Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 244201 Irakasgaia: ESTATISTIKA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika
Irakasleak:
ETXEBERRIA ANDUEZA, JAIONE   [Tutoretzak ] SERRANO HERNANDEZ, ADRIAN (Resp)   [Tutoretzak ]
ARRIZIBITA IRIARTE, OLAST   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Matematika

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Estatistika Deskribatzailea, Probabilitatea, Inferentzia Estatistikoa.

  • Probabilitatea eta zorizko aldagaiak (3. kapitulua)
  • Aldagai bateko probabilitate banaketak (4. kapitulua)
  • Lagin banaketa (6. kapitulua)
  • Estimazio puntuala eta konfidantza tarteak (7-8 kapituluak)
  • Hipotesi kontrasteak (9. kapitulua)
  • Modelizazio estatistikora sarrera: ANOVA (11. kapitulua)

Kurtsoan zehar, estatistika deskribatzailea eta R software estatistikoa landuko dira.

Gora

Gaitasun orokorrak

  • CG3: Oinarrizko gaiak eta teknologikoak ezagutzea, ikaslea metodo eta teoria berriak ikasteko gaituko dutenak, eta egoera berrien aurrean moldagarritasuna emango diotenak.
  • CG4: Arazoak ekimenez ebazteko gaitasuna, erabakiak hartzea, sormena, arrazoimen kritikoa eta Ingeniaritza esparruko ezagutza eta trebetasunak komunikatu eta helaraztea.

Gora

Berariazko gaitasunak

  • CFB1: Ingeniaritzan planteatu ahal diren problema matematikoak ebazteko gaitasuna. Hauen inguruko ezagutzak aplikatzeko trebezia: aljebra lineala; geometria; geometria diferentziala; kalkulu diferentziala eta integrala; ekuazio diferentzialak eta deribatu partzialetakoak; zenbakizko metodoak, zenbakizko algoritmika; estatistika eta optimizazioa.
  • CFB3: Oinarrizko ezagutza informatikoak edukitzea ingeniaritzan aplikagarriak: ordenagailuen programazio eta erabilera, sistema eragileak, datu-baseak eta programa informatikoak.

Gora

Ikasketaren emaitzak

  1. Datu-base ezberdinen analisi estadistiko deskribatzaileak burutu.
  2. Teknika estatisko egokiak erabili datu-baseetan aurkitzen diren aldagaien izaeraren arabera.
  3. Datu-baseak eta zorizko esperimentuen simulazioekin lan egiteko pakete estatistiko baten ezagutza.
  4. Probabilitatearen erregela nagusiak menderatu eta probabilitate banaketa jarraitu zein diskretuekin lan egiten jakin.
  5. Estimazio puntuala eta konfidantza tarteak erabili, ingenieritzan aurki daitezkeen parametro ezezagunen estimazio egokiak burutzeko.
  6. Erabaki-hartze prozesuetan lagungarriak diren teknika estatistikoak erabiltzen jakin.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Bertaratzeko Orduak Ez Bertaratzeko Orduak
A-1 Saio teorikoak 45  
A-2 Praktikak 15  
A-3 Banakako ikasketa   75
A-4 Azterketak, ebaluaziorako probak, eta tutoretzak 15  
Guztira 75 75

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
R1, R2, R3, R4, R5, R6   Erantzun luzeko probak 60 Bai 5/10
R3, R4, R6 Lanak, txostenak eta/edo proba presentzialak 30 Bai Ez
R1, R2, R3, R6 Proba presentzialak eta/edo lan esperimentaleko txostenak 10 Bai Ez

 

 

Gora

Gai-zerrenda

Estatistika deskribatzailea

  • Aldagai kualitatibo eta kuantitatiboen deskribapena.
  • Posizio eta dispertsio neurriak
  • Aldagai biko eta anitzeko datuak.

Probabilitatea eta zorizko aldagaiak

  • Lagin-espazioa eta gertakariak
  • Probabilitate baldintzatua, probabilitate osoaren legea, Bayesen teorema eta gertaera independenteak.
  • Probabilitate dentsitate funtzioa eta banaketa funtzioa. Mediana, moda, pertzentilak eta momentuak.
  • Zorizko aldagai diskretuak: uniformea, binomiala eta Poisson. Zorizko aldagai jarraituak: uniformea, esponentziala gamma eta normala.
  • Zorizko aldagai diskretu eta jarraituen  banaketa bateratuak, marginalak eta baldintzatuak.

Inferentzia Estatistikoa

  • Lagin banaketaren sarrera. Parametroak eta estimatzaileak.
  • Ji-karratu eta t-Student banaketak.
  • Batazbesteko baten banaketa laginean, bi batazbestekoren arteko diferentziaren banaketak laginean eta proportzio baten banaketa laginean.
  • F banaketa
  • Bariantza baten banaketa laginean eta bi bariantzen arteko zatiketaren banaketa laginean.
  • Estimazio puntuala eta propietateak. Batazbesteko errore kuadratikoa.
  • Konfidantza tarteak. Tarte motak.
  • Hipotesi kontrasteak. I eta II motako erroreak. P-balioa eta potentzia. Kontraste motak.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


OINARRIZKOA

Ugarte, M. D., Militino, A. F., Arnholt, A. T. (2016). Probability and Statistics with R. CRC Press/Chapman and Hall. 2nd Edition.

Montgomery, D.C. (2002). Probabilidad y Estadística aplicadas a la ingeniería. Limusa-Wiley

OSAGARRIAK

Devore, J. (2005) Applied statistics for engineers and scientists. Thomson.

Mendenhall, W. (1997). Probabilidad y Estadística para ingeniería y ciencias. Prentice-Hall

Elena Agirre Basurko (2010). Estatistikaren oinarriak. Ariketak. Udako Euskal Unibertsitatea

Juan Etxeberria Murgiondo (2011). Estatistika aplikatua. Teoria eta praktika. Elhuyar Fundazioa

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa eta Euskara

Gora

Non emango den

Arrosadiako Kanpusa

Gora