Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Graduatua Telekomunikazio Ingeniaritzan edo Graduatua Ingeniaritza Biomedikoan Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 247106 Irakasgaia: INGENIARITZARAKO ETA PROIEKTUEN KUDEAKETARAKO SARRERA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Ingeniaritza Elektrikoa, Elektronikoa eta Telekomunikazio Ingeniaritza
Irakasleak:
SAGUES GARCIA, MIKEL (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Prestakuntza komuna

Irakasgaia: Ingeniaritzarako eta Proiektuen Kudeaketarako Sarrera

Gora

Gaitasun orokorrak

1.G. Ekintzailetza eta berrikuntza.

2.G. Talde lana.

3.G. Ikaskuntza autonomoa.

4.G. Ahoz eta idatziz komunikatzeko eraginkortasuna.

5.G. Eraginkortasuna informazio baliabideak erabiltzean.

6.G. Konpromiso etikoa eta jasangarritasuna.

2GO. Ikasleek beren jakiteak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak prestatuz eta defendatuz eta problemak ebatziz demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3OG. Ikasleek ahalmena izan dezaten datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko (beren ikerketa arlokoak normalean) gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4OG. Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta konponbideak jakinarazteko.

5OG Ikasleek garatu izatea geroko ikasketei autonomia maila handiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikasteko trebetasunak.

Gora

Berariazko gaitasunak

2.1. Jakite berriak eta teknika egokiak modu autonomoan ikasteko ahalmena, telekomunikazioko sistemak eta zerbitzuak sortzeko, garatzeko edo ustiatzeko.

2.2. Ahalmena komunikaziorako aplikazioak erabiltzeko, bai eta informatika aplikazioak ere (ofimatikoak, datu baseak, kalkulu aurreratua, proiektuen kudeaketa, bistaratzekoak etab.), telekomunikazioko eta elektronikako sareak, zerbitzuak eta aplikazioak garatzen eta ustiatzen laguntzeko.

2.3. Ahalmena baliabide bibliografikoak bilatzeko edo telekomunikazioekin eta elektronikarekin zerikusia duen informazioa bilatzeko diren informatika tresnak erabiltzeko.

2.15. Nazioan, Europan eta nazioartean den telekomunikazioen araudia eta erregulazioa ezagutzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

1. Kalkulu orriak, datu baseak, proiektuak planifikatzeko eta kudeatzeko tresnak, lankidetzarako eta bideokonferentzietarako tresnak eta horrelako tresnak erabiltzea ingeniaritzako proiektuak garatzeko, kudeatzeko eta mantentzeko.
2. Ekonomian eta gizartean informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek duten eginkizuna deskribatzea.
3. Dokumentu tekniko bat erabiliz ikasleak deskribatzea ezagutu berri duen teknologia jakin bat.

