Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2025/2026 | Beste urte batzuk:  2024/2025  |  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022 
Industria Teknologietako Ingeniaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 242105 Irakasgaia: FISIKAREN HASTAPENAK
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Zientziak
Irakasleak:
SAN MARTIN ERVITI, MARIA LUISA   [Tutoretzak ] GARAYO URABAYEN, ENEKO (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Oinarrizko formakuntza

Gaia: Fisika

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Mekanika eta termodinamika

Gora

Gaitasun orokorrak

CG2: Gaitasuna ingeniaritza proiektuetako jarduerak zuzentzeko.

 

CG3: Oinarrizko gaien ezagutza, ikasleei teoria eta metodo berriak ikasteko gaitasuna ematen diena eta egoera berrietara egokitzeko aldakortasuna bermatzen duena.


CG4: Ariketak ekimenez burutzeko, erabakiak hartzeko, sormena garatzeko, arrazoiketa kritikoa erabiltzeko eta ezagutzak zein trebetasunak modu eraginkorrean komunikatu eta transmititzeko gaitasuna.

Gora

Berariazko gaitasunak

CFB2: Mekanika eta termodinamikaren oinarrizko kontzeptuak, bai eta haien aplikazioa ingeniaritza arazoetan, ulertu eta menperatzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

R1- Goiko mailako irakasgaietan eta kontzeptuak aztertzean edo ikastean, mekanika eta termodinamikaren oinarrizko printzipioak ulertu eta aplikatzea.

R2-  Ingeniaritzako egoera eta ariketetan mekanika eta termodinamikaren alderdi fisikoak identifikatzea eta ebaluatzea.

R3-  Mekanika eta termodinamikaren magnitude nagusien neurketa unitateak erabili eta erlazionatu.

R4-  Mekanika eta termodinamikaren parametro fisiko nagusien determinaziorako neurketa tresna egokiak erabili. 

R5-  Lege fisikoko baieztapenerako eta parametro fisikoen determinaziorako trebetasun esperimentalak lortu. 

R6-  Neurketa prozesu bat dokumentatzen jakitea, bai oinarrizko printzipioei dagokienez, bai erabilitako instrumentazioari eta baliogarritasun baldintzei dagokienez.

R7-  Informazioa, ideiak eta konklusioak transmititzen jakitea.

R8-  Talde lanean egitea.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduerak Ordu presentzialak Presentzialak ez diren orduak
A-1 Klase espositiboak/partehartzaileak 45  
A-2 Praktikak 15  
A-3 Lanaren laborazioa   15
A-4 Bakarkako ikasketa   67
A-5 Azterketak, ebaluazio probak. Bakarkako tutoretzak 8  
¿    
Osotara 68 82

Gora

Ebaluazioa

Ohiko ebaluaketa:

Ikasgaiaren ohiko ebaluaketa idatzizko proben eta laborategiko praktiken bitartez egingo da.

Laborategiko praktiketara joatea derrigorrezkoa da eta ezin dira berreskuratu.

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
E1, E2, E3, E7 1, 2 eta 3. gaien idatzizko proba (1. partziala). 34 Bai -
E1, E2, E3, E7 4, 5, 6, 7 eta 8. gaien idatzizko proba (2. partziala). 51 Bai -
E4, E5, E6, E7 Laborategiko praktikak burutzea eta beraien ebaluazioa.  15 Ez -

 

Ezohiko ebaluaketa (berreskurapena):

Ikasturtearen eduki guztiak jorratzen dituen idatzizko proba bakarra. Proba horren pisua ebaluaketa finalaren % 85-a izango da. Gainerako % 15-a laborategiko praktiken kalifikazioari dagokio.

Gora

Gai-zerrenda

Gaitegia:

  1. Zinematika.
  2. Newtonen legeak
  3. Lana eta energia.
  4. Partikula sistemen dinamika
  5. Solido zurrunaren dinamika
  6. Tenperatura eta beroa.
  7. Termodinamikaren lehenengo printzipioa.
  8. Termodinamikaren bigarren printzipioa. Makina eta motor termikoak.

Gora

Praktika esperimentalen programa

Laborategiko praktikak:

Ikasketa helburuak betetzeko laborategiko praktikak burutzea beharrezkoak da. Hortaz, ikaslearentzat praktikak egitea derrigorrezkoa izango da. Praktikak kalifikatu ahal izateko, nahitaezkoa izango praktikak bere osotasunean betetzea.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA:

- J. M. Agirregabiria, A. Duoandikoetxea, M. Ensunza, J. R. Etxebarria, O. Ezenarro, J. M. Pitarke, A. Trancho, P.Ugalde. Fisika orokorra. 2. argitalpena. Udako euskal unibertsitatea (2003)

- M. Ensunza, J. R. Etxebarria, O. Ezenarro, J. M. Pitarke, P. Ugalde, N. Zabala. Fisika orokorra. Ariketak. Udako euskal unibertsitatea (1989)

- P.A. Tipler y G Mosca. Física para la Ciencia y la Tecnología, Vol 1. Ed. Reverté (2010)

- M. Alonso y E. Finn. Física. (I y II). Ed. Addison-Wesley Iberoamericana.

- Sears, Zemansky y Young. Física Universitaria. Ed. Fond Educ. Interamerican
- P. Tipler. Física. (I y II). Ed. Reverte
- R. A. Serway. Física. (I y II). Ed. McGraw-Hill

 

BIBLIOGRAFIA OSAGARRIA

- S. Burbano de Ercilla, E. Burbano García, C. Gracia Muñoz. Problemas de FÍSICA. Ed. Mira

- Olga Alcaraz i Sendra, José López López, Vicente López Solana. Física. Problemas y ejercicios resueltos. Ed. Pearson, Prentice Hall.

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania, Euskera eta Ingelera

Gora

Non emango den

Klase presentzialak : Aulategian

Praktikak: Laborategian

Tutoretzak: Bulegoan

Gora