Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 302106 Irakasgaia: HEZKUNTZA-ERAKUNDEAK
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
URREIZTI LEZERTUA, GARBIÑE   [Tutoretzak ] FLORES URIBE, UNAX   [Tutoretzak ]
GARCIA ZABALETA, ESTHER (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko prestakuntza / Hezkuntza

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Hezkuntza, Hezkuntzarako eskubidea eta Hezkuntza munduan. Hezkuntza-sistemak eta haien baldintzatzaile sozio-politikoa. Familia lehen hezkuntza-erakunde gisa. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako erakundeak. Hezkuntza formaleko erakundeen antolaketa. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP). Hezkuntza ez-formala: Etengabeko Hezkuntza eta Helduen Hezkuntza. Gizarte eta Hezkuntza alorreko erakundeak. Hezkuntza Berezitik Eskola Inklusibora.

Gora

Gaitasun orokorrak

1. Oinarrizko gaitasunak

1. OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

2. Gaitasun orokorrak

6. GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduera desberdinak ezagutzea. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza lanak eta orientazio lanak egitea, ikasleek dituzten hezkuntza-behar bereziak kontuan hartuz. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

7. GO - Hezkuntza komunitateko eta inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan jardutea. Irakaskuntzaren eginkizun hezitzailea norbereganatzea, eta hiritartasun aktibo baterako heziketa demokratikoa sustatzea.

8. GO - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.

10. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.

12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

 

3. Zeharkako gaitasuna

2. ZG -  Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz,  Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

5. GE - Eskola ikasketa eta bizikidetza testuinguruetan, arauen onarpenean, jarraikitasunean, norberaren diziplinan eta besteekiko begirunean sakontzea.

6. GE - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, baita bere funtzionamendua ere, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

7. GE - Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.

8. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

9. GE - Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, ikasleek aktiboki parte har dezaten beren garapen sozial eta pertsonalean.

14. GE - Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.
- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.
- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.
ZEHAZTASUN

R1- Ikasgaiaren oinarrizko edukiak menperatzen dituela erakutsi du. SE4

R2- Hezkuntza sistemaren sorrera eta garapena ulertzen ditu, Hezkuntza Erakunde desberdinetan zehaztapen-elementu ezberdinak adieraziz. SE2 eta SE3

R3- Era autonomoan eta pentsamendu kritikoz aztertzen ditu zergatik ezagutzak, balioak eta aniztasuna Hezkuntza Erakundeen garapenerako gako egiten diren. SE1 eta SE2.

R4- Testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan, Hezkuntza Erakundeen ezaugarriak gaitasun kritikoz ebaluatzen ditu, ikasleen banako beharrei arreta emanez. SE 2 eta SE3

R5- Lana ondo egitetik abiatuz, ikasteko eta bizikidetzako testuinguruen garapenarekiko jarrera arduratsua erakusten du. SE1

R6- Jasotako ezagutzak errealitate zehatzetan aplikatzen ditu, Hezkuntza eta Gizarte-Heziketako Erakundeetan. SE3

R7- Hezkuntza berrikuntza ezberdinak aztertzen ditu eta jartzen diren hezkuntza erronkei erantzuna emateko proposamenak egiten ditu. SE2 eta SE3.

Gora

Metodologia

1.-Irakas metodologiak

Kodea Deskripzioa
MD1 Azalpen magistrala
MD2 Interakzioa talde handian
MD3 Interakzioa talde ertainean
MD5 Banakako Interakzioa: lan autonomorako eta ikasketarako aholkularitza eta zerginak

2 Jarduera hezigarriak

Kodea Deskripzioa Orduak Presentzialtasuna
AF1 Klase teorikoak 45 100
AF2 Klase praktikoak 15 100
AF3 Lanak eta ahozko defensa (hala badagokio) 30 10
AF4 Ikaslearen lan autonomoa 50 0
AF5 Tutoriak 5 100
AF6 Idazkiko zein ahozko azterketak 5 100

 

Irakaskuntzaren metodologiak aplikatzean eta preskuntza jarduerak egitean, eginahalak egiten ditugu desberdintasunik izan ez dadin generoa dela-eta, eta ikasleek gelan parte-hartze orekatua izan dezaten saiatuko gara.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
1. ES Klasera etortzea eta parte-hartzea 10% Ez Ez
2. ES Laburtze eta sintesi lan teorikoak 20% Bai Ez
3. ES Lan praktikoak: behaketa, proposamena eta, beharrezkoa bada,  ebaluaketa 20% Ez Ez
4. ES Ahozko edo idatzizko probak, partzialak edo osokoak 50% Bai 5/10

 

Oharrak:

- Ebaluazio jarraituko jarduerak egiten diren eskola-saioetara joan behar da nahitaez.
- Ikasgaia gainditzeko ES4 gainditu behar da.

