Kodea: 175890 | Irakasgaia: ZUZENBIDEKO GRADU AMAIERAKO LANA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: | Ikasmaila: 6 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: | |||||
Irakasleak: | |||||
BELINTXON MARTIN, UNAI (Resp) [Tutoretzak ] |
Irakasle tutore bakoitzak erabakiko du ikasle bakoitzak garatzeko eta sakontzeko izan behar duen gaia, eta egoki den bibliografia aholkatuko dio.
E17.-Ideiak ahoz adieraztea terminologia eta teknika egokiak erabiliz.
IE19.- Egoera bati aplikagarriak zaizkion Zuzenbidearen iturriak bilatzea, hautatzea eta maneiatzea.
IE20.- Problema juridikoei soluzioa bilatzea Zuzenbidearen iturriak aplikatuz eta interpretatuz.
IE21.- Kontzeptu juridikoak kritikoki aztertzea, elkarri lotzea eta integratzea.
IE23.- Testu juridikoak irakurtzea eta interpretatzea.
IE29.- Hartzaile espezializatu eta ez-espezializatuei bere ikerketaren arloari loturiko kontuen berri ematea, eta soluzioak proposatzea.
IE30.- Lana efizientziaz antolatzea eta planifikatzea, eskuraturiko gaitasun sozial eta antolakuntzakoak aplikatuz.
Metodologia - Jarduera | Ordua | Presentziala |
GBLerako gaiak, helburuak eta metodologia oro har aurkezteko saioak. | 10 | 100 |
2.J Lan teoriko-praktikoak prestatzea | 128 | 0 |
3.J Tutoretzak | 10 | 100 |
4.J Lanak aurkeztea | 2 | 100 |
Ikaskuntzaren emaitzak | Ebaluaziorako jarduera | Pisua (%) | Errekuperatzekoa den edo ez | Eskatzen den nota minimoa |
RA19, 20, 21, 23, 30 | Lana idaztea | % 70 | Ez | |
RA 17, 29 | Ahozko azalpena | % 30 | Ez |
GALaren ebaluazioa egiteko, erreferentziatzat hartuko da Zientzia Juridikoen Fakultateko Ikasketa Amaierako Lanen Erregelamenduaren eranskin gisa onartutako errubrikan ezarritakoa.
Honela ebaluatu daiteke GALa:
Ikasleak GALa inskribatzeko unean aukeratzen ahal du defentsa zuzendariaren aurrean edo zuzenean epaimahai baten aurrean eginen duen.
GALa zuzendariaren aurrean defendatu ondoren, ikasleak GALa epaimahai baten aurrean defendatzeko eskatzen ahalko du. Zuzendariaren nota ez da loteslea izanen epaimahaiarentzat, eta epaimahaiak jarritakoa behin betiko nota izanen da.
GALa zuzendariaren aurrean zein epaimahai baten aurrean defendatu, defentsa jendaurreko ahozko azalpen baten bidez eginen da, eta 10-12 minutu iraunen du. Defentsa amaitutakoan, organo ebaluatzaileak egokitzat jotzen dituen galderak egiten ahalko dizkio ikasleari, aurkeztu duen lanarekin loturik.
GALak defendatzeko egunak, ordutegiak eta tokiak defentsa egin baino lehenago argitaratuko dira, behar besteko aurrerapenaz.
Sailak ikasturtearen hasieran jakinaraziko ditu gaiak. Hala ere ikasleek aukera izanen dute irakasleekin gaiak adosteko bi partedunen artean.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Gai bakoitzerako bibliografia gai bakoitzean zehaztuko da.