Kodea: 302205 | Irakasgaia: GARAPEN EBOLUTIBOA ETA IKASKUNTZA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Osasun Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
SOTES RUIZ, JOSE PABLO (Resp) [Tutoretzak ] |
Garapen ebolutiboa eta ikaskuntza irakasgaiaren edukien helburua da ikasleari ematea garapenaren psikologiako oinarri, ikuspegi teorioko eta ikerketa metodo nagusiak bizitzaren zikloko lehen aldietako (garapen goiztiarra, lehen haurtzaroa eta eskola-aldia) garapen kognitibo, komunikatibo, afektibo-emozional, moral eta sozialaren ezaugarri oinarrizkoak. Horretaz gainera, irakasgai horretan ematen den beste eduki bat da ikaskuntzaren teoria nagusien aplikazioa hezkuntzaren esparruan. Ikasleak oinarri modura erabili ahalko ditu eduki hauek, garapenean egon daitezkeen zailtasunak atzemateko, eta Aniztasuna eta erantzun psikopedagogikoa irakasgaia ikasten lagunduko diote.
2.1. Oinarrizko gaitasunak
2. OG Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta arazoak konponduz erakusten diren gaitasunak edukitzea.
3. OG Ikasleek (normalean beren ikasketen arloan) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.
4. OG Ikasleak, baijende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideakjakinarazteko gauza izatea.
2.2. Gaitasun orokorrak
2. GO Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.
5. GO Ikasgelan eta hortik kanpo bizikidetza sustatzea, diziplina arazoak konpontzea eta gatazkak era baketsuan konpontzen laguntzea. Ikasle bakoitzaren ahalegina, konstantetasuna eta diziplina sustatzea eta balioestea.
10. GO Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.
2.3. Zeharkako gaitasunak
1. ZG Hizkuntza gaitasuna frogatzea ingelesez, frantsesez, alemanez edo italieraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa" delakoaren araberako B1 mailaren parekoa.
2. ZG Gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa"ren C1 mailako hizkuntza gaitasuna erakustea.
2. GE Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.
3. GE Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.
9. GE Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, ikasleek aktiboki parte har dezaten beren garapen sozial eta pertsonalean.
Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.
- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.
- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.
IKASKUNTZAREN EMAITZAK | EDUKIAK | JARDUERAK | EBALUAZIO TRESNAK |
1. IE Giza garapenaren oinarri eta ikuspegi teoriko nagusiak identifikatzea. | I. M / 1. G | 1. PJ 2. PJ 4. PJ 5. PJ 6. PJ | 1. ES 2. ES |
2. IE: Diseinu ebolutiboak (luzetarakoa, zeharkakoa eta sekuentziala) giza garapenaren hainbat alderdiri aplikatzea, batez ere, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako aldietan. | I. M / 1. G | 1. PJ 2. PJ 5. PJ 6. PJ | 1. ES 2. ES |
3. IE: Bizitzaren zikloko aldietako ¿garapen goiztiarra (0-2 urte), lehen haurtzaroa (3-6 urte) eta eskola-aldia (7-12 urte)¿ alderdi psikomotore, kognitibo, emozional, sozial eta moralak adieraztea. | II. M / 3. G III. M / 3. G IV. M / 5. G | 1. PJ 2. PJ 3. PJ 4. PJ 5. PJ 6. PJ 7. PJ 8. PJ | 1. ES 2. ES 3. ES 4. ES |
4. IE: Ikaskuntzaren teoria nagusiak (jokabide teoriak, kognitiboak eta eraikitzaileak) eta giza garapenarekin duten harremana aztertzea. | V. M / 6. G | 1. PJ 2. PJ 3. PJ 4. PJ 5. PJ 6. PJ 7. PJ 8. PJ | 1. ES 2. ES 3. ES 4. ES |
5. IE: Giza garapenaren hainbat alderditan eskuratutako ezagutzak integratzea ikaskuntzaren teoriekin batera, eta haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako hezkuntza testuinguruetan aplikatzea. | I. M / 1. G II. M / 3. G III. M / 4. G IV M / 5. G V. M / 6. G | 2. PJ 3. PJ 4. PJ 6. PJ 7. PJ | 1. ES 2. ES 3. ES 4. ES |
5.1. Metodologia
Kodea | Deskribapena |
1. IM | Eskola magistrala |
2. IM | Elkarreragina talde handian |
3. IM | Elkarreragina talde ertainean |
5. IM | Bakarkako ikaskuntza |
5.2 Prestakuntza jarduerak
Kodea | Prestakuntza | Presentziala | Ez presentziala |
1. PJ | Azalpenezko/ parte hartzeko eskolak | 30 | |
2. PJ | Saio praktikoak | 22* | |
3. PJ | Eztabaidak, bateratze-lanak, taldeen tutoretza | 2 | |
4. PJ | Lanak egitea eta aurkeztea | 25 | |
5. PJ | Materiala irakurtzea | 35 | |
6. PJ | Bakarkako ikasketa | 30 | |
7. PJ | Azterketak, ebaluazio probak | 4 | |
8. PJ | Norbanako tutoretzak | 2 | |
Guztira | 60 | 90 |
* Ikasleek eskola praktikoen % 80etara joan behar dute (1).
(1) 14. artikulua, 4. puntuan, etengabeko ebaluazioari buruz: Badaiteke irakaskuntza gidaliburuek betebeharreko baldintza espezifiko batzuk biltzea, honelakoak, adibidez: azterketak edo bestelako probak egitea, eskola praktiketako gutxieneko ordu-kopuru jakin batera joatea, lanak, proiektuak, laborategiko praktikak edo Practicuma derrigorrez egitea edo mintegietan parte hartzea..
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
IE1, IE2, IE3, IE4, IE5 | ES1: Asistentzia eta parte-hartze aktiboa klasean | 10 | EZ | |
IE1, IE2, IE3, IE4, IE5 | ES2: Aipamen eta sintesien lan teorikoak (*) | 20 | BAI (50%) | |
IE2, IE3, IE4, IE5 | ES3: Aplikatu, ebaluatu eta proposatzeko lan praktikoak (**) | 20 | EZ | |
IE1, IE2, IE3, IE4, IE5 | ES4: Ahozko probak edo idatzizkoak (partzialak eta amaierakoak) | 50 | BAI (100%) | 2,5 (50%) |
* Lan teorikoak eta lan praktikoak irakasleek ezarritako epean entregatu beharko dira. Aurreneko ikasturtean burututako bakarkako eta taldeko lanak ebaluaziorako ez dira gordeko.
**ES4 ebaluatzeko irizpidean 2 azterketa izango dira, bata irakasgaiaren erdian eta bukaeran bestea, irakasgairen kalifikazio osoaren %50ª izanik. Azterketa hauek bi zati izango dituzte:
Irakasgaia gainditzeko azterketa bakoitzean bi zatiak nahitaez gainditu behar dira. Hau da, idatzizko proba bakoitzean lortzea: test modukoan (4 puntutik 2 puntu) eta garatzeko galderaren proban (1 puntutik 0,5 puntu) ohiko deialdian eta errekuperazio deialdian. Azterketa bakoitzeko batez bestekoa ez da egingo bere idatzizko bi probak gainditu ez badira.
