Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022 
Ingeniaritza Mekanikoko Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 248109 Irakasgaia: MARRAZKETA INDUSTRIALA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Ingeniaritza
Irakasleak:
VEIGA SUAREZ, FERNANDO (Resp)   [Tutoretzak ] ESLAVA ADOT, URKO   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Oinarrizko formakuntza.

Materia: M13 Adierazpen grafikoa.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Marrazketa arkitektonikoa eta marrazketa elektrikoa.

Geometria deskribatzailea. Gainazalen adierazpena.

Multzo mekanikoak.

 

Gora

Gaitasun orokorrak

CG3: Materia oinarrizko eta teknologikoak ezagutzea, metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasunak izateko eta egoera desberdinetara egokitzeko ahalmena edukitzeko.

CG4: Arazo teknikoak ebazteko gaitasuna kreatibitatea, ekimena, metodologia eta arrazonamendu kritikoa erabiliz eta Industri Ingeniaritzarekin loturiko ezagutzak eta jakintzak komunikatzeko gaitasuna.

Gora

Berariazko gaitasunak

 

CB5: Ikuskera espaziala izatea eta irudikapen grafikoaren teknikak ezagutzea, bai geometriaren baliabide tradizionalak erabiliz zein ordenagailu bidezko diseinurako aplikazioak erabiliz.

Gora

Ikasketaren emaitzak

R1: Proiektu eta diseinu industrialaren inguruko espazio ariketak ebaztea.

R2: Multzo mekanikoen funtzionamendua eta muntaia asmatzea.

R3: Instalazio planoei eta multzo mekaniko planoei buruzko arauak aplikatzea.

R4: Esku hutsez egindako krokisak, marrazketa tresnak edota CAD programak erabiliz, ideiak eta irudi teknikoak adieraztea eta komunikatzea.

R5: Proiektu eta diseinu industrialeko jarduera teknikoen inguruko dokumentazio grafikoa egitea.

Gora

Metodologia

 

Metodologia - Jarduera Presentziako Orduak Ordu ez-presentzialak
A-1 Parte hartzeko azalpen sesioa. 30  
A-2 Banakako lan sesioa talde ertainean. 20  
A-3 Taldeko lan sesioa talde ertainean.  10 20
A-4 Banakako lanak.   40
A-5 Informazio eta dokumentazio analisia, sintesia eta ikasketa   25
A-6 Azterketak, ebaluazio probak. 5  
...    
Osotara 65 85

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
R-1, R-2, R-3, R-4, R-5 (CG3, CG4, CB5) Probak gelan (Lan esperimentalen probak eta txostenak) 25% Ez  
R-1, R-2, R-3, R-4, R-5 (CG3, CG4, CB5) Probak idatziak (Erantzun luzeko probak eta lan esperimentala) 75% Bai Probak idatziak 10etik 5
         
         

 

 

 

Hurrengo taulan ebaluazio jardueren eta bilatzen diren emeitzen arteko erlazioa adierazten da

Ikasketaren emaitzak (gaitasunak) Ebaluazio jarduera Pisu Berreskuragarritasuna Haztatu ahal izateko gutxiengoa
R-1, R-2, R-3, R-4, R-5 (CG3, CG4, CB5) Probak gelan (Probak eta lan esperimentalen txostenak)
)
25% Bai  
R-1, R-2, R-3, R-4, R-5 (CG3, CG4, CB5) Proba idatziak (Erantzun luzeko probak eta lan esperimentala) 75% Bai Proba idatzia 10etik 5

 

Seihilekoaren zehar probak egingo dira gelan. Proba horien emaitza Probak gelan jardueraren kalifikazioa izango da.

Seihilekoaren erdian, edukien lehendabiziko bi atal nagusiak bukatutakoan, azterketa egingo da. Hirugarren atalaren azterketa ohiko azterketaren datan egingo da. Bi azterketa horien batazbestekoa Proba idatziak jardueraren kalifikazioa izango da.

Irakasgaia gainditzeko, 10 puntutik 5 lortzea beharrezkoa da. Azken kalifikazio hori lortzeko, Proba idatziak jardueraren puntuazioa (%75) eta Probak gelan jardueraren puntuazioa (%25) haztatuko dira. Haztapena hori burutzeko, gutxienez 10etik 5 beharko da Proba idatziak jardueraren kalifikazioan.

Gora

Gai-zerrenda

Marrazketa arkitektonikoa eta marrazketa elektrikoa.

Normalizazioa. Instalazioak oinplanoak. Instalazioaren eskema. Marrazketa elektrikoa etxebizitza-eraikuntzetan. Motor elektrikoak erabiltzen dituzten instalazio industrialen pontentzia-eskemak eta aginte-eskemak.

 

Geometria deskribatzailea. Gainazalen adierazpena.

Gainazalak: Ezaugarriak eta sailkapenak. Gainazalen garapena. Ebakidura lauak. Gainazalen arteko elkarguneak.

 

Multzo mekanikoak.

Pieza industrialen araututako adierazpena. Plano teknikoak. Multzo mekanikoak eta piezakatze planoak. Lotura deseraikagarriak: hariak, torlojuak, azkoinak, esparragoak, bernoak, zirrindolak, ziriak, malgukiak. Lotura finkoak: soldaketa, errematxeak. Perdoi dimentsionalak. Perdoi geometrikoak. Gainazal-akabera. Transmisio mekanikoak: ardatz eragileak, kojineteak, trabetak, ardatz artekaturak, ardatz-muturra, errodamenduak, poleak eta uhalak, gurpilak eta kateak, engranajeak.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


FELEZ, J. y MARTÍNEZ, M.L. Ingeniería Gráfica y Diseño. Ed. Síntesis, 2008.

UBIETO, P. y IBAÑEZ, P., Diseño básico de automatismos eléctricos. Ed. Paraninfo,

CRESPO, J.J. y USTARROZ, I. Geometría descriptiva. Los autores.

CRESPO, J.J. y USTARROZ, I. Dibujo eléctrico. Los autores.

AURIA, J.M., IBAÑEZ, P. y UBIETO, P., Dibujo industrial. Conjuntos y despieces. Ed. Thomson, 2005, 2ª Edición.

COMPANY, P. VERGARA, M. y MONDRAGÓN, S., Dibujo industrial. Ed. Univesitat Jaume I, 2007.

FÉLEZ, J. y MARTÍNEZ, Mª.L., Dibujo Industrial. Ed. Síntesis, 1996.

ISO STANDARDS HANDBOOK - TECHNICAL DRAWINGS (2 volumes).

Volume 1: Technical drawings in general (part 1), 2002.

Volume 2: Mechanical engineering drawings; construction drawings; drawing equipment (parts 2, 3, 4), 2002.

ISO STANDARDS HANDBOOK - LIMITS, FITS AND SURFACE PROPERTIES. Ed. ISO, 1999.

MANUAL DE NORMAS UNE. DIBUJO TÉCNICO. CD-ROM. Ed. AENOR, 2005.

Gora

Hizkuntzak

Gaztelera, euskara eta ingelesa

Gora

Non emango den

Aulategia

Gora