Kodea: 302303 | Irakasgaia: ERANTZUN PSIKOPEDAGOGIKOA ETA ANIZTASUNA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 2 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
LOPEZ HERNAEZ, MARIA LARA (Resp) [Tutoretzak ] | GURPEGUI SUESCUN, ANA [Tutoretzak ] | ||||
ORIA HERRERA, AINHOA [Tutoretzak ] |
Aniztasuna ezaugarri pertsonalak, fisikoak eta kulturalak kontuan hartuz, desberdin egiten gaituenari dagokio. Hezkuntza-eremuan ematen da estilo eta ikasteko erritmo desberdinak eta garapenaren motibazioen, interesen eta gaitasunen arteko desberdintasunak adieraziz (besteak beste).
Hau dela eta, ikasgaia gai-multzo ezberdinetan egituratzen da. Lehenengo gai-multzoa, IKASLERIAREN BERARIAZKO PREMIEN ARRETAKO OINARRI PSIKOLOGIKOAK, garapenaren nahasmenduen ulermena testuinguruan kokatzeari dagokio, ikuspuntu ebolutiboa kontuan hartuz. Hari honi jarraituz, aurretiko edukiak aipatuz hasten da, garapen ez hondatuarekin konparatuz garapen hondatua ulertzen uzten duena.
Bigarren gai-multzoan, IKASLERIAREN BERARIAZKO PREMIEN HEZKUNTZA ARRETA, ikasleriarenganako hezkunta arreta hezkuntza laguntzaren premia berezien antolaketan oinarrituz, lantzen da, LOEn (20016) eta aurrerago LOMCEn (2013) jasoa dagoena. Hezkuntza laguntzaren berariazko premia bakoitzean (desgaitasunetik datozen hezkuntza premia bereziak, jokabidearen nahasmendu larriak, AFNH, adimen altuko gaitasunak, hezkuntza sisteman berandu sartzea, ikasteko berariazko zailtasunak, eta egoera pertsonaletatik edo eskola-historiatik datozenak), berariazko hezkuntza premien identifikazioa lantzen da, geroko erantzuna edo esku-hartze psikopedagogikoa gidatuko duena.
2.1. OINARRIZKO KONPETENTZIAK
2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean plikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.
4. OG - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.
2.2. KONPETENTZIA OROKORRAK
2. GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.
4. GO - Ikasgelan eta hortik kanpora bizikidetza sustatzea, eta gatazkak modu baketsuan konpontzeari ekitea. Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta haiei buruz gogoeta egiten jakitea.
5. GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.
6. GO - Hizkuntzaren bilakaera ezagutzea lehen haurtzaroan, egon daitezkeen disfuntzioak ezagutzea eta haren bilakaera egokia zaintzea. Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketaegoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinen erabilera menderatzea.
7. GO - Hezkuntza komunitateko eta inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan jardutea. Irakaskuntzaren eginkizun hezitzailea norbereganatzea, eta hiritartasun aktibo baterako heziketa demokratikoa sustatzea.
9. GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.
11. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.
12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.
2.3. ZEHARKAKO KONPETENTZIAK
2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.
2. GE - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.
4. GE - Ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta testuinguruetan eta testuinguru eleanitzetan diseinatzea eta erregulatzea. Ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea, begirunea eta giza eskubideak aintzat hartzea.
5. GE - Eskola ikasketa eta bizikidetza testuinguruetan, arauen onarpenean, jarraikitasunean, norberaren diziplinan eta besteekiko begirunean sakontzea.
7. GE - Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.
10. GE - Lankidetza, bizikidetza, motibazioa eta ikasteko nahia sustatzea, ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea eta familiekiko harremanak zaintzea.
11. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.
13. GE - Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza, orientazio eta gatazkak konpontzeko funtzioak betetzea. Ongi egindako lana baliozkotzen jakitea.
14. GE - Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.
Ikaskuntza-emaitzak ikasleak gaian eskuratuko dituen gaitasunen zehaztapenak dira. Hiru maila ezartzen dira:
- Hoberena: Gaitasunen %100 eskuratzea eta hauetako %75etan maisutza.
- Tartekoa: Ikasgaian lortu nahi diren gaitasun gehienak eskuratzea eta maisutza tituluaren berariazko gaitasunetan laguntzen duten alderdietan.
- Eskasa: Tituluaren berariazko gaitasunetan laguntzen duten alderdien gutxieneko eskuratzea.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila hoberena edo tartekoa bada. Horrela, ikasgai honetarako ikaskuntza-emaitzak, eduki-multzo bakoitzari dagokionez, hurrengoak dira:
- R1: Desgaitasunetan eta komunikazioari eta hizkuntzari dagozkien nahasteetan garapen tipikoa eta garapen hondatua konparatzea (zentzumenezkoa, mugitzekoa eta adimen-desgaitasuna).
- R2: Haur hezkuntza edo/eta lehen hezkuntzako ikasleengan garapenaren nahasmendu desberdinen eta desgaitasunen alderdi psikoebolutiboak aztertzea.
- R3: Desgaitasun desberdinek, jokabidearen nahasmendu larriek, ikaskuntzaren berariazko zailtasunek eta adimen altuko gaitasunek haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikasleen garapen kognitiboan, psikomotorrean, sozioemozionalean eta hizkuntza-garapenean izan dezaketen eragina identifikatzea.
