Kodea: 302707 | Irakasgaia: GIZARTE INGURUNEARI BURUZKO PROIEKTU DIDAKTIKOAK | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Nahitaezkoa | Ikasmaila: 4 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
BERRAONDO PIUDO, MIKEL [Tutoretzak ] | NAVARRO NERI, IÑAKI (Resp) [Tutoretzak ] |
Didaktiko eta Diziplinazkoa / Natura eta Gizarte Ingurunearen ezagutza eta bere didaktika
Derrigorrezko irakasgai honen bidez, Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduko 7. seihilekoko ikasleek beren prestakuntza-ibilbidean lortutako ezagutza integratzea lortu nahi da oinarrizko prestakuntzari, prestakuntza diziplinarrari eta prestakuntza didaktikoari dagokienez. Bere helbururik espezifikoena honako hau da: ikasleak esparru teoriko eta metodologikoen bidez trebatzea gai izan daitezen gizarte zientzien irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako estrategiak eta metodoak ezagutzeko eta horiei buruzko gogoeta egiteko; gai izan daitezen Gizarte Ingurunearen Ezagupenaren arlorako proiektu didaktikoak diseinatzeko eta garatzeko, baliabide desberdinak erabiliz; eta gai izan daitezen ikaskuntzagune aberatsak sortzeko etorkizuneko ikasleei gizarte zientziei buruzko ezagutza modu esanguratsuan eta kritikoan eraikitzen laguntzearren. Iturriak, proiektuen gaiak eta landu beharreko problematika aukeratzean, genero ikuspegia txertatu behar da.
2.1 Oinarrizko gaitasunak
1. OG- Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.
2. OG- Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta arazoak konponduz erakusten diren gaitasunak edukitzea.
3. OG- Ikasleek (normalean beren ikasketen arloan) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasun izatea, arlo sozial, zientifiko eta etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.
5. OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketa abileziak garatu izatea.
2.2 Gaitasun Orokorrak
1. GO- Lehen hezkuntzako curriculum-arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.
2. GO- Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.
3. GO - Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Eskola curriculumeko zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea.
6. GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduera desberdinak ezagutzea. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza lanak eta orientazio lanak egitea, ikasleek dituzten hezkuntza-behar bereziak kontuan hartuz. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.
7. GO - Hezkuntza komunitateko eta inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan jardutea. Irakaskuntzaren eginkizun hezitzailea norbereganatzea, eta hiritartasun aktibo baterako heziketa demokratikoa sustatzea.
8. GO - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.
9. GO - Etorkizun jasangarria izateko norbanakoen eta gizartearen erantzukizuna balioestea.
10.GO- Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.
11.GO- Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.
12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.
2.3 Zeharkako gaitasunak
2. ZG- Gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa" ren C1 mailako hizkuntza gaitasuna erakustea.
3. GE - Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.
4. GE - Ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta testuinguruetan eta testuinguru eleanitzetan diseinatzea eta erregulatzea. Ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea, begirunea eta giza eskubideak aintzat hartzea.
6. GE - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, baita bere funtzionamendua ere, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.
7. GE - Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.
Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.
- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.
- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.
ZEHAZTASUN
Ikaskuntza emaitzak | Edukiak | Prestakuntza Jarduerak | Ebaluazio tresnak |
1. Curriculumeko helburuak formulatzeko ezaugarriak eta estrategiak ezagutu eta Gizarte Zientzietako proiektu batean aplikatzea. | 1. Gaia | A-1, A-2, A-3, , A-5, A-6, A-7, A-8 | Ebaluazio froga |
2. Ebaluazio estrategia eta eredu nagusiak ezagutu eta horiek gizarte-ingurunearen ezagutzan aplikatzea. | 2. Gaia | A-1, A-2, A-3, , A-5, A-6, A-7, A-8 | Ebaluazio froga |
3. Gizarte Zientzien irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eredu eta metodologia garrantzitsuenak ezagutu eta aplikatzea. | 3. Gaia | A-1, A-2, A-3, A-4,A-6, A-7, A-8 | Ebaluazio froga eta proiektuaren diseinua |
4. Gizarte Zientzietako ikaskuntza-prozesuak diseinatzeko IKT tresna desberdinak ezagutzea eta aplikatzea. | 3. Gaia | A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-7, A-8 | Ebaluazio froga eta proiektuaren diseinua |
5. Gizarte zientzien proiektu didaktikoak diseinatzeko eta gauzatzeko hezkidetzaren ikuspegia ezagutzea eta aplikatzea. | 1. Gaia | A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-7, A-8 | Ebaluazio froga eta proiektuaren diseinua |
6. Ahozko iturriak, ikonikoak, kartografikoak eta geografikoak aztertzea; horien garrantzia estimatu, interpretatu, epaitu eta proiektu didaktiko batean aplikatzea. | 3. Gaia | A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-8 | Proiektu didaktikoaren diseinua |
7.Ikasgaian zehar ikusitako eredu eta metodologia ezberdinen menperatzea eta ulermen praktiko-teorikoa frogatzea. | 1.-3. Gaiak | A-1, A-2, A-3, A-5, A-6, A-7, A-8 | Ebaluazio froga |
8. Proiektu didaktiko bat diseinatzeko lortutako ezagutzak, material didaktikoarekin, marko teoriko eta metodologiko egoki batetik zabaltzea, zeinak Lehen Hezkuntzako ikasgelan ezagutza geografiko eta historikoak eraikitzea errazten duena. Ezartzea posible bada, ebaluatu eta klasean azalaraziz. | 1.-3. Gaiak | A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-8 | Proiektu didaktikoaren diseinua |
Kodea | Azalpena |
IM1 | Azalpen magistralak talde handian |
IM2 | Interakzioa talde handian |
IM3 | Interakzioa talde ertainean |
IM4 | Bakarkako interakzioa: ikasketa autonomorako jarduerak |
Jarduera Hezigarriak | Ordu presentzialak | Ordu ez presentzialak |
PJ-1 Azalpen eskolak/Eskola parte-hartzaileak | 15 | 0 |
PJ-2 Praktikak | 45 | 0 |
PJ-3 Irakurketa, lanak egitea eta ahozko defentsa | 10 | 0 |
PJ-4 Bakarka ikastea | 0 | 50 |
PJ-5 Tutoretza bakarka | 5 | 0 |
A-6 Azterketak, ebaluazio probak | 5 | 0 |
Irakaskuntzaren metodologiak aplikatzean eta preskuntza jarduerak egitean, eginahalak egiten ditugu desberdintasunik izan ez dadin generoa dela-eta, eta ikasleek gelan parte-hartze orekatua izan dezaten saiatuko gara.