4. Merkatuen eta lehiaren Batzorde Nazionala zer den eta bere funtzioak zein diren jakitea. Batzorde horrek (CMT) Telekomunikazio Merkatuaren Batzordea ordezkatu du.
5. Espazio erradioelektrikoa eta frekuentzien esleipena kudeatzeko oinarriak ezagutzea.
6. Telekomunikazioak eta araudi garrantzitsua erregulatzeko arduradunak diren nazioko eta nazioarteko organismoak ezagutzea.
7. Ezagutzea eta identifikatzea autonomietan, nazioan eta nazioartean zein diren telekomunikazioekin erlazioa duten araudiaz eta erregulazioaz arduratzen diren organismoak (CNMC, SETSI, CENELEC etab.). Haiek duten informazioa bilatzen jakitea.
8. Elkargoak hartzen duen guztia ezagutzea.
9. Ekintzaile izateko behar diren hastapenak ezagutzea: enpresa bat ezartzea.
10. Lan baten merkataritza partearen garrantzia ezagutzea.
11. Lan teknikoen gaineko ekonomia proposamenak garatzea.
12. Eraginkortasunez diseinatzea eta gauzatzea ahozko aurkezpen bat, gai teknikoei egokitasunez erantzutea eta oinarrizko mailako txosten teknikoak ongi idaztea.
13. Eraginkortasunez egitea lan taldean, taldearen helburuak identifikatuz eta helburuetara iristeko lana planifikatuz, eta, halaber, egin behar den lanarekin lotuak dauden erantzukizunak eta konpromisoak hartuz.
14. Informazio bilaketa errazak egiteko erabilgarri diren baliabideak eta zerbitzuak erabiltzea. Bildu den informazioa sailkatzea eta laburbiltzea. Jabetza intelektuala balioestea eta iturriak behar bezala aipatzea.
15. Lan gomendatuak planifikatzea, irakasleak ezartzen dituen ereduei jarrikiz eta ezartzen duen denboran. Ikaskuntzaren helburuak noraino bete diren ebaluatzea eta prestakuntza prozesuan aurreratzeko problemak detektatzea.
16. Problema ezagunak ebazteko eta aukerak sortzeko bidea ematen duten tresnak eta teknikak ezagutzea eta aplikatzea, bai ideiak sortzekoak bai proiektuak kudeatzekoak.
17. Ezagutzea zein diren ingeniaritza arloko lanbide jardueraren inplikatze sozialak eta ingurumenari dagozkionak ere bai. Lanbide gisa ingeniaritzak duen eginkizuna identifikatzea, bai eta gizartean duen eginkizuna ere, eta ingeniariak zein duen erantzukizun etikoa eta profesionala. Konpromiso hori printzipio hauekin balioestea: aukera berdintasuna, bakearen kultura eta balio demokratikoak.

Gora

Metodologia

Metodologiaren oinarria ikaslearen parte hartze aktiboa da irakasgaia garatzen den aldi osoan zehar. Funtsezko 4 ardatz definitu dira horretarako:

  1. Eduki teorikoak azaltzea gero eztabaidatzeko eta garatzeko talde lanetan. Irakasgaiaren lehenbiziko ardatz honetarako gaiak, edukia eta gai bakoitzaren iraupena definituko dira. Gai bakoitza dokumentatzeko material bibliografikoa egonen da eskura eta irakasleek aurkezpen batzuk eginen dituzte. Horrez gain iraupen laburreko kasu praktiko batzuk definituko dira, ikasleek, zenbait taldetan multzokatuak daudela, haien garapen eta azalpen labur bat egin dezaten saio praktikoetan, gero eztabaidan hasteko.
  2. Talde lanean aritzea iraupen luzeko proiektu bat egiteko. Bigarren ardatz honetan ikasleek lan bat egin behar dute. Lan horrek irakasgaiaren gaiarekin izan behar du erlazioa, eta irakasgaiaren azkeneko aldian aurkeztu eta defendatu behar dute.
  3. Laborategiko saio praktikoak, denbora kudeatzeko eta planifikatzeko den tresna bat erabiltzen ikasteko. Hirugarren ardatz hau oso erraza da ezartzen, izan ere, MS Project software erreminta edo beste antzeko bat erabiltzen ikasteko Unibertsitatearen laborategietan eredu bat ezarri behar baita. Irakasgaiaren garapen prozesu osoan bezala, saio hauek ere praktikoak izan daitezen saiatuko gara.
  4. Aurretik azaldu dugun guztiaz gainera, ahal denean, telekomunikazioetako zenbait profesional arituko dira aurkezpenak egiten eta mahai inguruetan parte hartzen, eta beren ikuspuntua emanen digute beren karreretan zehar izan duten esperientzia profesionaletik begira.
Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
1.J. Azaltzeko/parte hartzeko eskolak 20  15
2.J. Praktikak 20  10
3.J. Aurkezpenak, Eztabaidak 10  5
4.J. Lana prestatzea 10 60
     
Guztira 60 90

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

Gaitasuna Prestakuntza jarduera
1G, 2G, 3G, 5G, 6G, 2OG, 3OG, 5OG, 2.1, 2.2, 2.3, 2.15 1.J, 2.J, 4.J
4G, 4OG 3.J

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania, euskara eta ingelesa.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 16, 17 Azterketa teoriko-praktikoa. Gutxienez 5 puntu (10 puntutatik) edukiz gero haztatuko da beste puntuazioekin. %50 Bai 5
12, 13 Proiektuak ahoz aurkeztea. %10 Ez --
1, 13, 15, 16 Denboraren analisia egiteko praktikak. %10 Ez --
1, 13, 16, 17 Aholkularitzari buruzko praktikak. % 15 Ez --
1, 3, 12, 13, 14, 15, 16, 17 Azkeneko lana aurkeztea. % 15 Ez --

 

Irakasgaiaren ebaluazioak parte hauek edukiko ditu:


Irakasgaia emateko aldian azaldu diren eduki teorikoei buruzko azterketa.

Azkeneko lana aurkeztea, zeinak % 15eko pisua edukiko baitu.
Proiektuak ahoz aurkeztea, zeinak guztira % 10eko pisua edukiko baitu.

Saio praktikoetako aurkezpenak, zeinek % 10eko pisua edukiko baitute.
Denbora kudeatzeko tresna erabiliz egin diren lanak, zeinek % 10eko pisua edukiko baitute.

Azkeneko azterketa konpentsatu egin behar da (puntuen % 50 erdietsiz) gainerako puntuazioekin batuketa egin ahal izateko. Azterketa konpentsatzen ez bada, zenbakizko azken kalifikazioa azterketan ateratzen den nota soila izanen da.

Ebaluazio berezia egiteko beste azterketa bat egin behar da eduki teorikoei buruz, baina gorde eginen dira gainerako jardueretako kalifikazioak.
Halabeharrezkoa da agintzen diren proiektu eta aurkezpen guztiak egitea, eta ezartzen diren epeetan aurkeztea lan guztiak.
Halabeharrezkoa da ere bai ezartzen diren epeetan joatea praktikak egitera. Ikasleak ez ditu errekuperatuko praktikak, haietara joan ez bada.

Eta ez zaizkio gordeko irakasgaiaren aurreko seihilekoan edo seihilekoetan atera dituen kalifikazioak.

Gora

Edukien azalpen laburra

Irakasgai honen oinarrizko edukiak hauek dira:

  • Proiektuen teoria klasikoa.

Proiektuetarako sarrera. Ingeniariak erabiltzen dituen dokumentu moten definizioak. Lantaldearen definizioa eta bere osaera.
Telekomunikazioei dagozkien oinarrizko legeen berrikuspena, eta zein diren gai horretan sartuak dauden organismo nagusiak.

  • Telekomunikazioetarako sarrera eta telekomunikazioak ekonomian.

Munduan, Europan, nazioan eta nazioartean telekomunikazioek gure gizartean duten eginkizuna zein den ikustea. Atal honetan sektoreko zenbait profesional gonbidatuko ditugu beren esperientziak eta ikuspuntuak azaltzera beren ustez telekomunikazioko ingeniariak gizartean duen eginkizunari buruz.

Irakasgaia garatu ahala deskribatuko dira telekomunikazioetan erabiltzen diren teknologia nagusiak, eta, halaber, zein diren, aurretik aipatu teknologiak erabiliz, telekomunikazioek gizarteari ematen ahal dioten zerbitzuak eta azpiegiturak.

  • Errendimendu handiko lantaldeak eratzea. Sormena.

Sormenezko lantegi batean oinarrituz definituko dira taldeak eta taldeen jokoaren arauak, bai eta helburuak ere (helburu orokorra eta banakakoa) irakasgai hau ongi garatzeko.

  • Berrikuntza eta sormena eguneroko lanetan aplikatzea.

Berrikuntzaren dekalogoa ezagutzea, bai eta bere aplikazioa ere edozein prozesu motatan. Berrikuntzaren alderdi positiboak analizatuko dira eta nola aplikatzen diren zuzenean ohiko egoeretan, eguneroko prozesuak optimizatzeko eta unibertsitateko karreran zehar erabiltzeko.

  • Plangintzarako eta denbora kudeatzeko tresnak.

Denbora kudeatzeko metodologiak. Lanak planifikatzeko eta baliabideak esleitzeko oinarrizko tresnak erabiltzen ikastea.

Gora

Gai-zerrenda

1.-SARRERA. IRAKASGAIA AURKEZTEA.

  • Metodologia.
  • Ebaluazioa.
  • Telekomunikazioetako ingeniari teknikoaren lanbidea eta telekomunikazio ingeniariaren lanbidea.


2.- TELEKMUNIKAZIOEN HISTORIA.

  • Telekmunikazioen historia.
  • Orain.
  • Etorkizunean.

3.- TELEKOMUNIKAZIOEN HASTAPENAK..

  • Shannon-en eredua.
  • Frekuentzia kontzeptua.
  • Modulazioa.
  • Digitalizazioa eta bere abantailak.
  • Transmisio prozesua.
  • Difusioa eta Bideraketa.


4.- PROIEKTUEN TEORIA KLASIKOA.

5.- SAREAK.

  • Sarrera. Sare motak.
  • Kablezko sareak.
  • Kable gabeko sareak.

6.- ZERBITZUAK.

  • Kablezko telekomunikazio zerbitzuak. Parea, koaxiala eta zuntz optikoa.
  • Zerbitzuaren kalitatea.
  • XDSL zerbitzuak.
  • Hari gabeko zerbitzuak.
  • Zerbitzu mugikorrak.
  • Irrati-difusioko zerbitzuak.


7 - PROEKTUEN KUDEAKETARAKO SARRERA

8.- TRANSMISIORAKO BIDEAK.

  • Eremu elektromagnetikoak.
  • Transmisioa kablezko erregimenean.
  • Transmisioa ingurune librean.


9.- INFORMAZIOAREN PROZESATUA.

  • Informazioaren irudikapen digitala.
  • Ahotsaren prozesatua.
  • Audioaren prozesatua.
  • Irudiaren eta bideoaren prozesatua.
  • Multimedia prozesatua.
  • Beste prozesatu batzuk komunikazioetan.


10.- LEGEAK. MERKATUA. ORGANISMOAK. AGENTEAK. ERAKUNDEAK.

  • Telekomunikazioei buruzko lege espezifikoak.
  • Informazioaren eta telekomunikazioen teknologien merkatua.
  • Organismo erregulatzaileak eta agenteak.
  • Telekomunikazioen arloko erakunde eskudunak.


11. ELKARGOKO KIDE EGITEA ETA LAN MERKATUA.

  • Elkargo profesionalak.
  • Jarduera profesionala, oniritziak eta egiaztapenak.
  • Enpleguak.
  • Lan merkatua.

PRAKTIKAK.

  • Telekomunikazioei buruzko proiektu generiko bat aurkeztea.
  • Eskaintzaren aurkezpena.
  • Proiektu baten teknologiak identifikatzeari buruzko aurkezpena.
  • IKTen aholkularitzako lana.
  • Denbora kudeatzeko tresna.
  • Proiektuaren azkeneko defentsa.

Gora

Praktika esperimentalen programa

  • Telekomunikazioei buruzko proiektu generiko bat aurkeztea.
  • Eskaintzaren aurkezpena.
  • Proiektu baten teknologiak identifikatzeari buruzko aurkezpena.
  • IKTen aholkularitzako lana.
  • Denbora kudeatzeko tresna.
  • Proiektuaren azkeneko defentsa.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


  1. Una panorámica de las telecomunicaciones. Egilea:  Aníbal Figueiras Vidal. Argitaletxea: Prentice Hall. ISBN: 8420531006 ISBN-13: 9788420531007
  2. Proiektuen zuzendaritza eta kudeaketa. Egilea: Alberto Domingo Ajenjo. Ra-Ma editorial Madril 2000
  3. Guía de los fundamentos de la dirección de proyectos. Project Management Institute AEIPRO ISBN 84-605-7779-1
  4. Nuevo diseño europeo de las telecomunicaciones, el audiovisual e Internet. Gretel. Colegio oficial de ingenieros de telecomunicación, Madril 2002
  5. MINISTERIO DE CIENCIA Y TECNOLOGIA www.mcyt.es
  6. SECRETARIA GENERAL DE TELECOMUNICACIONES Y PARA LA SOCIEDAD DE LA INFORMACION www.setsi.mcyt.es

Gora

Non emango den

Ikasgelategian eta  Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailean

Informazio gehiago TIIGMETen webgunean duzu:

http://www.unavarra.es/ets-industrialesytelecos/estudios/grado/grado-en-ingenieria-en-tecnologias-de-telecomunicacion/horarios?submenu=yes

Gora