- R4: Garapenaren eta desgaitasunen nahasmenduak, ikuspegi neurokonstruktibista kontuan hartuta, elkarreraginean dauden hainbat faktore dituen prozesu modura azaltzea (burmuina, geneak, burua, testuinguru fiskoa, testuinguru soziokulturala¿), ibilbide ebolutibo desberdinak ahalbidetuz,.
- R5: Hezkuntza laguntzaren berariazko premiak deskribatzea: hezkuntza premia bereziak, adimen altuko gaitasunak, hezkuntza sisteman berandu sartzea, ikasteko berariazko zailtasunak, egoera pertsonalak edo eskola-historia.
- R6: Hezkuntza laguntzaren berariazko premiak dituzten ikasleen aniztasuna aberaste pertsonal eta profesional modura, eta familiaren garrantzia, hasierako garapen-aldietan, hezkuntza laguntzaren berariazko premiak dituzten ikasleak detektatzeari dagokionean, baloratzea.
- R7: Hezkuntza arretaren historiak aniztasunerako bidean zeharkatu dituen etapak identifikatzea eta izan diren eskola ereduak deskribatzeko eta erantzun inklusiboari dagozkion gako-hitzak definitzeko gauza izatea.
- R8: Giza aniztasunaren konplexutasuna azaltzea eta eskola-inguruan nabaritasunen adibideak ematea.
- R9: Hezkuntza laguntzaren berariazko premiak dituen ikasleen hezkuntza erantzunari dagozkion curriculum-neurriak eta antolamendu-neurri egokiak zehazteko lege-iturriak erabiltzea.
- R10: Hezkuntza proposamen inklusiboak egiterakoan, baliabide materialak eta giza baliabideak kudeatzeko ebaluazio psikopedagogikoaren txostenak aztertzea.
- R11: Hezkuntza laguntzaren berariazko premiak dituen ikaslearen aniztasunari erantzun ahal dion gelako proposamen didaktikoa egiteko oinarri psikologikoen eta hezkuntza arretaren nozioak konbinatzea.
- R12: Hezkuntza inklusioaren prozesuan, aniztasunari dagokion erantzun modura, tutorearen gelako irakasle-rola baloratzea.
Kodea | Deskripzioa | BERTARATZE orduak | BERTARATU GABE |
AF1 | Azalpen/parte hartze saioak | 28 | 0 |
AF2 | Saio praktikoak | 21 | 0 |
AF3 | Ikasketa|Ikastaldi lankideko Jarduerak | 20 | 8 |
AF4 | Taldeko lan/proiektuak Errealizazioa | 0 | 30 |
AF5 | Ikerketa|Estudioa eta ikaslearen lan autonomoa | 3 | 30 |
AF6 | Tutoretzak |
4 | 0 |
AF7 | Ebaluazio-Probak | 4 | 2 |
Guztizkoa | 80 | 70 |
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
Ikasketaren emaitzak | Ebaluazio sistemak | Pisua (%) | Berreskuragarria |
R1, R2, R4, R6, R7, R8, R10, R12 | SE2: Banakako lan teorikoak | % 20 | Bai, %10 |
R3, R5, R6, R9, R11, R12 | SE3: Talde lan-praktikoak | % 20 | Bai, %10 |
R1, R2, R3, R4, R5, R6, R7, R8, R9, R12 | SE4: Ahozko edo idatzizko frogak | % 60 | Bai, %100 |
Total | 100% | %80 |
*Edukiak ebaluatzeko proba idatzian (azken azterketa) gutxienez 5 puntu lortu beharko dira irakasgaiaren multzo bakoitzean, gainerako puntuazio irizpideekin batezbestekoa egin ahal izateko. 5 puntu baino gutxiago lortzen badira, multzoari dagokion berreskurapen proba idatzia egin beharko da Fakultateak finkatutako datetan.
**Los trabajos individuales y grupales serán aceptados solamente en las fechas que establezca el profesorado. No se guardarán trabajos del curso anterior.
***Se recuerda el Artículo 14, punto 4 de la Normativa Evaluadora de los Procesos de Evaluación en la Universidad Pública de Navarra, sobre la evaluación continua: Las guías docentes podrán contemplar una relación de requisitos específicos como, por ejemplo, la realización de exámenes u otro tipo de pruebas, la asistencia a un número mínimo de horas de clases prácticas, la realización obligatoria de trabajos, proyectos, prácticas de laboratorio o Prácticum y la participación en seminarios.
Igo. BLOKEA IKASLEGOAREN BERARIAZKO BEHARREN ARRETARAKO OINARRI PSIKOLOGIKOAK
1go. GAIA.
GARAPEN-NAHASTEEN IKUSKERA EBOLUTIBOA.
BERARIAZKO BEHARREN HEZIKETA-LAGUNTZAK.
II BLOKEA. IKASLEGOAREN BERARIAZKO BEHAR HEZIGARRIEI ARRETA
3. GAIA.ERANTZUN PSIKOPEDAGOGIKOA
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
Araudia:
Eskuliburua:
Oinarrizko biliografia:
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.