Ikaskuntza emaitzak | Ebaluazio jarduera | Balioa (%) | Izaera berreskuragarria | Beharrezko gutxiengo nota |
R1, R2, R3, R4, R5, R7 | SE4/Ebaluazio froga | %30 | Idatzizko froga bitartez berreskurgarria | %50 notak ponderatzeko |
R3, R4, R5, R6, R8 | SE3/Talde lanean priektu didaktiko baten diseinua. (Diseinuaren prozesua, azkeneko emaitza eta aurkezpenak baloratuko dira) | %70 | Berreskuragarria lana irakasleak ezarritako zuzenketak aldatuz entragatu ezkero. | %50 notak ponderatzeko |
*Ikasgaia gainditzeko, ebaluazioaren bi zatien baturak 5/10 puntu izan behar ditu
1. gaia. Gizarte Zientzien arloko proiektu didaktikoak diseinatzea. Oinarri teorikoak eta adibideak.
2. gaia. Gizarte Zientzien arloko proiektu didaktikoetan gaitasunen araberako ebaluazio-ikaskuntzarako estrategiak eta metodologiak.
3. gaia. Gizarte zientziak eta haien ikaskuntza integrala errealitatearen bidez. Iturrien erabilera eta ingurumena.
Praktika: Metodologia aktiboen ikuspegitik ikasgelan esku hartzeko proiektu bat lantzea.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizkoa
Arias, L; Egea, A. (2022) Didáctica de Geografía e Historia en Educación Primaria, Madrid, Síntesis.
Calle Carracedo, Mercedes de la. «Aprendizaje basado en proyectos (ABP): posibilidades y perspectivas en ciencias sociales». Iber: Didáctica de las ciencias sociales, geografía e historia, 2016, 7-12.
Fernández Valencia, Antonia. «Las mujeres como sujeto histórico: género y enseñanza de la historia». Didáctica de las Ciencias Experimentales y Sociales 24, n.o 18 (2005): 5-24.
MARTÍN GARCÍA, X. (2006). Investigar y aprender. Cómo organizar un proyecto. Barcelona: Universitat de Barcelona-Horsori.
DOMÍNGUEZ CASTILLO, J. (2015). Pensamiento histórico y evaluación por competencias. Barcelona: Grao.
Mendióroz Lacambra, A. M. (2013). Didáctica de las ciencias sociales formación del área e integración del conocimiento. Universidad Pública de Navarra = Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Servicio de Publicaciones.
Olcina Cantos, Jorge, eta Álvaro-Francisco Morote Seguido, eds. La enseñanza de la geografía en el siglo XXI. Retos, recursos y propuestas docentes ante los nuevos desafíos globales. Universidad de Alicante, 2022.
Pérez de Albéniz, Alicia; Eduardo; Fonseca Pedrero, eta Beatriz Lucas Molina. Iniciación al Aprendizaje Basado en Proyectos (ABP). Iniciación al Aprendizaje Basado en Proyectos: Claves para su implementación. Universidad de La Rioja, 2021. https://dialnet.unirioja.es/servlet/libro?codigo=785222.
RUIZ MARTIN, H. (2021). ¿Cómo aprendemos? Una aproximación científica al aprendizaje y la enseñanza. Barcelona: Grao.
TREPAT, C. A. eta COMES, P. (1998). El tiempo y el espacio en la didáctica de las ciencias sociales. Barcelona: Grao.
Gomendagarria
Calvo Maturana, Antonio, Clelia Martínez Maza, Ágata Ortega Cera, eta Lucía Priero Borrego, eds. Fuentes para el estudio de la Historia de las Mujeres. Granada: Comares, 2022.
Cobo Bedía, Rosa. «El género en las ciencias sociales». Cuadernos de Trabajo Social 18 (2005): 249-58.
Luri, Gregorio. La escuela no es un parque de atracciones. Una defensa del conocimiento poderoso. Ariel, 2020.
Simón Rodríguez, Elena. La igualdad también se aprende. Cuestión de coeducación. Madrid: Narcea, 2017.
Web de la Biblioteca de la UPNA: https://www.unavarra.es/biblioteca
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.