I. MULTZOA: GIZA GARAPENERAREN AZTERKETARAKO SARRERA
1. GAIA: Garapenaren Psikologiaren oinarriak eta ikuspegi teoriko nagusiak.
1.1. Garapenaren psikologia historiarako sarrera
1.2. Oinarrizko premisa teorikoak
1.3. Garapen psikologikoaren teoriak
2. GAIA: Garapenaren Psikologiako ikerketa-metodoak
2.1. Metodo zientifikoa
2.2. Diseinu ebolutiboak
2.3. Informazioa lortzeko teknikak
II. MULTZOA: GARAPEN GOIZTIARRA (0-2 urte).
3. GAIA: GARAPEN GOIZTIARRA (0-2 urte).
3.1. Jaioberriaren ezaugarria
3.2. Jaioberriaren hautemate gaitasunak
3.3. Haurraren garapen psikomotorra
3.4. Haurraren garapen kognitiboa
3.5. Komunikazioaren eta mintzairaren hastapenak
3.6. Garapen afektibo, emozional eta soziala
III. MULTZOA: GARAPENA LEHEN HAURTZAROAN (3-6 URTE)
4. GAIA: Lehen Haurtzaroa (3-6 urte)
4.1. Garapen kognitiboa: operazio aurreko pentsamendua eta gogamenaren teoria
4.2. Aho-mintzairaren garapena.
4.3. Mundu emozional/afektiboa eta soziala
4.4. Garapen morala
IV. MULTZOA: GARAPENA LEHEN HAURTZAROAN (7-12 URTE)
5. GAIA: Eskola-aldia (7-12 urte)
5.1. Garapen kognitiboa: operazio aurreko logika
5.2. Aho mintzainaren garapena eta irakurketa eta idazketaren prozesuak
5.3. Garapen emozional eta soziala
5.4. Garapen morala.
V. MULTZOA: GARAPENAREN ETA IKASKUNTZAREN ARTEKO HARREMANAK
6. GAIA: Ikaskuntzaren teoriak eta hezkuntzan dituzten ondorioak
6.1. Definizioa, ezaugarriak eta ikaskuntza motak
6.2. Ikaskuntzaren teoriak
6.3. Ikaskuntzaren aldagaiak
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
1. OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
Gil, P. (2007). Hezkuntzaren Psikologiari buruzko Hainbat Galdera. Euskal Herriko Unibertsitatea: Euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetzaren sare argitalpena.
Lizaso, I. (2013). Garapenaren Psikologia. Euskal Herriko Unibertsitatea: Euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetzaren sare argitalpena.
Mariscal, S., Giménez-Dasi, M., Carriedo, N. y Corral, A. (2009) El desarrollo psicológico a lo largo de la vida. Madrid: McGraw-Hill.UNED.
Martín, C. y Navarro, J.I. (Coord.) (2016). Psicología evolutiva en educación infantil y primaria. Madrid: Pirámide.
Muñoz, V. et al. (2012). Manual de Psicología del desarrollo aplicada a la educación. Madrid: Pirámide.
Schaffer, D.R. & Kipp, K. (2014). Developmental Psychology: Childhood and adolescence (9th edtion). Belmont, CA: Wadsworth.
2. BIBLIOGRAFIA OSAGARRIA
Berger, K.S. (2016). Psicología del desarrollo. Infancia y adolescencia. Madrid: Editorial Médica-Panamericana.
Bravo, C.M. y Guzmán, J.I. (Koor.) (2009). Psicología del desarrollo para docentes. Madrid: Pirámide.
Carriedo, N. y Corral, A. (2013). Aprendizaje, desarrollo y prácticas. Madrid: UNED.
González Pérez, J. y Criado del Pozo, M.J. (2003). Psicología de la educación para una enseñanza práctica. Madrid: Editorial CCS.
Herranz, P. y Delgado, B. (2013). Psicología del Desarrollo. Madrid: Editorial Sanz y Torres.
Lizaso, I. (2014). Garapen biologikoa eta kognitiboa bizi-zikloan. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.
Lizaso, I., Acha, J., Reizabal, L. y García, A. J. (2017). Desarrollo biológico y cognitivo en el ciclo vital. Madrid: Pirámide.
Martín, C. y Navarro, J.I. (Coord.) (2016). Psicología evolutiva en educación infantil y primaria. Madrid: Pirámide.
Muñoz, A. (2010). (Coord). Psicología del desarrollo en la etapa de educación infantil. Madrid: Pirámide.
Muñoz, A. (2010). (Coord). Psicología del desarrollo en la etapa de educación primaria. Madrid: Pirámide.
Navarro-Guzmán, J.I. y Martín Bravo, C. (2018). Aprendizaje escolar desde la Psicología. Madrid: Pirámide.
Pozo, J.I. (2008). Aprendices y maestros: La Psicología cognitiva del aprendizaje. Madrid: Alianza.
Santrock, J.W. (2003). Psicología del desarrollo en la infancia. Aravaca: Mc Graw-Hill Interamericana.
Schaffer, D.R. (2000). Psicología del desarrollo. Infancia y Adolescencia. México: Thomson.
Siegel, D.J., & Bryson, T.P. (2011). The whole brain child. 12 revolutionary strategies to nurture your child´s developing mind. New York: Bryon Creative Productions.
Sierra, P. y Briosos, A. (2006). Psicología del Desarrollo. Madrid: Editorial Sanz y Torres.
Slater A.M., & Quinn, P.C. (2012). Developmental psychology: Revisiting the classic studies. London: Sage.
Trianes, M. V. (Coord.) (2012). Psicología del desarrollo y de la educación. Madrid: Pirámide.
Vallés Arándiga, A., Vallés Tortosa, A. y Vallés Tortosa, C. (2018). La educación emocional en la escuela. Recursos y actividades. Madrid: Fundamentos Psicopedagógicos.
Vasta, R.; Haití, M.M. y MIllar, S. (2001). Psicología infantil. Barcelona: Ariel.
Woolfolk, A. (2006). Psicología educativa. México: Prentice-Hall.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.