 

Gora

Gai-zerrenda

1. BLOKEA. HEZKUNTZAREN KONTZEPTUA ETA ESPARRUA

1.1 Hezkuntzaren kontzeptua: familia, eskola, eta hezkuntza komunitatea.

1.2 Hezkuntzarako eskubidea eta hezkuntza munduan.

1.3 Hezkuntza formala, ez-formala eta informala.

1.4 Hezkuntza-sistemak, hezkuntza-administrazioak eta haien erakundeak

 

2. BLOKEA. HEZKUNTZA-ERAKUNDEAK. Historia eta gaurkoa

2.1 Eskola instituzionalizatzeko prozesu historikoa: berrikuntza pedagogikoak eta hezkuntza-korronteak.

2.2 Aniztasuna eskolan eta hezkuntza inklusiboa.

2.3 Hezkuntza-erakundeak: etapak, antolaketa eta funtzionamendua. Ikastetxeetako dokumentu instituzionalak.

2.4 Gizarte-hezkuntzarako erakundeak

 

3. BLOKEA. HEZKUNTZAREN HELBURUAK ETA DESAFIOAK GAUR EGUNGO MUNDUAN

3.1 Hezkuntza jarraitua eta bizitza osoko hezkuntza informazioaren gizartean

3.2 Eskolaren erronkak XXI. mendeko gizartean.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


1. Bibliografia Orokorra

Camino Ortiz de Barrón, I. (2011). Teoría e Historia de la Educación. Delta.

- Colom, A.J. (2002): Teorías e Instituciones contemporáneas de la educación. Ariel.

- Del Pozo, M.M. (2004). Teorías e Instituciones contemporáneas de Educación. Biblioteca Nueva.

- Escribano A. y Martínez, A. (2013). Inclusión educativa y profesorado inclusivo. Aprender juntos para aprender a vivir juntos. Narcea.

- García Amilburu, M.; García Gutiérrez, J. (2012). Filosofía de la educación. Cuestiones de hoy y de siempre. Narcea.

- Merma Molina, G. (2019). Teoría e Historia de la Educación. Apuntes para la formación del profesorado. PUA.

- Núñez Cubero, L.; Romero Pérez, C. (2017). Teoría de la Educación. Capacitar para la práctica. Pirámide.

- Ossenbach Sauter, G. (2011). Corrientes e Instituciones educativas contemporáneas. UNED.

- Sanchidrián, C.; Ruiz Berrio, J. (2010). Historia y perspectiva actual de la educación infantil. Grao.

- Sarramona, J. (2000). Teoría de la educación. Reflexión y normativa pedagógica. Ariel.

 

2.- Berariazko bibliografia
Irakasleriak erabakiko du atal honetarako erabiliko duen berezko bibliografia

- Bauman, Z. (2009). Los retos de la educación en la modernidad líquida. Gedisa.

- Bell Hook (2021). Enseñar a trasgredir. Capitan Swing.

- Biesta, G. (2017). El bello riesgo de educar. Ediciones SM.

- Bona, C. (2015). La nueva educación. Plaza & Janés.

- Delors, J. (1996). La educación encierra un tesoro. Santillana/UNESCO.

- García Ruiz, R. (2013). Enseñar y aprender en educación infantil a través de proyectos. Publican.

- Gimeno Sacristan, J. y Carbonell, J. (Coords.) (2004). El sistema educativo. Una mirada crítica. Práxis-Cuadernos de Pedagogía.

- Hernando Calvo, A. (2016). Viaje a la escuela del siglo XXI: así trabajan los colegios más innovadores del mundo. Fundación Telefónica.

- Iriarte Aranaz, G. (2019). Historia ilustrada de la escuela de Navarra (1828-1970). Fondo de publicaciones del Gobierno de Navarra.

- Khan, S. (2020). La escuela del mundo. Una renovación educativa. Ariel.

- Larrosa, J. (2019). Esperando no se sabe qué. Sobre el oficio del profesor. Candaya.

- L'Ecuyer, C. (2021). Conversaciones con mi maestra: Dudas y certezas sobre la educación. Planeta.

- López Vélez, A. L. (2018). La escuela inclusiva. El derecho a la equidad y la excelencia educativa. Universidad el País Vasco.

- Pennac, D. (2008). Mal de Escuela. Literatura Mondadori.

- Ponce de León, A. y Alonso R.A. (2022). Resolución de supuestos prácticos en Educación Primaria. Editorial CCS.

- Pring, R. (2016). Una filosofía de la educación políticamente incómoda. Narcea.

- Ruiz Corbella, M. (2022). Escuela y primera infancia. Aportaciones desde la teoría de la educación. Narcea.

- Scotton, P. (2021). Rutas de cambio. Octaedro.

- Trilla, J. (2001). El legado pedagógico del siglo XX para la escuela del siglo XXI. Graó.

Gora

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania / Ingelesa

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora