Kodea: 302101 | Irakasgaia: GIZARTE ANTOLAKETA ETA GIZA GARAPENA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana | |||||
Irakasleak: | |||||
SANCHEZ CAPDEQUI, CELSO (Resp) [Tutoretzak ] | ERREA CORVILLO, XABIER [Tutoretzak ] | ||||
POSADA ARECHABALA, MAITE [Tutoretzak ] |
Irakasgaiaren zentzua, ikasketa-planean, da ¿begirada soziologikoa¿ (berezko tresna bat) eskuratzea gaurko gizartearen gai nabarienak aztertzeko. Alde batetik, asmoa da mundua eta elkarbizitzari buruz dugun ¿sen onaren begiradak¿ (gure begirada arrunta) kolokan jartzea eta zuzentzea, oso ikuspegi estua, motza eta partziala izaten delako gehienetan. Izan ere, begirada horiek barneratzen ditugulako gizarteratze eta nortasunaren garapen prozesuaren lehenengo fase gorabeheratsuetan, munduarekiko eta gure leku propiotik distantziarik hartu gabe. Baina bestetik, helburua da ere ikastea 1) mundua soziologiatik begiratzen; 2) etorkizuneko lanbidea soziologiatik begiratzea.
2.1. Oinarrizko gaitasunak
3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.
4. OG Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.
2.2. Gaitasun orokorrak
4. GO - Ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan diseinatzea eta erregulatzea, arretaz hartuz, genero berdintasuna, ekitatea eta herritarren prestakuntzako balioen funtsa diren giza eskubideentzako errespetua eta sustapena.
7. GO - Hezkuntza komunitateko eta inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan jardutea. Irakaskuntzaren eginkizun hezitzailea norbereganatzea, eta hiritartasun aktibo baterako heziketa demokratikoa sustatzea.
8. GO - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz
9. GO - Etorkizun jasangarria izateko norbanakoen eta gizartearen erantzukizuna balioestea.
2.3. Zeharkako gaitasuna
2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.
3. GE - Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.
4. GE - Ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta testuinguruetan eta testuinguru eleanitzetan diseinatzea eta erregulatzea. Ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea, begirunea eta giza eskubideak aintzat hartzea.
5. GE - Eskola ikasketa eta bizikidetza testuinguruetan, arauen onarpenean, jarraikitasunean, norberaren diziplinan eta besteekiko begirunean sakontzea.
8. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.
9. GE - Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, ikasleek aktiboki parte har dezaten beren garapen sozial eta pertsonalean.
11. GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.
14. GE - Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.
Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.
- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.
- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.
Zehaztasuna:
E1. Gizakien gizarteari buruzko kontzeptu eta azalpen nagusiak ulertu, bai haren egonkortasunaren oinarria den estruktura sozial eta instituzionala ezagutzeko, bai bere aldaketa prozesuak eta eraldaketa sozialak identifikatzeko.
E2. Gizartearen ekoizpena eta berrekoizpena ahalbidetzen dituzten instituzioak eta oinarrizko prozesuak desberdintzea.
E3. Gizarte desberdintasunen eta diferentzia kulturalen funtsezko elementuak antzematea.
E4. Gizartearen mugimendu sozial eta politikoak ezagutzea eta botere, zilegitasun eta Estatuaren inguruko teoria nagusiak ulertzea.
E5. Gizarte garaikidearen arazo eta aspektu garrantzitsuenak modu kritikoan aztertzeko gaitasuna, kontzeptu eta ikuspegi soziologikoak aplikatuz.
E6. Errealitate sozialaren inguruko analisi baten emaitzak publikoki adierazteko gaitasuna.
5.1. IRAKAS METODOLOGIAK
Kodea | Deskribapena |
MD1 | Ikasgai magistrala osoko klasean |
MD2 | Talde handian antolatutako elkarrekintza |
MD3 | Talde ertainean antolatutako elkarrekintza |
MD5 | Banakako elkarrekintza: norberaren ikaste prozesurako eginkizun eta jarraibideak |
5.2. JARDUERA HEZIGARRIAK
Kodea | Deskribapena | Orduak | Egote beharra |
AF1 | Klase teorikoak (oinarrien azalpena, adibideak, aplikazio eta burutze kontrastatuak, eta garapenak) | 45 | 100 |
AF2 | Klase praktikoak, edota kanpoan egindako praktikak | 15 | 100 |
AF3 | Lanen burutzea, eta dagokionean, horien ahozko aurkezpena | 30 | 10 |
AF4 | Ikaslearen ikaste autonomoa | 50 | 0 |
AF5 | Tutoretzak | 5 | 100 |
AF6 | Ahozko edo idatzizko azterketak | 5 | 100 |
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
Ikasketaren emaitzak | Ebaluazio sistemak | Ehunekoa (%) | Errekuperazio aukera |
E5 E1. E2. E3. E4 E6 |
ES2- Aipamen eta laburpenei buruzko lan teorikoak (Idatzizko lana) ES3- Lan praktikoak: behaketa, proposamena, eta, bidezkoa bada, ebaluazioa. ES4 (*): Ahozko probak: aurkezpenak |
%40 | Jarduera hauen %20a errekupera daiteke |
E1. E2. E3. E4. E5. | ES4 (*): Azterketa | %60 | Bai |
Ebaluaketa bi ataletan banatzen da, hurrengo proportzio eta baldintzekin:
Bi ataletan lortutako notak batu ahal izateko, biek (Azterketa zein Lan eta Praktiken atala) gainditurik egon behar dute.
Ikasturte hasieran, irakasleek azalduko dute zehazki zenbat eta zein motatako jarduerak hartzen ditu barne Lan eta Praktiken atalak, horietako zeintzuk diren banakako edo taldeko jarduerak, edota zeintzuk errekuperatu daitezkeen.
1. Gaia. Begirada eta analisi soziologikoak, eta honen baliagarritasuna.
2. Gaia. Familiak, generoa eta identitateak.
3. Gaia. Lana, aisialdia eta kontsumoa.
4. Gaia. Komunikazioa, mundu globala eta teknologia berriak.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizko testuliburua: Anthony GIDDENS, Sociología, Madrid, Alianza, 2014 (7. edizioa).
Beste testuliburu on bat, eta munduko unibertsitatetan oso zabaldua, da hurrengoa: John J. Macionis y Ken Plummer: Sociología, Madri,: Prentice Hall, 1999.
BELTRAN VILLALBA, Miguel (1991), La realidad social, 2ª ed. ampliada, Madrid, Tecnos, 2003.
BELTRÁN VILLALBA, Miguel, Perspectivas sociales y conocimiento, Barcelona, Anthropos, 2000.
BERGER, Peter L., Introducción a la sociología, México, Limusa, 1987.
BERGER, P. L. y KELLNER, H., La reinterpretación de la sociología. Ensayo sobre el método y la vocación sociológicos, Madrid, Espasa Calpe, 1985
BERGER, P. L. y LUCKMANN, T. (1968), La construcción social de la realidad, Buenos Aires, Amorrortu.
BOUDON, Raymond, La lógica de lo social, Madrid, Rialp, 1981.
BRETONES, María Trinidad, Sociedades avanzadas. Manual de estructura social; Barcelona, Hacer, 2001.
BOURDIEU, Pierre, CHAMBOREDON, Jean Claude, PASSERON, Jean Claude, El oficio de sociólogo. Presupuestos epistemológicos, Madrid, Siglo XXI (12ª), 1989.
ELIAS, Norbert, Sociología fundamental, Barcelona, Gedisa, 1982.
FREYER, Hans (1931), Introducción a la sociología, Madrid, Aguilar, 1973.
GARCIA FERRANDO, Manuel (coord.), Pensar nuestra sociedad. Fundamentos de Sociología. (Edición Compendiada). Tirant lo Blanch, Valencia, 1995.
GINER, Salvador (1969), Sociología, Barcelona, Península, 1993.
GINER, Salvador. (ed.), Teoría sociológica moderna, Madrid, Ariel, 2003.
MANNHEIM, Karl (1934-35), Sociología sistemática. Introducción al estudio de la sociedad, Editorial Revista de Derecho Privado, Madrid, 1960.
Garvía, Roberto, Conceptos fundamentales de sociología, Madrid, Alianza, 1999.
GIDDENS, Anthony (1990), Consecuencias de la modernidad, Madrid, Alianza, 1993.
GINER, Salvador, LAMO DE ESPINOSA, Emilio y Torres, Cristóbal (comps.), Diccionario de Sociología, Madrid, Alianza, 2006, 2ª ed..
MILLS, Charles W. (1959): La imaginación sociológica, México, F. C. E., 1961.
NISBET, Robert A., Introducción a la sociología: el vínculo social, Barcelona, Vicens Universidad, 1975.
NISBET, Robert A., La formación del pensamiento sociológico, I-II, Buenos Aires, Amorrortu, 1969.
PÉREZ DIAZ, Víctor, Introducción a la sociología, Madrid, Alianza, 1980.
RITZER, Georges, Teoría sociológica clásica, Madrid, Mcgraw Hill, 1993.
ROCHER, Guy. (1973): Introducción a la sociología general. Barcelona, Herder, 1979.
STUART HUGHES, Herbert., Conciencia y sociedad. La reorientación del pensamiento social europeo 1890-1930, Madrid, 1972.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.