E4 Idatzizko proba % 20 Idatzizko proba bidez berreskuragarria Ez

 Ahozko edo idatzizko hizkuntza-zuzentasun egokirik ez izateak irakasgaia ez gainditzea ekar lezake.

Gora

Edukien azalpen laburra

 

Lehen mailan ikaslearen komunikazio gaitasunak garatzea da helburua, irakasleekiko eta beste ikasleekiko harreman komunikatibo eta sozialen trebetasunen oinarriak finkatzeko eta curriculumeko gaien ulertzea eta adierazpena hobetzeko. Halaber, ikaslearen laneko eta gizarte harremanetako komunikazio trebetasunak garatu nahi dira.

 

Gora

Gai-zerrenda

1. Gaia. Testu akademikoak: ezaugarriak. Lankidetza lanerako tresnak. e-Portfolio.

2. Gaia. Informazio akademikoa bilatzea, hautatzea eta tratatzea. Datu-baseak. APA arauak. Kudeatzaile bibliografikoak

3. Gaia. Testu akademiko bat idaztea: koherentzia, kohesioa, egokitasuna eta zuzentasuna. Hizkuntza inklusiboa. Testu prozesadorearen erabilera

4. Gaia. Ahozko adierazpena esparru akademikoan: eraginkortasuna eta komunikazio egokitasuna. Laguntza bisualak erabiltzea. Aurkezpena bideo-formatuan.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Alberdi, A., 1996, Eskola Gramatika, Elkarlanean ¿ Ikastolen elkartea, Donostia.

Alberdi, X. & Sarasola I., 2001, Euskal estilo libururantz, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo.

Álvarez, M., 1995, Tipos de escrito III: Epistolar, administrativo y jurídico, Arco Libros, Madril.

Álvarez, M., 1998, Tipos de escrito I: Narración y descripción, Arco Libros, Madril, laugarren argitaraldia.

Arakama, J. M. eta beste, 2005, IVAP-eko estilo liburua, Herri-Ardularitzaren Euskal Erakundea, Donostia.

Beaugrande, R. De, 1984, Text production. Toward a Science of Composition, Ablex Publishing Corporation, Norwood.

Carlino, P, 2004, Leer y escribir en la universidad, Asociación Internacional de Lectura, Lectura y Vida, Buenos Aires.

Carlino, P., 2005, Escribir, leer y aprender en la universidad. Una introducción a la alfabetización académica, Fondo de Cultura Económica, Buenos Aires.

Carlino, P., 2006, La escritura en la investigación, Documentos de Trabajo saila, 19. zkia., Universidad de San Andrés, Buenos Aires.

Cassany, D. & Luna, M. & Sanz, G., 1998, Enseñar lengua, Graó, Bartzelona, 4. argitaraldia.

Euskaltzaindia, 2008, Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa, Jagon Saila 7, Bilbo.

Euskaltzaindia, 2018, Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE), Bilbo: Euskaltzaindia

Euskaltzaindia, 2008, Hiztegi Batua, Elkar, Donostia.

Garzia, J., 2005, Kalko okerrak, Hizkuntza prestakuntza 12, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.

Garzia, J., 2014, Puntuazioa. Egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak, Hizkuntza prestakuntza 24, Eusko Jaurlaritza,   Gasteiz

Gimeno, P., 2004, Idazmenaren irakaskuntza arlo guztietan, Blitz gorria 1, Nafarroako Gobernua, Iruñea.

Martín, M. & Siguán, M., 1991, Comunicación y Lenguaje, Alhambra Longman, Madril.

Martínez, A., 2004, Cómo preparar una exposición oral en las áreas de secundaria, Nafarroako Gobernua, Iruñea.

Montolio, E., 2000, Manual práctico de escritura académica, Ariel, Bartzelona.

Reyes, G., 1998, Cómo escribir bien en español, Arco/Libros, Madril.

Sarasola, I., 2005, Zehazki. Gaztelania - Euskara Hiztegia, Alberdania, Donostia.

Sarasola, I, 2007, Euskal Hiztegia, Elkar, Donostia.

Serafini, Mª T., 1989, Cómo redactar un tema. Didáctica de la escritura, Paidós, Barcelona.

Serafini, Mª T. 1994, Cómo se escribe, Paidós, Bartzelona.

Saavedra, J. J., 1992, Nuevos Caminos en la Enseñanza de la Lengua, Ediciones

Pirámides S.A., Madrid.

Zubimendi, J. R., 1993, Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.

Zubimendi, J. R., 2004, Ortotipografia, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.

 

Web orrialdeak:

 

Artez Euskara Zerbitzua:

    [http://www.hiztegia.eus]

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua: 

    [http://www.euskaraz.org]

Elhuyar hiztegia:

    [www.euskara.euskadi.net/559-15172x/eu/hizt_el/index.asp]

Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzua:

    [http://www.ehu.eus]

Euskaltzaindia:

    [http://www.euskaltzaindia.eus]

Eusko Jaurlaritza:

     [http://www.euskara.euskadi.eus]

Garate, G., Argia, e.a:

    [http://www.ametza.com]

Mokoroa, J. eta beste:

    [http://www.hiru.com]

Susa:

    [http://www.armiarma.com]

    [http://www.susa-literatura.eus]

 

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora