Kodea: 244203 | Irakasgaia: KIMIKA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
RAZQUIN LIZARRAGA, JESUS ANGEL [Tutoretzak ] | CORNEJO IBERGALLARTU, ALFONSO (Resp) [Tutoretzak ] |
Materia eta bere erreaktibotasuna aztertzea da irakasgaiaren helburu nagusia. Horretarako:
- Materiaren egitura eta konposaketari buruzko ezagutza orokorra emango da, makroskopikotik (agregazio-egoerak) txikieneraino, atomoa eta lotura kimikoa aztertuz.
- Atomoen espektroek, egiturak eta konfigurazio elektronikoak Taula Periodikoaren antolaketara daramate.
- Termodinamika eta Zinetika Kimikoak finkatuko dituzte erreakzio kimikoen azterketaren oinarriak.
- Materiaren eraldaketa oreka kimikoaren ikuspuntutik landuko da, bereziki disoluzio/hauspeatze prozesuetan, protoien trukaketa erreakzioetan eta elektroien trukaketa erreakzioetan.
- Bukatzeko, Kimika Organikoaren sarrera bat ikusiko da, formulaketa, nomenklatura eta azido-base, oxidazio, kondentsazio eta polimerizazio erreakzioak kontutan hartuz.
CG2: Ingeniaritza proiektuek helburu dituzten jarduerak zuzentzeko gaitasuna.
CG3: Oinarrizko eta teknologiako gaien ezagutza, metodo eta teoria berriak ikasteko ahalmena lortzeko eta egoera berrietara egokitzeko behar den moldakortasuna lortzeko.
CG4: Industria Ingeniaritza alorrean, berariazko teknologia Mekanikoan, arazoak iniziatibaz, erabakiak hartuz, sormena erabiliz eta arrazoibide kritikoaren bidez ebazteko gaitasuna. Horrekin batera, alorreko ezagutza, gaitasunak eta trebetasunak adierazteko eta helarazteko ahalmena.
CFB4: Kimika orokorraren, kimika organikoaren, kimika inorganikoaren eta hauek ingeniaritzan dituzten aplikazioen ezagutza lortu eta haien oinarrizko printzipioak erabiltzen jakin
R1: Kimikan erabiltzen den hizkera eta nomenklatura ongi erabili.
R2: Materiaren eraketa, lotura eta egiturari buruzko oinarrizko printzipioak ulertu.
R3: Konposatu organiko eta inorganikoen egitura eta beraien propietate fisiko eta kimikoen artean dagoen erlazioa ezagutu.
R4: Erreaktibotasun kimikoarekin, produktu kimikoek ingurunearekin duten elkarrekintzarekin eta materia mota ezberdinen egonkortasunarekin erlazionatutako arazoak ebatzi.
R5: Estekiometrian oinarritutako kalkuluak egiten jakitea. Datu eta emaitza garrantzitsuak ulertzen jakitea.
R6: Kimika laborategi batean berezkoak diren oinarrizko lanak teorikoki eta praktikoki ezagutzea.
R7: Ingeniaritzaren oinarri kimikoak ezagutu eta erabili.
R8: Informazioa, ideiak eta konklusioak adierazten jakin.
R9: Taldean lan egin.
Metodologia - Jarduera | Ordu presentzialak | Ordu ez presentzialak |
A-1 Azalpen/parte hartze saioak | 45 | |
A-2 Praktikak | 15 | |
A-3 Ikaskuntza kooperatiboko jarduerak | 7.5 | |
A-4 Proiektuak taldeka egitea | 2.25 | 5.24 |
A-5 Ikaslearen beregaineko ikasketa eta lana | 60 | |
A-6 Tutoretzak eta ebaluazio frogak | 15 | |
Guztira | 84.75 | 65.25 |
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
R1, R2, R3, R4, R5, R8 | Eproba idatziak | 60 | Bai | * |
R1, R2, R3, R4, R5, R8, R9 | Lanak eta txostenak | 10 | Ez | * |
R6, R7, R9 | Laborategiko lana eta txostenak | 9 | Ez | * |
R6, R7, R9 | Lan experimentalaren azterketa | 21 | Bai | * |
*Irakasgaia gainditzeko lortu behar den gutxieneko kalifikazioa 10-etik 5 bat izango da, bai Erantzun Luzeko Frogetan, eta laborategiko froga eta txostenetako batazbestekoan. Irakasgaia ez badu gainditzen, ikaslearen kalifikazioaren zenbakia nota haztatua izango da, baldin eta 5.0 baino txikiago bada, edo kalifikazioa 4.5 izango da nota haztatua 5.0 baino handiago bada.
Teoria programa
I. Sarrera
Zientzia Kimikoa
II. Materiaren egitura
Materiaren konposaketa
Elementuen sailkapen periodikoa
Lotura kimikoa
Agregazio-egoerak
Disoluzioak
III. Erreakzio kimikoaren oinarriak
Termodinamika kimikoa
Zinetika kimikoa
Oreka kimikoa
Estekiometria eta materia balantzeak
IV. Erreakzio kimikoak
Azido-base erreakzioak
Elektroien trukaketa erreakzioak (oxidazio-erredukzio)
Hauspeatze/disoluzio prozesuak
V. Kimika organikoaren sarrera
Formulaketa eta nomenklatura
Azido-base, oxidazio, kondentsazio eta polimerizazio erreakzioak
Laborategiko praktiketako programa
1. Substantzia organiko baten prestakuntza
2. Termokimika, erreakzio beroa eta Hessen Legea
3. Merkatuko produktu baten azidotasunaren analisia
4. Erreakzio abiadura
5. Metalen erredukzio boterea. Eskala elektrokimikoa
1. Substantzia organiko baten prestakuntza
2. Termokimika, erreakzio beroa eta Hessen Legea
3. Merkatuko produktu baten azidotasunaren analisia
4. Erreakzio abiadura
5. Metalen erredukzio boterea. Eskala elektrokimikoa
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizko bibliografia:
Kimika Orokorra. F. Basterretxea, G. Zabala, F. Mijangos, I. Izurieta, N. Etxeberria, E. Martinez de Marigorta. Editoriala: UEU-Udako Euskal Unibertsitatea
PETRUCCI Química General, 10ª Ed. Prentice HALL, 2011
WHITTEN, Química, 10ª Ed. Cengage Learning
Osagarriak:
ATKINS-JONES, Principios de Química, 3ª Ed. Medica Panamericana, 2005.
CHANG, Química, 10ª Ed. McGraw Hill, 2010.
Praktikak:
Kimika Aplikatua Saila. Praktikak hasi aurretik banatuko diren gidoiak.
Formulaketa eta nomenklatura:
PETERSON, Fundamentos de nomenclatura química. Ed. Reverté, 2012.
CIRIACO, Nomenclatura de Química Inorgánica. Recomendaciones de la IUPAC de 2005. Ed. Prensas Universitárias de Zaragoza, 2007.
QUIÑOÁ, RIGUERA Nomenclatura y representación de los compuestos orgánicos. Ed. McGraw-Hill, Madrid, 2005.