Kodea: 247106 | Irakasgaia: INGENIARITZARAKO ETA PROIEKTUEN KUDEAKETARAKO SARRERA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Nahitaezkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Ingeniaritza Elektrikoa, Elektronikoa eta Telekomunikazio Ingeniaritza | |||||
Irakasleak: | |||||
FERNANDEZ VALDIVIELSO, CARLOS (Resp) [Tutoretzak ] | SAGUES GARCIA, MIKEL [Tutoretzak ] |
Modulua: Prestakuntza komuna
Irakasgaia: Ingeniaritzarako eta Proiektuen Kudeaketarako Sarrera
Irakasgai honen oinarrizko edukiak hauek dira:
Proiektuetarako sarrera. Ingeniariak erabiltzen dituen dokumentu moten definizioak. Lantaldearen definizioa eta bere osaera.
Telekomunikazioei dagozkien oinarrizko legeen berrikuspena, eta zein diren gai horretan sartuak dauden organismo nagusiak.
Munduan, Europan, nazioan eta nazioartean telekomunikazioek gure gizartean duten eginkizuna zein den ikustea. Atal honetan sektoreko zenbait profesional gonbidatuko ditugu beren esperientziak eta ikuspuntuak azaltzera beren ustez telekomunikazioko ingeniariak gizartean duen eginkizunari buruz.
Irakasgaia garatu ahala deskribatuko dira telekomunikazioetan erabiltzen diren teknologia nagusiak, eta, halaber, zein diren, aurretik aipatu teknologiak erabiliz, telekomunikazioek gizarteari ematen ahal dioten zerbitzuak eta azpiegiturak.
Sormenezko lantegi batean oinarrituz definituko dira taldeak eta taldeen jokoaren arauak, bai eta helburuak ere (helburu orokorra eta banakakoa) irakasgai hau ongi garatzeko.
Berrikuntzaren dekalogoa ezagutzea, bai eta bere aplikazioa ere edozein prozesu motatan. Berrikuntzaren alderdi positiboak analizatuko dira eta nola aplikatzen diren zuzenean ohiko egoeretan, eguneroko prozesuak optimizatzeko eta unibertsitateko karreran zehar erabiltzeko.
Denbora kudeatzeko metodologiak. Lanak planifikatzeko eta baliabideak esleitzeko oinarrizko tresnak erabiltzen ikastea.
1.G. Ekintzailetza eta berrikuntza.
2.G. Talde lana.
3.G. Ikaskuntza autonomoa.
4.G. Ahoz eta idatziz komunikatzeko eraginkortasuna.
5.G. Eraginkortasuna informazio baliabideak erabiltzean.
6.G. Konpromiso etikoa eta jasangarritasuna.
2GO. Ikasleek beren jakiteak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak prestatuz eta defendatuz eta problemak ebatziz demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
3OG. Ikasleek ahalmena izan dezaten datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko (beren ikerketa arlokoak normalean) gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.
4OG. Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta konponbideak jakinarazteko.
5OG Ikasleek garatu izatea geroko ikasketei autonomia maila handiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikasteko trebetasunak.
2.1. Jakite berriak eta teknika egokiak modu autonomoan ikasteko ahalmena, telekomunikazioko sistemak eta zerbitzuak sortzeko, garatzeko edo ustiatzeko.
2.2. Ahalmena komunikaziorako aplikazioak erabiltzeko, bai eta informatika aplikazioak ere (ofimatikoak, datu baseak, kalkulu aurreratua, proiektuen kudeaketa, bistaratzekoak etab.), telekomunikazioko eta elektronikako sareak, zerbitzuak eta aplikazioak garatzen eta ustiatzen laguntzeko.
2.3. Ahalmena baliabide bibliografikoak bilatzeko edo telekomunikazioekin eta elektronikarekin zerikusia duen informazioa bilatzeko diren informatika tresnak erabiltzeko.
2.15. Nazioan, Europan eta nazioartean den telekomunikazioen araudia eta erregulazioa ezagutzea.
1. Kalkulu orriak, datu baseak, proiektuak planifikatzeko eta kudeatzeko tresnak, lankidetzarako eta bideokonferentzietarako tresnak eta horrelako tresnak erabiltzea ingeniaritzako proiektuak garatzeko, kudeatzeko eta mantentzeko.
2. Ekonomian eta gizartean informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek duten eginkizuna deskribatzea.
3. Dokumentu tekniko bat erabiliz ikasleak deskribatzea ezagutu berri duen teknologia jakin bat.
4. Merkatuen eta lehiaren Batzorde Nazionala zer den eta bere funtzioak zein diren jakitea. Batzorde horrek (CMT) Telekomunikazio Merkatuaren Batzordea ordezkatu du.
5. Espazio erradioelektrikoa eta frekuentzien esleipena kudeatzeko oinarriak ezagutzea.
6. Telekomunikazioak eta araudi garrantzitsua erregulatzeko arduradunak diren nazioko eta nazioarteko organismoak ezagutzea.
7. Ezagutzea eta identifikatzea autonomietan, nazioan eta nazioartean zein diren telekomunikazioekin erlazioa duten araudiaz eta erregulazioaz arduratzen diren organismoak (CNMC, SETSI, CENELEC etab.). Haiek duten informazioa bilatzen jakitea.
8. Elkargoak hartzen duen guztia ezagutzea.
9. Ekintzaile izateko behar diren hastapenak ezagutzea: enpresa bat ezartzea.
10. Lan baten merkataritza partearen garrantzia ezagutzea.
11. Lan teknikoen gaineko ekonomia proposamenak garatzea.
12. Eraginkortasunez diseinatzea eta gauzatzea ahozko aurkezpen bat, gai teknikoei egokitasunez erantzutea eta oinarrizko mailako txosten teknikoak ongi idaztea.
13. Eraginkortasunez egitea lan taldean, taldearen helburuak identifikatuz eta helburuetara iristeko lana planifikatuz, eta, halaber, egin behar den lanarekin lotuak dauden erantzukizunak eta konpromisoak hartuz.
14. Informazio bilaketa errazak egiteko erabilgarri diren baliabideak eta zerbitzuak erabiltzea. Bildu den informazioa sailkatzea eta laburbiltzea. Jabetza intelektuala balioestea eta iturriak behar bezala aipatzea.
15. Lan gomendatuak planifikatzea, irakasleak ezartzen dituen ereduei jarrikiz eta ezartzen duen denboran. Ikaskuntzaren helburuak noraino bete diren ebaluatzea eta prestakuntza prozesuan aurreratzeko problemak detektatzea.
16. Problema ezagunak ebazteko eta aukerak sortzeko bidea ematen duten tresnak eta teknikak ezagutzea eta aplikatzea, bai ideiak sortzekoak bai proiektuak kudeatzekoak.
17. Ezagutzea zein diren ingeniaritza arloko lanbide jardueraren inplikatze sozialak eta ingurumenari dagozkionak ere bai. Lanbide gisa ingeniaritzak duen eginkizuna identifikatzea, bai eta gizartean duen eginkizuna ere, eta ingeniariak zein duen erantzukizun etikoa eta profesionala. Konpromiso hori printzipio hauekin balioestea: aukera berdintasuna, bakearen kultura eta balio demokratikoak.
Metodologiaren oinarria ikaslearen parte hartze aktiboa da irakasgaia garatzen den aldi osoan zehar. Funtsezko 4 ardatz definitu dira horretarako:
Metodologia - Jarduera | Ordu presentzialak | Ordu ez presentzialak |
1.J. Azaltzeko/parte hartzeko eskolak | 20 | 15 |
2.J. Praktikak | 20 | 10 |
3.J. Aurkezpenak, Eztabaidak | 10 | 5 |
4.J. Lana prestatzea | 10 | 60 |
Guztira | 60 | 90 |
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 16, 17 | Azterketa teoriko-praktikoa. Gutxienez 5 puntu (10 puntutatik) edukiz gero haztatuko da beste puntuazioekin. | %50 | Bai | 5 |
12, 13 | Proiektuak ahoz aurkeztea. | %10 | Ez | -- |
1, 13, 15, 16 | Denboraren analisia egiteko praktikak. | %10 | Ez | -- |
1, 13, 16, 17 | Aholkularitzari buruzko praktikak. | % 15 | Ez | -- |
1, 3, 12, 13, 14, 15, 16, 17 | Azkeneko lana aurkeztea. | % 15 | Ez | -- |
Irakasgaiaren ebaluazioak parte hauek edukiko ditu:
Irakasgaia emateko aldian azaldu diren eduki teorikoei buruzko azterketa.
Azkeneko lana aurkeztea, zeinak % 15eko pisua edukiko baitu.
Proiektuak ahoz aurkeztea, zeinak guztira % 10eko pisua edukiko baitu.
Saio praktikoetako aurkezpenak, zeinek % 10eko pisua edukiko baitute.
Denbora kudeatzeko tresna erabiliz egin diren lanak, zeinek % 10eko pisua edukiko baitute.
Azkeneko azterketa konpentsatu egin behar da (puntuen % 50 erdietsiz) gainerako puntuazioekin batuketa egin ahal izateko. Azterketa konpentsatzen ez bada, zenbakizko azken kalifikazioa azterketan ateratzen den nota soila izanen da.
Ebaluazio berezia egiteko beste azterketa bat egin behar da eduki teorikoei buruz, baina gorde eginen dira gainerako jardueretako kalifikazioak.
Halabeharrezkoa da agintzen diren proiektu eta aurkezpen guztiak egitea, eta ezartzen diren epeetan aurkeztea lan guztiak.
Halabeharrezkoa da ere bai ezartzen diren epeetan joatea praktikak egitera. Ikasleak ez ditu errekuperatuko praktikak, haietara joan ez bada.
Eta ez zaizkio gordeko irakasgaiaren aurreko seihilekoan edo seihilekoetan atera dituen kalifikazioak.
1.-SARRERA. IRAKASGAIA AURKEZTEA.
2.- TELEKMUNIKAZIOEN HISTORIA.
3.- TELEKOMUNIKAZIOEN HASTAPENAK..
4.- PROIEKTUEN TEORIA KLASIKOA.
5.- SAREAK.
6.- ZERBITZUAK.
7 - PROEKTUEN KUDEAKETARAKO SARRERA
8.- TRANSMISIORAKO BIDEAK.
9.- INFORMAZIOAREN PROZESATUA.
10.- LEGEAK. MERKATUA. ORGANISMOAK. AGENTEAK. ERAKUNDEAK.
11. ELKARGOKO KIDE EGITEA ETA LAN MERKATUA.
PRAKTIKAK.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Ikasgelategian eta Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailean
Informazio gehiago TIIGMETen webgunean duzu: